[ << ] [ >> ]           [Top] [Contents] [Index] [ ? ]

1. Sarrera


1.1 Cinelerra-ri buruz

Urteeran zehar, erabiltzaile batzuk beraien audioa eta bideoa modu eroso batean editatzea nahi zuten, edozein dokumentu idazten den antzera. Cinelerra aplikazioa saiatzen da tresna berarekin bai audioa bai bideoa editatzeko beharrak betetzea. Grabazio, edizio eta erreprodukzio guztiak Cinelerra-rekin kudea daitezke. Argazkiak moldatzeko ere baliagarria izan daiteke.

Filmeen arloko erabiltzaileak bi taldetan sailka daitezke: ekoizleak, eduki berria sortu eta fintzeko berriro editatzen dituztenak; eta kontsumitzaileak, edukia eskuratu eta ikustea nahi dutenak. Cinelerra ez dago kontsumitzaileentzako eginda. Cinelerrak ezaugarri asko ditu, hala nola edukia deskonprimitzea, bereizmen altuko edukiak prozesatzea eta konposaketa lanak. Ekoizleek filmen muntaketak sortzeko halako funtzionalitateak behar izaten dituztenez Cinelerra oso konplexua izatera heldu da. Kontsumitzaileentzako badaude beste aplikazio errazagoak: MainActor, Kino edo Moxy beste batzuen artean.


1.2 Cinelerraren bi bertsioak

Cinelerrak bi adar ditu. Adar bat http://www.heroinewarrior.com gunean aurki daiteke, eta bestea http://cvs.cinelerra.org helbidean. Dokumentazio hau Cinelerra-CV (komunitatearen bertsioa)n murgiltzen da.

Cinelerra-ren iturburuko kode ofiziala "Heroine Virtual, Ltd (HV)" enpresak garatzen du. HV-ek bere oinarrizko kodea Cinelerraren komunitatearekin partekatzen du, baina ez du komunitateko garatzaileekin aktiboki parte hartzen. Komunitateak sortutako bertsioari (edo adarrari) Cinelerra CV deitzen zaio. HV-ek Cinelerraren bere kopia propioarekin lan egitea atsegin du, kodea gutxi gorabehera 6 hilabetero argitaratuz.

Cinelerra CV proiektuaren helburu nagusiak honakoak dira: HV-ren oinarrizko kodearen funtzionalitatea handitzea eta eduki ditzakeen erroreak konpontzea. Cinelerra CV proiektuko garatzaileek komunitatearen estiloarekin Cinelerra garatzea erabaki zuten, eta bide batez jatorrizko HV kodea sarbidetzea. Beraz, Cinelerra CV-ren kodea argitalpen ofizialaren oso antzekoa da. CVko garatzaileek erroreen adabakiak eta hobekuntzak aplikatzen dituzte (http://bugs.cinelerra.org) SVN biltegian, baita bateragarritasuna betetzeko adabakiak ere. Programatzaileek noizean behin bidaltzen dituzte adabakiak iturburua. Honela, Cinelerra CV-ek duen funtzionalitate kopurua bertsio ofizialarenak baino gehiago dira.

Beste zenbait aplikaziotan gertatzen ez den bezala, HV-ek argitaratutako bertsioa ezin da "egonkorra" bezala kaleratzen. HV-ren Cinelerra kaleratu ondoren akats edo erabil ezin diren funtzionalitate berriak egoten dira. Bertsio berri bat kaleratzen denean, CV-ko kide batek (j6t) HV-ren kodea Cinelerra CV-ren kodearekin batzen du, HV-ren hobekuntzak hartu eta CV-ren kodera bihurtuz (zuriuneak, funtzioak izendatzea, direktorioak izendatzea) HV-ren antzekoagoa izateko inplementazioaren aldaketa arin batzuekin. Batu ondoren, Cinelerra CV-ren azken kaleraketa piska bat desengokorra izan daiteke erabiltzaileek akatsak aurkitu arte. Denboraren poderioz, CV-ko garatzaileek akats hauetatik gehiengo bat finkatzen saiatzen dira. Honela, Cinelerra CV aplikazioa komunitatearen ahalegintzat har daiteke HV-ren bertsioa egonkortzeko saiakera bezala.

Arestian aipatu denez, komunitateak hobekuntza berriak gehitzen dizkio HV-ren iturburuari. Kideek garatzaile batek edo besteak egindako inplementazioei buruzko iritziak aipa ditzakete produktua egonkorragoa eta funtzionalitate hobeagoa izateko. Noiz behinka, HV-ek bere iritzia eman izan du CV-ko garatzaileek bidalitako inplementazioei buruz. Hala ere, komunitateak garatutako hobekuntza guztiak ez dira adar nagusian txertatzen; adibidez, YUV kanalizazioan errendatzea.

Ohar bat aurreko eztabaidarekin amaitzeko: batzeko prozesua landu aurretik SVN biltegiko bertsioa eskuratzen bada, batze-ondorengo CV-ren bertsioa baino egonkorragoa izango da. Argi ibiltzea komeni da existiten diren proiektuen azalpen-fitxategiekin, edo muntatze-erabakien zerrendekin, gerta bataiteke batutako CV bertsio berriarekin bateragarriak ez izatea. Cinelerraren edozein bertsioren akatsak aurkitzea nahiko erraza da. Hala ere, akats hauek argi eta garbi dokumentatzea eskatzen diegu softwarearen erabiltzaile guztiei komunitateak akats hauek ahalik eta azkarren detektatu eta konpontzeko. Komunitateak interes handia du akatsak ahalik eta azkarren zuzentzeaz. Komunitateak eskertuko lizuke akats bat aurkituz gero, akatsari buruzko txosten bat sortu eta garatzaileei bidaliko bazenie. Gure posta-zerrendara ere harpidetu zaitezke: http://cvs.cinelerra.org.


1.3 Eskuliburu honi buruz

Eskuliburu honen edizioa "1.00.EU" da, Cinelerra CV 2.1 bertsiorako. Eskuliburua birbana eta/edo alda dezakezu Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) beste berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.

Eskuliburu hau "Secrets of Cinelerra" dokumentuan oinarritua dago, HEROINE VIRTUAL LTD-eko Adam CROSSFIRE-ek idatzitako aurreneko eskuliburu zoragarria. 2003. urtean Alex FERRER-ek eskuliburu horretan oinarritutako Wikia sortu zuen, pantailako kapturak eta gaien azalpen ugari gehituz. Garai hartan, Cinelerra CV-ek ez zuen bere eskuliburu propiorik, eta Cinelerra-ren Community Version buruzko informazioa internet osoan zabalduta zegoen (posta-zerrendak, IRCak, web guneak, wikiak, e.a.). 2006. urtean Nicolas MAUFRAIS-ek "Secrets of Cinelerra" eta Alex FERRER-ren Wikiaren edukia bateratu zituen dokumentuan.

Cinelerra-CV dokumentazioaren arduradunak:
Ingelesa: Nicolas MAUFRAIS (koordinatzailea)
Frantsesa: Jean-Luc COULON

Beste laguntzaileak: Alexandre BOURGET, Kevin BROSIUS, Carlos DAVILA, Rafael DINIZ, Pierre DUMUID, Mike EDWARDS, Martin ELLISON, Scott FRASE, Joe FRIEDRICHSEN, Gus Gus, Ben JORDEN, Nathan KIDD, Marcin KOSTUR, Valentina MESSERI, Herman ROBAK, Dana ROGERS, Jim SCOTT, Andraz TORI, Raffaella TRANIELLO.

Eskerrak eman nahi diegu GNU proiektuko taldeari, eta bereziki Karl BERRY-ri, (GNU Textinfo tresnaren mantentzaileari) eskuliburu hau sortzean eskainitako laguntzagatik.


1.4 Laguntza lortzea

Laguntza honako lekuetan aurki daiteke:


1.5 Tutoretzak

Interneten eskuragarri dauden tutoretza batzuk:


[ << ] [ >> ]           [Top] [Contents] [Index] [ ? ]

This document was generated by Raffaella Traniello on December, 31 2007 using texi2html 1.76.