[Top] [Contents] [Index] [ ? ]

Cinelerra CV - Eskuliburua


1. Sarrera


1.1 Cinelerra-ri buruz

Urteeran zehar, erabiltzaile batzuk beraien audioa eta bideoa modu eroso batean editatzea nahi zuten, edozein dokumentu idazten den antzera. Cinelerra aplikazioa saiatzen da tresna berarekin bai audioa bai bideoa editatzeko beharrak betetzea. Grabazio, edizio eta erreprodukzio guztiak Cinelerra-rekin kudea daitezke. Argazkiak moldatzeko ere baliagarria izan daiteke.

Filmeen arloko erabiltzaileak bi taldetan sailka daitezke: ekoizleak, eduki berria sortu eta fintzeko berriro editatzen dituztenak; eta kontsumitzaileak, edukia eskuratu eta ikustea nahi dutenak. Cinelerra ez dago kontsumitzaileentzako eginda. Cinelerrak ezaugarri asko ditu, hala nola edukia deskonprimitzea, bereizmen altuko edukiak prozesatzea eta konposaketa lanak. Ekoizleek filmen muntaketak sortzeko halako funtzionalitateak behar izaten dituztenez Cinelerra oso konplexua izatera heldu da. Kontsumitzaileentzako badaude beste aplikazio errazagoak: MainActor, Kino edo Moxy beste batzuen artean.


1.2 Cinelerraren bi bertsioak

Cinelerrak bi adar ditu. Adar bat http://www.heroinewarrior.com gunean aurki daiteke, eta bestea http://cvs.cinelerra.org helbidean. Dokumentazio hau Cinelerra-CV (komunitatearen bertsioa)n murgiltzen da.

Cinelerra-ren iturburuko kode ofiziala "Heroine Virtual, Ltd (HV)" enpresak garatzen du. HV-ek bere oinarrizko kodea Cinelerraren komunitatearekin partekatzen du, baina ez du komunitateko garatzaileekin aktiboki parte hartzen. Komunitateak sortutako bertsioari (edo adarrari) Cinelerra CV deitzen zaio. HV-ek Cinelerraren bere kopia propioarekin lan egitea atsegin du, kodea gutxi gorabehera 6 hilabetero argitaratuz.

Cinelerra CV proiektuaren helburu nagusiak honakoak dira: HV-ren oinarrizko kodearen funtzionalitatea handitzea eta eduki ditzakeen erroreak konpontzea. Cinelerra CV proiektuko garatzaileek komunitatearen estiloarekin Cinelerra garatzea erabaki zuten, eta bide batez jatorrizko HV kodea sarbidetzea. Beraz, Cinelerra CV-ren kodea argitalpen ofizialaren oso antzekoa da. CVko garatzaileek erroreen adabakiak eta hobekuntzak aplikatzen dituzte (http://bugs.cinelerra.org) SVN biltegian, baita bateragarritasuna betetzeko adabakiak ere. Programatzaileek noizean behin bidaltzen dituzte adabakiak iturburua. Honela, Cinelerra CV-ek duen funtzionalitate kopurua bertsio ofizialarenak baino gehiago dira.

Beste zenbait aplikaziotan gertatzen ez den bezala, HV-ek argitaratutako bertsioa ezin da "egonkorra" bezala kaleratzen. HV-ren Cinelerra kaleratu ondoren akats edo erabil ezin diren funtzionalitate berriak egoten dira. Bertsio berri bat kaleratzen denean, CV-ko kide batek (j6t) HV-ren kodea Cinelerra CV-ren kodearekin batzen du, HV-ren hobekuntzak hartu eta CV-ren kodera bihurtuz (zuriuneak, funtzioak izendatzea, direktorioak izendatzea) HV-ren antzekoagoa izateko inplementazioaren aldaketa arin batzuekin. Batu ondoren, Cinelerra CV-ren azken kaleraketa piska bat desengokorra izan daiteke erabiltzaileek akatsak aurkitu arte. Denboraren poderioz, CV-ko garatzaileek akats hauetatik gehiengo bat finkatzen saiatzen dira. Honela, Cinelerra CV aplikazioa komunitatearen ahalegintzat har daiteke HV-ren bertsioa egonkortzeko saiakera bezala.

Arestian aipatu denez, komunitateak hobekuntza berriak gehitzen dizkio HV-ren iturburuari. Kideek garatzaile batek edo besteak egindako inplementazioei buruzko iritziak aipa ditzakete produktua egonkorragoa eta funtzionalitate hobeagoa izateko. Noiz behinka, HV-ek bere iritzia eman izan du CV-ko garatzaileek bidalitako inplementazioei buruz. Hala ere, komunitateak garatutako hobekuntza guztiak ez dira adar nagusian txertatzen; adibidez, YUV kanalizazioan errendatzea.

Ohar bat aurreko eztabaidarekin amaitzeko: batzeko prozesua landu aurretik SVN biltegiko bertsioa eskuratzen bada, batze-ondorengo CV-ren bertsioa baino egonkorragoa izango da. Argi ibiltzea komeni da existiten diren proiektuen azalpen-fitxategiekin, edo muntatze-erabakien zerrendekin, gerta bataiteke batutako CV bertsio berriarekin bateragarriak ez izatea. Cinelerraren edozein bertsioren akatsak aurkitzea nahiko erraza da. Hala ere, akats hauek argi eta garbi dokumentatzea eskatzen diegu softwarearen erabiltzaile guztiei komunitateak akats hauek ahalik eta azkarren detektatu eta konpontzeko. Komunitateak interes handia du akatsak ahalik eta azkarren zuzentzeaz. Komunitateak eskertuko lizuke akats bat aurkituz gero, akatsari buruzko txosten bat sortu eta garatzaileei bidaliko bazenie. Gure posta-zerrendara ere harpidetu zaitezke: http://cvs.cinelerra.org.


1.3 Eskuliburu honi buruz

Eskuliburu honen edizioa "1.00.EU" da, Cinelerra CV 2.1 bertsiorako. Eskuliburua birbana eta/edo alda dezakezu Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) beste berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.

Eskuliburu hau "Secrets of Cinelerra" dokumentuan oinarritua dago, HEROINE VIRTUAL LTD-eko Adam CROSSFIRE-ek idatzitako aurreneko eskuliburu zoragarria. 2003. urtean Alex FERRER-ek eskuliburu horretan oinarritutako Wikia sortu zuen, pantailako kapturak eta gaien azalpen ugari gehituz. Garai hartan, Cinelerra CV-ek ez zuen bere eskuliburu propiorik, eta Cinelerra-ren Community Version buruzko informazioa internet osoan zabalduta zegoen (posta-zerrendak, IRCak, web guneak, wikiak, e.a.). 2006. urtean Nicolas MAUFRAIS-ek "Secrets of Cinelerra" eta Alex FERRER-ren Wikiaren edukia bateratu zituen dokumentuan.

Cinelerra-CV dokumentazioaren arduradunak:
Ingelesa: Nicolas MAUFRAIS (koordinatzailea)
Frantsesa: Jean-Luc COULON

Beste laguntzaileak: Alexandre BOURGET, Kevin BROSIUS, Carlos DAVILA, Rafael DINIZ, Pierre DUMUID, Mike EDWARDS, Martin ELLISON, Scott FRASE, Joe FRIEDRICHSEN, Gus Gus, Ben JORDEN, Nathan KIDD, Marcin KOSTUR, Valentina MESSERI, Herman ROBAK, Dana ROGERS, Jim SCOTT, Andraz TORI, Raffaella TRANIELLO.

Eskerrak eman nahi diegu GNU proiektuko taldeari, eta bereziki Karl BERRY-ri, (GNU Textinfo tresnaren mantentzaileari) eskuliburu hau sortzean eskainitako laguntzagatik.


1.4 Laguntza lortzea

Laguntza honako lekuetan aurki daiteke:


1.5 Tutoretzak

Interneten eskuragarri dauden tutoretza batzuk:


2. Instalazioa

Cinelerraren pakete guztien eduki orokorra da.


2.1 Hardwarearen eskakizunak

Cinelerra-k ordenagailuko azpisistema guztiak eskatzen ditu: bideoa irakurtzea, dekodetzea eta erreproduzitzeak sistemaren prozesamendu asko erabiliko dutelako. Honela, Cinelerra-ren errendimendua eta erabilgarritasuna bideo-formatuaren (SVCD, DV, HDV, HD, e.a.) arabera izango da, eta nola ez, ordenagailuaren PUZ, S/I busaren abiadura, bideo eta memoriaren arteko bus-aren arkitekturaren arabera. Hortaz, audioarekin soilik edo bereizmen baxuko bideo-formatuarekin lan egiteko ahalmen gutxiago duten ordenagailuak nahikoak dira. Hala ere, sistema bera larriki motelduko da bereizmen altuagoko formatua erreproduzitzen hastean, DV formatua adibidez. Audioaren efektu eta pista anitzek okertu dezakete arazo hauek. Murriztapen hauek kontutan izanik, Cinelerra exekutatzeko aholku batzuk zerrendatuko dira:


2.2 Softwarearen eskakizunak

Cinelerra instalatzeko GNU/Linux sistema eguneratua edukitzea komeni da, XFree86 edo Xorg sistemarekin, eta ongi exekutatzen diren audioa kudeatzeko zenbait software. Gainera, honako liburutegiak ere sisteman instalatuta eduki behar dira (zerrenda partziala):


2.3 RPM bat instalatzea

Cinelerra instalatzeko modurik erosoena RPM paketea deskargatzea eta instalatzea da. Instalatzeko erabili honako komandoa:
rpm -U --force --nodeps hvirtual*.rpm
Fedora sisteman.

RPM onartzen ez duten sistemetan rpm2cpio izeneko tresna erabil daiteke. Deskargatu Cinelerraren RPM paketea eta `/' direktorioan exekutatu:
rpm2cpio hvirtual*.rpm | cpio -i --make-directories
Honek ez du beti funtzionatzen, sardetutako C liburutegi asko daude, bata bestearekin bateraezina izanik. Hau da arrazoi nagusiena hasieratik konpilatzea gomendatzeko.


2.4 Cinelerra CV konpilatzea


2.4.1 Konpilazioaren ohiko prozesua

Cinelerra CV instalatzeko kodearen iturburua deskarga eta konpila dezakezu. Konpilazioa lantzeko Cinelerra CV-ren bertsio eguneratuena erabiltzea komeni da..

  1. Aurrenik lortu Cinelerra CV-ren iturburua SVN biltegitik (170 MB gutxi gorabehera). Exekutatu:
    svn checkout svn://svn.skolelinux.org/cinelerra/trunk/hvirtual
    Hain eguneratua ez dagoen iturburua eskuratu baduzu, azken bertsiora egunera dezakezu `hvirtual' direktorioan kokatuz eta honako komandoa exekutatuz ('subversion' paketea sisteman instalatuta egon behar du):
    svn update
    Bertsio zaharragoa lortzea nahi baduzu, exekutatu:
    svn checkout -r <adarra> svn://svn.skolelinux.org/cinelerra/trunk/hvirtual
  2. Joan 'hvirtual' karpetara:
    cd hvirtual
  3. Sortu `./configure' fitxategia honakoa exekutatuz:
    autoreconf -i --force
  4. Ondoren exekutatu `.configure' fitxategia:
    ./configure --with-buildinfo=svn/recompile
    Erabilgarri dauden aukera guztiak ezagutzeko exekutatu:
    ./configure --help
  5. Eta exekutatu 'make':
    make
  6. Azkenik, instalatu Cinelerra CV:
    sudo make install

Oharrak:


2.4.2 Arazketako ikurrekin konpilatzea

Cinelerra CV kraskatzen bada, arazketako ikurrekin konpila dezakezu eta arazketako gdb programaren barruan exekutatu. Gdb tresnarekin bistaratutako informazioak xehetasun gehiago du eta CV bertsioko garatzaileei laguntzen die akatsak azkarrago aurkitzen eta konpontzen.

Aurrenik, lortu kodearen iturburua SVN biltegitik. Ondoren exekutatu honako komandoak:
cd hvirtual
nice -19 autoreconf -i --force
mkdir ../hvdbg
cd ../hvdbg
nice -19 ../hvirtual/configure CXXFLAGS='-O0 -g' CFLAGS='-O0 -g' --with-buildinfo=svn/recompile
cd quicktime/ffmpeg
nice -19 make CFLAGS='-O3'
cd ../..
nice -19 make
nice -19 make install

See section Erroreen berri ematea, gdb tresnaren barruan Cinelerra exekutatzeari buruz.


2.5 Cinelerra exekutatzea

Cinelerra exekutatzeko modurik errezena /usr/bin/cinelerra komandoa exekutatzea da.
Komando-lerroko aukerak zerrendatzeko idatzi: cinelerra -h. Hurrengo ataletan aukera hauek deskribatzen dira. Komando-lerrotik errendatzeko ikusi See section Fitxategiak errendatzea. atala.


2.6 Debian


2.6.1 Debian bitarrak

Andraz TORI-ek mantentzen ditu Cinelerra CV konpilatzeko arauak Debian Sid adarrean. Sid adarreko .deb pakete bitarrak ere berak konpilatzen ditu. Pakete hauek SVN biltegiko argitalpen ez ofizialetik eskuratutako iturburuekin konpilatuta daude. Debian Sid adarreko paketeak honako gunetan aurki daitezke:

Oharra: Cinelerra-k honako errorea ematen badu:
cinelerra: relocation error: /usr/lib/libavcodec.so.0.4.8: undefined symbol: faacDecOpen
honako komandoa exekutatu supererabiltzaile ('root') gisa:
apt-get install --reinstall libfaad2-0=2.0.0-0.5


2.6.2 Debian-en eskakizunak

Debian banaketa ofizialeko biltegian aurkitzen ez diren zenbait betekizun osatu behar dituzu. Sistemako `/etc/apt/sources.list' fitxategian honako lerroa gehitu (Christian Marillat-en biltegia da):
deb http://www.debian-multimedia.org/ sid main

Zerbitzari-ispilua erabiltzeko Marillat-en gakoa zure gako-sortan gehitu behar duzu:
gpg --keyserver hkp://wwwkeys.eu.pgp.net --recv-keys 1F41B907
gpg --armor --export 1F41B907 | sudo apt-key add -
Ezin baduzu sudo erabili, landu honakoa supererabiltzaile ('root') gisa:
gpg --armor --export 1F41B907 | apt-key add -


2.7 Ubuntu

FINKATZEKO


2.8 Gentoo

Gentoo GNU/Linux banaketan Cinelerra CV instalatzea zuzeneko gauza da. Soilik honakoa idatzi:
emerge cinelerra
supererabiltzaile gisa eta berak instalatu eta exekutatuko du inolako arazorik gabe.


2.9 Knoppix

Knoppix banaketa berezi bat da, CD edo DVD motako euskarrian GNU/Linux sistema eragile abiarazgarria du, hardwarea automatikoki detektatzeko gaitasunarekin: txartel grafikoak, soinu-txartelak, SCSI eta USB gailuak, e.a. Knoppix banaketa probako GNU/Linux gisa erabil daiteke, baita hezkuntzako CD gisa edo sistema berreskuratzeko ere. Gainera produktu komertzialak erakusteko baliagarria da. Ez da beharrezkoa Knoppix disko gogorrean instalatzea. (http://www.knoppix.org gunetik eskuratua)

Cinelerra duten Knoppix banaketa ezagunenak:


2.10 Redhat

FINKATZEKO


2.11 Mandriva

Agian, Cinelerra Mandriva banaketan konpilatzeko dagoen aldaketa nagusiena liburutegien mendekotasun egokiekin dauka zerikusia. Beharrezko liburutegiak (eta beraien garapenerako paketeak) instalatutakoan konpilazioa gozo lantzen da.


2.12 Slackware

Rafael DINIZ-ek konpilatzen ditu Cinelerraren paketeak Slackware banaketarentzako.


2.13 Suse

SuSE 9 banaketarako RPM paketeak CVS biltegitik konpilatzen ditu Kevin BROSIUS-ek, eta honako gunean daude eskuragarri: http://cin.kevb.net/files/RPM/


2.14 MacOSX

FINKATZEKO


3. Konfigurazioa

Bere malgutasuna dela eta, Cinelerra ezin da optimizatu erabiltzailearen beharretara konfiguratu gabe. Zoritxarrez, oso parametro gutxi doi daitezke konpilazioko orduan. Beraz, exekuzio-denborako konfigurazioa da aukera bakarra erabiltzaile gehienentzat, hainbat parametro erabilgarri dituztelako.
Azpian konfigurazioko aukerak eta GNU/Linux sisteman onartutako APIa zerrendatzen da.
Cinelerra aplikazioko ezarpenak->hobespenak menura joan aukerak ikusteko.


3.1 Inguruneko aldagaiak

UNIX-en oinarritutako sistemetan, inguruneko aldagaiak aplikazio guztiek irakur ditzaketen shell-eko aldagai globalak dira. Inguruneko aldagai bat ezartzeko honelako komandoa erabil daiteke: set ALDAGAIA=balioa. Inguruneko aldagai guztiak env bezalako komandoarekin ikus daitezke. Cinelerra-k inguruneko honako aldagaiak ezagutzen ditu:


3.2 Audio-kontrolatzaileak

Audio-kontrolatzaileak bai grabatzeko bai erreproduzitzeko erabiltzen dira. Beraien funtzionalitatea azpian aipatzen da:


3.2.1 Soinu-kontrolatzaileen atributu arruntak


3.2.2 OSS

GNU/Linux-en aurreneko soinu-kontrolatzailea izan zen, software libreko inplementazioa eta inplementazio komertziala zituen. Inplementazio komertzialak soinu txartel gehiago onartzen ditu. GNU/Linux 2.4 bertsiorarte soinu-kontrolatzaile estandarra izan zen. Gaur egun soinu-kontrolatzaile bakarra da x86_64 sistemetan i386 bitarra erabil dezakena.


3.2.3 OSS Envy24

OSS bertsio komertzialaren aldaera 24 bit eta 96 Khz motako soinu txartelentzako. Aldaera honek nahiko aldaketa behar izan zituen soinu-kontrolatzaileak erabiltzen ziren erara moldatzeko, horregatik behar zen kontrolatzaile berria.


3.2.4 Alsa

GNU/Linux 2.6 sistemako soinu-kontrolatzaile erabiliena ALSA da. Soinu-txartel kopuru gehiena onartzen duena da. GNU/Linux 2.6 bertsioak eskaintzen duen latentzia baxuaren onurak eskuratzen ditu (Linux nukleoaren 2.4 bertsioko OSS kontrolatzailearen baino errendimendu askoz ere hobeagoa lortuz). Tamalez ALSA denbora guztian aldatzen dabil, eta egun batean programa bat ALSArekin lan egin dezake, baina agian hurrengo egunean ALSAren beste bertsio batekin ez. ALSAren gainean bilduki berriak garatzen ari dira. Gure asmoa bilduki horiek onartzea da bitarte erregularretan, bilduki berri bakoitza kaleratzean ez ordea.
ALSA ez da eramangarria izango i386 eta x86_64 arkitekturen artean. i386 bitarrak soinu bat erreproduzitzen saiatzean x86_64 kernelean kraskatu egingo da. Horretarako, erabili OSS kontrolatzailea.


3.2.5 Esound

ESOUND soinu-zerbitzari bat zen, OSSren gainean kokatzen zena. Enlightenment izeneko leiho-kudeatzailearentzat garatu zen. Bit kopuru mugatua onartzen zuen, egungo kontrolatzaile modernoekin konparatuz latentzia altua eduki arren hainbat audioko iturburu multiplexatzeko gaitasuna zuen. Ez dakigu gaur egun Esound garatzen jarraitzen duten edo ez.


3.2.6 Raw 1394

GNU/Linux eta Firewire konexiodun bideo-kameren arteko aurreneko interfazea izan zen. Audioa bideo-kamera batean erreproduzitzeko erabil daitekeen gutxieneko bide fidagarriena da, eta nukleoko komandoen gaineko liburutegian datza.


3.2.7 DV 1394

GNU/Linux sisteman DV bideo-kamerentzako bigarren aldiz garatutako kontrolatzailea da. Bideo-kameran audioa erreproduzitzeko modurik fidagarriena da eta nukleoaren komandoak erabiltzen ditu zuzenean.


3.2.8 IEC 61883

GNU/Linux sisteman DV bideo-kamerentzako hirugarren aldiz garatutako kontrolatzailea da. Raw 1394 liburutegiaren gainean dago, eta Raw 1394 bere aldetik kernelaren komandoen gainean dago. Ez da DV 1394 bezain fidagarria, hala ere Raw 1394 baino fidagarriagoa da. Hurrengo garapenak hori finkatu beharko luke. Joan http://www.linux1394.org gunera informazio gehiago ezagutu eta azken kontrolatzaileak eskuratzeko.


3.3 Bideo-kontrolatzaileak

Bideo-kontrolatzaileak bideoa konposaketa-leihoan eta ikustailean erreproduzitzeko erabiltzen dira.


3.3.1 Bideo-kontrolatzaileen atributu arruntak


3.3.2 X11

Hau izan zen aurreneko metodoa pantaila grafikoak kudeatzeko UNIX sistemetan. Pixeleko GBU (gorria, berdea eta urdina) hirukotea zuzenean idazten zuen leihoan. Oraindik ere erabilgarria izaten jarraitzen du fotograma oso handiak kudeatzen ez dituzten hardware grafikoetan.


3.3.3 X11-XV

Hau X11-ren hobekuntza izan zen, 1999. urtean garatua. YUV formatutik GBU formatura bihurtzen zuen hardwarean eskalatzearekin batera. Erreproduzitzeko metodo hobetsiena da, hala ere ezin ditu tamaina handiko fotogramak kudeatu. Normalean XV-ek kudea dezaken bideoaren tamaina handiena 1920x1080 da.


3.3.4 X11-OpenGL

Bideoa erreproduziteko metodorik ahaltsuena OpenGL da. Kontrolatzaile honekin efektu gehienak hardware bidez egiten dira. OpenGL-ek bideoa testuraren tamainaraino handitzea uzten du, normalean XV-k onartzen duena baino handiagoa izanez, eta beti ere kontrolatzaile grafikoaren arabera. Gaitzeko bitar konpilazioa behar da OpenGL euskarriarkein. OpenGL gaitzeko configure komandoaren `--enable-opengl' aukera erabiltzen da. OpenGL 2.0 bertsioa onartzen duen txartel grafikoa behar da. Nvidia-ren azkenengo txartelak funtzionatu beharko lukete. Gainera, OpenGL 2.0 onartzen duen bideo-kontrolatzailea beharko zenuke, Nvidia-ren kontrolatzaile bitarra bezalakoa. Zein bideo-kontrolatzailek OpenGL 2.0 onartzen duten jakiteko idatzi honako komandoa: glxinfo | grep "OpenGL version"

OpenGL metodoa PBuffer eta itzalduretan oinarritzen da bideoa errendatzeko. Kontrolatzaile grafikoak OpenGL 2.0 onartu behar dute, Cinelerra berriz OpenGL 2.0 euskarriarekin esplizitoki konpilatuta egon behar da. Konpilazio honek sisteman OpenGL 2.0-ren goiburuak egotea eskatzen du. PBuffer-ak aldakorrak direla ezaguna da. Nahikoa memoria ez duten txartel grafikoetan, edo eskubide bisualak ez dituztenetan, PBuffer-ek ez du funtzionatuko. OpenGL-ek ez badu funtzionatzen, saiatu hainbat fotograma kokatzen edo Cinelerra berrabiaratzen.

Murriztapenak:


3.3.5 Buz

Metodo hau JPEG formatuko fitxategien filma seinale analogikodun konposaketan erreproduzitzeko erabiltzen da. Video4Linux 1. kontrolatzailearen moldaketa ezagun bat du JPEG hardwarean deskonprimitzeko. Nahiz eta irteera analogikoa oso zaharkitua egon, kontrolatzaile berriek BUZ ordeztu dute.


3.3.6 Raw 1394 bideo-erreprodukzioa

GNU/Linux eta Firewire konexiodun bideo-kameren arteko aurreneko interfazea izan zen. Bideoa bideo-kamera batean erreproduzitzeko erabil daitekeen gutxieneko bide fidagarriena da, eta nukleoko komandoen gaineko liburutegian datza.


3.3.7 DV 1394 bideo-erreprodukzioa

GNU/Linux sisteman DV bideo-kamerentzako bigarren aldiz garatutako kontrolatzailea da. Bideo-kameran bideoa erreproduzitzeko modurik fidagarriena da eta nukleoaren komandoak erabiltzen ditu zuzenean.


3.3.8 IEC 61883 bideo-erreprodukzioa

GNU/Linux sisteman DV bideo-kamerentzako hirugarren aldiz garatutako kontrolatzailea da. Ez da DV 1394 bezain fidagarria, hala ere Raw 1394 baino fidagarriagoa da. Hurrengo garapenak hori finkatu beharko luke. Joan http://www.linux1394.org gunera informazio gehiago ezagutzeko eta azken kontrolatzaileak eskuratzeko.


3.4 Erreprodukzioa


3.4.1 Audioaren irteera

Honek denbora-lerroan soinua erreproduzitzean zer gertatuko den zehazten du.


3.4.2 Bideoaren irteera

Denbora-lerrotik pantailara bideoa nola joaten den zehazten du.


3.5 Grabazioa

Hemen adierazitako parametroak Fitxategia->Grabatu... funtzioari ematen zaizkio, erabiltzaileari fitxategi-formatua aurre-konfiguratzea baimenduz. Fitxategi-formatua grabazio guztiei aplikatzen zaie. Hemen ere grabatzeko hardwarea konfiguratzen da, hardwareak zehazten baitu onartutako fitxategi-formatua (kasu gehienetan).


3.5.1 Fitxategi-formatua

Grabazioen irteerako fitxategi-formatua zehazten du. Erabilitako kontrolatzaile motaren araberakoa da. Hautapenen menua errendatzeko interfazearen berdina da, ikusi See section Fitxategiak errendatzea. Grabatu audioko pistak gaituta egon behar du audioa grabatzeko. Grabatu bideoko pistak gaituta egon behar du bideoa grabatzeko. Giltza itxurako ikonoa duten ezkerreko botoi bakoitzak konfigurazioko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du irteerako audio eta bideo-korronteen konpresioaren eskema (kodeka) ezartzeko. Audioa eta bideoa Formatua menuan definitutako ontzi-formatura doituta daude. Bilduki desberdinek audioa soilik, bideoa soilik edo biak grabatu dezakete.

Bideo-kontrolatzaile batzuk ontzi batzuetan bakarrik grabatu dezakete. Adibidez, DV-ek Quicktime ontzian soilik grabatzen du, DV erabiliz bideo-konpresioaren eskema gisa. Bideo-kontrolatzailea aldatzen bada, fitxategi-formatua eguneratuko da onartutako irteera emateko. Fitxategi-formatua onartu gabeko formatura aldatzen bada, ez du bideo-kontrolatzailearekin funtzionatuko.


3.5.2 Audio-sarrera

Audioa grabatzean gertatuko dena zehazten du.


3.5.3 Bideo-sarrera

Bideoaren grabazioarekin gertatuko dena zehazten du.


3.6 Errendimendua

Atal hau konfiguratzen igarotzen da denbora gehiena. Errendimenduaren atalaren gauzarik nagusiena errendatzeko parametroak dira, errendatzearen elkarrizketa-koadroan ez baitira agertzen.


3.6.1 Atzeko planoan errendatzea

Atzeko planoan errendatzearen jatorria HDTV (Definizio Altuko TeleBista) efektuak denbora errealean bistaratzean datza. Atzeko planoan errendatzeak aldi baterako irteera sortzen du errendatzeko denbora-lerroa aldatzen den bitartean. Erreproduzitzen ari den bitartean aldi baterako irteera bistaratuko da posiblea den neurrian. Oso erabilgarria da denbora errealean oso motelak diren trantsizio eta efektuen aurrebistetan. Errendategi bat gaitzen bada, errendategia erabiliko da atzeko planoan errendatzeko. Honek denbora errealeko efektuak lantzeko ahalmena eskaintzen du nahikoa PUZ nodo eta sareko banda-zabalera edukiz gero.

Hobespenak leihoko Errendimendua fitxan gaitu daiteke atzeko planoan errendatzea. Funtzio elkarreragile bat du: Ezarpenak menua -> Ezarri atzeko planoan errendatzea. Honek hasierako puntua ezartzen du txertatzeko puntuaren posizioraino atzeko planoan errendatzeko. Bideoren bat existitzen bada, barra gorria agertuko da denboraren erregelan, atzeko planoan errendatu dela adieraziz.

Efektu edo trantsizio bat txertatu ondoren, efektuaren aurretik Ezarpenak menua -> Ezarri atzeko planoan errendatzea hautatu denbora errealean eta fotograma-tasa osoarekin aurrikusteko.


3.6.2 Errendategia

Errendategia erabiltzeko honako aukerak ezarri behar dira. Ez ikusi egin sistema bakunetan.


3.7 Interfazea

Parametro hauek erabiltzailearen interfazearen funtzionamenduan eragiten dute.


3.8 Honi buruz leihoa

Atal honek honako informazioa eskaintzen du: copyright-a; uneko konpilazioaren data; bermerik gabeko lizentzia; eta zenbait liburutegiren bertsioak. Ziurtatu zaitez bermerik gabeko lizentziarekin ados zaudela.


4. Proiektuaren atributuak


4.1 'Ezarri formatua' leihoa

Cinelerra-rekin erreproduzitzean, multimediako fitxategiek pista kopuru zehatz bat dute, baita fotograma-tamaina eta lagin-tamaina zehatzak ere beste gauza batzuen artean. Berdin dio multimediako fitxategiek zer atributu dituzten, proiektuko atributuen arabera erreproduzituko baitira. Honela, audioaren fitxategiaren lagin-tasa proiektuaren atributuaren desberdina bada, berriro eragingo zaio lagina. Antzekoa gertatzen da aspektuarekin, bideoaren fitxategiaren fotograma-tamaina proiektuaren atributuaren desberdina izanez gero bideoa fotograma beltz batean osatuko da, bideoa moztu egingo da edo beltz koloreko ertzak aplikatuko zaizkio.

Proiektuaren atributuak Ezarpenak -> Ezarri formatua menuan doitzen dira, eta modu laburrean Fitxategia -> Berria menuan. Proiektuaren ezarpenak Fitxategia -> Berria menuan konfiguratzen baduzu denbora-lerro berri eta huts bat sortuko da. Puntu honetan sortutako denbora-lerro bakoitzak ezarpen berdinak erabiliko ditu. Ezarpenak -> Ezarri formatua menuan konfiguratzen baduzu, denbora-lerroko multimedia aldatu gabe utziko da. Gainera, puntu honetan sortutako denbora-lerro bakoitzak ezarpen berdinak erabiliko ditu.

manual_images_en/format

'Ezarri formatua' leihoa

Lagin-tasa, fotograma-tasa eta fotograma-tamainaren ezarpenetaz gain Cinelerra-k ohizkoak ez diren beste ezarpen batzuk erabiltzen ditu: adibidez, kanalen posizioak, kolore-eredua, eta aspektu-erlazioa.


4.2 Aurrehautaketak

Hautatu zerrendako elementu bat proiektuaren ezarpen guztiak ezagunak diren estandarretako batekin ezartzeko.


4.3 Audioaren atributuak

manual_images_en/channelpositions

Kanalak zenbatuta daude. Errendatzean 1. kanalaren irteera fitxategiaren irteeraren aurreneko pistan edo soinu-txartelaren aurreneko kanalean errendatuko da. Beste kanalak zenbatutako irteerako kanaletan errendatuko dira hurrenez hurren.

Kanal bakoitzari dagokion audioaren irteera trepetako zein lekuan kokatzen den adierazten du audioaren kanalen posizioak. Audioaren irteeraren arteko tartea zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta seinale gehiago izango du bozgorailu horrek. Egin klik bozgorailu baten ikonoan eta arrastatu audioaren kanala posizioz aldatzeko.

Bozgorailuak edozein orientazio eduki dezakete. Audioaren kanal kopuru bakoitzak bozgorailuen antolaketa desberdina dauka, normalean kanal kopuru desberdinek ez dutelako behar antolamendu berdinik.

Kanalen posizioen ezarpenek ez dute eragiten derrigorrez irteeran. Egin klik bozgorailuaren ikono batean eta arrastatu kanalaren posizioa aldatzeko. Erosotasunagatik soilik agertzen denez, bi kanal baino gehiago erabiltzean, panoramikoak kontrolatuko ditu denbora-lerroan hauen artean desberdintzeko.

Kanal desberdinak nahiko gertu jar daitezke irteera berdina lortzeko.


4.4 Bideoaren atributuak


5. Fitxategiak kargatzea eta gordetzea


5.1 Onartutako fitxategi-formatua

Hemen onartutako fitxategi-formatu gehienak aipatzen dira, dagokien konpresioei buruzko oharrekin batera. Hemen aipatu ez diren beste formatuak ere karga ditzakezu.

Fitxategiaren formatuak badu eraginik Cinelerra-k berarekin zer egiten duenarekin. Muntatze-erabakien zerrendak, XML formatukoa, proiektuaren ezarpenak gordetzen ditu. Multimedia duten formatuak, baina muntatze-erabakirik ez dutenak, datu gisa gehitzen zaie pistei. Zure proiektuaren lagin-tasa 48 KHz bada, eta kargatzen duzun soinu-fitxategia 96 Khz-koa bada, 48 KHz-rekin erreproduzituko duzu. 96KHz duen EDL-a (muntatze-erabakien zerrenda) kargatzen baduzu eta uneko proiektuaren lagin-tasa 48 KHz bada, 96KHz-tara alda dezakezu.

Fitxategi-formatu batzuk oso motelak dira denbora-lerroan bistaratzeko. Hauek normalean konpresio altua edukitzen dute. Konpresio altuko bideoaren koadro-txikiak denbora-lerroan bistaratzea oso motela izan daiteke. Desgaitu koadro txikiak Marraztu multimedia erabiliz eragiketak bizkortzeko.

manual_images_en/track_attributes

Pistaren atributuak

Unean onartutako fitxategi-formatuako honakoak dira:


5.1.1 Quicktime

Quicktime formatua UNIX sistemetako estandarra ez izan arren erabil daiteke, ongi dokumentuatuta baitago. Interneten dauden Quicktime formatuko filme guztiak konprimituta daude. Cinelerra-k konprimitutako zenbait Quicktime filma onartzen ditu. Quicktime formatuko filma bat kargatzean Cinelerra kraskatzen bada, formatua ez dagoela onartuta adierazi ohi da.

Quicktime formatua bi korronteen ontzia da: bideo-korrontea eta audio-korrontea. Korronte hauek kodeketa-eskema desberdinak erabiliz konprimitzen dira. Quicktime-ren kodeketa hobetsia MPEG-4 da, bai bideoarentzako bai audioarentzako. Formatu hau Windows sistema eragileko erreproduzigailu komertzialekin bateragarria da, konpresio-kalitate ona du eta irteerako kalitatea ere ona da. Konpresio hobeagorako erabili H-264 bideoa. Zoritxarrez, H-264 dekodetzea hain motela denez tamaina oso handiko fotogramak ezin ditu erreproduzitu.
Cinelerra-k estandarrak ez diren bi kodeka onartzen ditu: MPEG-4 bideo bikoitza eta H.264 bideo bikoitza. Cinelerra eta XMovie aplikazioekin soilik erreproduzi daitezke. Fotogramak bi eremuetan zatitzen diren filmeetan soilik erabiltzen dira, eremu bakoitza sekuentzian erreproduzituz. Kodeka bikoitzek bi bideo korronte tartekatzen dituzte errendimendua hobetzeko erreproduzigailuan aldaketa nagusirik eskatu gabe.


5.1.2 MPEG-4 audioa

Audioaren kodeka gisa, Quicktime MPEG-4 audioaren bezalakoa da.


5.1.3 Irudi-sekuentzia

Irudi-sekuentzia bat errendatzea ez da irudi bakar bat errendatzea bezala. Irudi-sekuentzia bat errendatzean Cinelerra-k fitxategien edukiaren taula sortzen du eta irudi-fitxategi desberdin bat sortzen du denbora-lerroko posizio bakoitzarentzako. Errendimendua hobetzeko, edukiaren taula karga daiteke banakako irudiak kargatu ordez. Irudi-sekuentzian onartutako irudi-formatu desberdinak ezagutzeko jarraitu 'sekuentzia finkoa' atala irakurtzen.


5.1.4 Sekuentzia finkoa


5.1.4.1 Sekuentzia finkoa kargatzea

Irudi bakarra errendatzeak denbora-lerroko posizio bakoitzeko irudi-fitxategia gainidaztea eragiten du. Ez da edukiaren taularik sortzen. Kargatutakoan irudiak fotograma baten luzera hartzen du. Irudia ikusteko, zooma handiagotu denbora-lerroan eta fotograma bakarra ikusiko duzu. Irudiaren luzera zabaltzeko, arrastatu ezazu bideo arruntarekin egiten den bezala. Irudi-finko bat nahi adina arrastatu dezakezu. Irudiak luzera infinituraino arrasta daitezke Cinelerra-n.
kargatutako irudiaren hasierako tamaina zehaztea uzten dizu Cinelerra-k. Parametro hau Irudiak ataleko Konfigurazioa -> Hobespenak -> Grabazioa menuan ezar daiteke.
Zure jatorrizko materiala ez badator euskarri digitaletik (argazki kamera digital bat adibidez), aurrenik klipak euskarri digitalera bihurtu edo kapturatu beharko dituzu.
Argazki zaharrak, paperezko mapak, marrazkiak edo diagramak euskarri digitalera bihurtzeko eskanerra erabil dezakezu, emaitzak PNG, TIF, TGA edo JPG formatuetan lortuz. Nahi baduzu, GIMP aplikazioa erabil dezakezu irudiak ikutzeko, hondatutako areak garbitzeko edo klipen kolorea konpontzeko.
Zure klipak iturburu digitaletik (kamera digitala edo pantailaren kaptura) badatoz, ziurtatu materialek bereizmen onena erabiltzen dutela. Horrela, irteerako kalitate onena lortuko duzu Cinelerra proiektuarekin.


5.1.4.2 Irudi-finkoen tamaina

Garrantzitsua: inportatutako irudiak beti egoten dira jatorrizko tamainarekin. Kontutan eduki beharko duzu Cinelerra-n zehaztutako bideoaren aspektu-erlazioa, eta eskalatu irudiak Cinelerra-ra inportatu aurretik.
Adibidez, PAL moduko irudien aspektu-erlazioa 4/3 da, baina 720x576 pixel 5/4 dira. Inportatutako irudiak zuzen bistaratzeko, beraien tamaina horizontala eskalatu behar duzu:
tamaina horizontal berria=(5 / 4) / (4 / 3) x jatorrizko tamaina horizontala
PAL bideoetan irudien tamaina horizontala bidertu behar da 0.9375 koefizientearekin.

Ondoren, komando-lerroko script txiki bat idatzi da jpg formatuko fitxategiak dituen karpetan exekutatu eta bertako irudiak tamainaz aldatu eta irudi berriak `eskalatuak' karpetan gordetzen ditu:

#/bin/sh
mkdir -p eskalatuak
for elementua in `ls . | grep jpg`;
do
    tamaina=`identify ${elementua}`
    zabalera=`echo ${tamaina} | sed '+s+.*JPEG ++' | sed '+s+x.*++'`
    altuera=`echo ${tamaina} | sed '+s+.*JPEG [0-9]*x++' | sed '+s+DirectClass.*++'`
    let zabalera_berria=${zabalera}*9375/10000
    convert -resize ${zabalera_berria}x${altuera} -quality 100 ${elementua} eskalatuak/${elementua}
done

5.1.4.3 Open EXR irudiak

Baliteke zuk ezer ez jakitea Open EXR-i buruz. Formatu honek koma mugikorreko GBU irudiak gordetzen ditu. Horretaz gain, konpresio kopuru txikia onartzen du. EXR formatura errendatuko duten proiektuek koma mugikorreko kolore-ereduan egon beharko lukete, EXR See section Proiektuaren atributuak-en onuren abantailak eskuratu ahal izateko. EXR-ek hainbat konpresio aukera ditu erabilgarri.

Hautatu Erabili alfa proiektuaren kolore-ereduak alfa kanala badu eta fitxategian edukitzea nahi baduzu. Bestela, kolore primarioak alfa kanalarekin bidertzen dira.


5.1.4.4 Kamera digitalen irudi gordinak

Kamera digitalaren irudi gordinak (RAW) mota bereziko irudi-fitxategiak dira, Cinelerra soilik inporta ditzakenak. Behin denbora-lerroan kokatuta daudela koma mugikorreko kolore-espazioan soilik prozesa daitezke. Canon hornitzailearen irudi gordinak bakarrik probatu dira. Gamma efektua aplikatu behar zaie gamma zuzentzeko. Irudi gordinak denbora luzea behar dutenez interpolatzeko, aurrenik proxy fitxategian ikusten dira, eta gero ikutzen dira.

Lehenbizi aplikatu Gamma efektua irudi gordinen pistari, eta ezarri hau automatikoa 0.6 gamma-rekin. Ondoren, errendatu denbora-lerroa Quicktime JPEG fitxategira. Erantsi Quicktime JPEG fitxategia pista berri batean eta desgaitu pista zaharra erreproduzitzea. Orain gamma zuzenduta duen irudi gordin bakoitzaren kopia nahiko azkar aurrikus daiteke denbora-lerroko jatorrizko irudiaren posizio berdinean.


5.1.5 AVI

AVI (Audio-Video Interleave) ontzia hainbat pusketatan dagoenez, hainbat audio eta bideo kodekekin, ezin izango dituzu AVI formatuko fitxategi guztiak erreproduzitu.


5.1.6 Bideodun MPEG fitxategiak

Bideoa duten MPEG fitxategiak zuzenean karga daitezke Cinelerra-n. Fitxategiaren formatua onartuta badago, edukiaren taula eraikiko da. Fitxategia ez badago onartuta, normalean kraskatu egiten da, edo pista oso txikiak erakusten ditu. Zoritxarrez, MPEG fitxategiak kargatzeko metodo hau ez da nahiko ona fitxategiak errendategi batean erabiltzea nahi badituzu.
MPEG fitxategiak errendategi batean erabiltzeko, aurrenik mpeg3toc tresna exekutatu behar duzu fitxategiaren edukiaren taula sortzeko eta gero kargatu edukiaren taula. 'mpeg3toc' tresnak MPEG fitxategiaren bide-izen absolutua behar du. Ez baduzu bide-izen absolutua erabiltzen, MPEG fitxategia Cinelerra exekutatzen den direktorioan kokatuta dagoela suposatzen du mpeg3toc tresnak.
MPEG korronteak pista anitzetan egituratuta daude. Pista bakoitza bideoa edo audioa izan daiteke. Audioaren pista bakoitzak 1-6 kanal izan ditzake. Cinelerra-k audioaren kanal bakoitza pista batean bihurtzen du.

MPEG bideoa kodetzeari buruzko oharrak:
MPEG bideoaren kodeketa MPEG audioaren kodeketatik bereiztuta lantzen da. MPEG bideoan bi kolore-eredu daude. YUV 4:2:0 kolore-eredua kodetzeko mpeg2enc tresnaren bertsio oso optimizatua erabiltzen da. Mpeg2enc tresnak kontsumorako elektronika estandarrentzako aurrehautaketak ditu. 'mpeg2enc' tresna optimizatzeko prozesuan, YUV 4:2:2 kodeketa kendu zuten. YUV 4:2:2 kolore-eredua gutxiago optimizatutako mpeg2enc tresnarekin kodetzen da.
YUV 4:2:2 kodeketa mantendu egin da DV bideoaren NTSC bertsioak kalitate asko galtzen baitu YUV 4:2:0 kolore-eredura bihurtzean. DV bideoa YUV 4:2:2 kolore-eredura transferitu behar da.
YUV 4:2:0 kolore-eredura kodetzean bit-tasaren parametroaren esanahia aldatu egiten da finkatu den bit-tasa edo kuantizazioaren arabera. Bit-tasa finkatuta dagoenean helburuko bit-tasa adierazten da. Kuantizazioa finkatzean baimendutako gehienezko bit-tasa adierazten da. Hau mpeg2enc bertsioaren bitxikeria da.


5.1.7 DVD filmak

DVDa programa kopuru batean zatitzen da, bakoitza `IFO' fitxategi esklusibo batekin identifikatuz. DVD bat kargatzea nahi baduzu, bilatu intereseko programari dagokion `IFO' fitxategia. Kargatu IFO fitxategia zuzenean eta edukiaren taula eraikiko da. Edukiaren taula bereiztuta sor daiteke errendategian erabiltzeko.

Exekutatu: mpeg3toc -v /cdrom/video_ts/vts_01_0.ifo dvd.toc
edo antzeko zerbait. Gero kargatu `dvd.toc'.


5.1.8 MPEG 1 audioa

Hauek .mp2 eta .mp3 luzapeneko fitxategiak dira. Fitxategiak kodetzeko finkatutako bit-tasa erabiltzen bada, zuzenean karga daitezke edukiaren taularik gabe. Bit-tasa aldagaien korronteek mpeg3toc tresnarekin sortutako edukiaren taulak behar dituzte.


5.1.9 Ogg Theora/Vorbis

OGG formatua audioa eta bideoa konprimitzeko ustez patentatu gabeko modu zaharkitu bat da. Bere kalitatea ez da H.264 edo MPEG-4 audioaren bezain ona. Egia esanda, nahikoa diru eta gogo duen edonork patente bat bortxatu duela aurki dezakeenez OGG formatuaren justifikazioa zalantzan jar daiteke.


5.1.10 Muntatze-erabakien zerrenda (EDL)

Cinelerra-k EDL edo muntatze-erabakien zerrenda sortzen du proiektuak gordetzeko. EDL fitxategiek .xml luzapena darabilte. Kargatutakoan, uneko proiektuaren atributuak aldatzen dituzte. Muntatze-erabakien zerrendak testuz osatuta daudenez edozein testu-editorekin edita daitezke.


5.2 Fitxategiak kargatzea

Cinelerra-rekin lan egiteko datu guztiak gailu batetik grabatuz edo disko gogorretik kargatuz eskuratzen dira. Atal honek fitxategiak nola kargatzen diren azaltzen du.
Fitxategiak kargatzea eta erreproduzitzea espero duzun bezalakoa da. Joan Fitxategia -> Kargatu menura, hautatu fitxategi bat kargatzeko eta egin klik Ados botoian. Egin klik aurrera erreproduzitzeko botoian eta erreproduzitzen hasiko da, berdin diolarik progresio-barra agertu den edo ez.

manual_images_en/load

'Kargatu' leihoa

Fitxategia irudi finkoa bada, proiektuaren atributuak ez dira aldatuko eta pistako aurreneko fotograma irudian bihurtuko da. Fitxategiak audioa badu, Cinelerra-k indize-fitxategia sortuko du marrazketa azkartzeko. Fitxategia editatu eta erreproduzitu dezakezu indize-fitxategia eraikitzen ari den bitartean.


5.2.1 Txertatzeko estrategia

Normalean hiru gauza gerta daitezke fitxategi bat kargatzean:

  1. existitzen den proiektua garbitzen da pantailatik
  2. proiektuaren atributuak aldatu egiten dira fitxategiaren atributuekin bat etortzeko
  3. fitxategi berriaren pistak sortzen dira denbora-lerroan

Hala eta guztiz, Cinelerra-k fitxategi bat kargatzean zer egitea nahi duzun zehaztea uzten dizu.
Fitxategia hautatzeko elkarrizketa-koadroan joan Txertatzeko estrategia goitibeherako zerrendara eta hautatu elementu bat. Zerrendatutako elementu bakoitzak modu desberdinean kargatzen du fitxategia.

'Txertatzeko estrategia' aukera Cinelerra-ren funtzio askotan erabiltzen da. Leku bakoitzean aukera honek gauza bera egiten du. Aukera hauek erabiltzean zure muntaketa guztiak egin ditzakezu fitxategiak kargatuz. Cinelerra-ri komando-lerroko argumentuak emanez fitxategiak kargatzen badituzu, fitxategiak Ordeztu uneko proiektua arauarekin kargatuko dira.


5.2.2 Hainbat fitxategi kargatzea

Fitxategia hautatzeko elkarrizketa-koadroan joan fitxategien zerrendara. Hautatu fitxategi bat. Joan beste fitxategi batera eta hautatu Ktrl tekla sakatuta edukiz. Honela beste fitxategi bat hautatzen da, baina tartekoak ez dira hautatzen. Tarteko beste fitxategiak hautatzeko eduki Maius tekla sakatuta eta hautatu beste fitxategi bat. Portaera hau zerrenda-koadro gehienetan dago erabilgarri.
Erabili metodo hau Kateatu dauden pistei txertatzeko estrategiarekin irudien aurkezpena edo abestien erreprodukzio-zerrenda sortzeko.


5.2.3 Fitxategiak kargatzea komando-lerrotik

Fitxategiak kargatzeko beste bide bat fitxategi-izenak komando-lerroko argumentu gisa ematea da.
cinelerra nirebideoa.mov nirebestebideoa.mov
Honek fitxategi bakoitzeko pista berriak sortzen ditu eta programa kargatutako argumentu guztiekin abiarazten du.


5.2.4 Fitxategiak luzapenaren arabera iragaztea

Multimediaren direktorioan fitxategi gehiegi egonez gero, nahi dituzun fitxategiak aurkitzea zaila izan daiteke. Hori dela eta, 'Kargatu' leihoak direktorioko fitxategiak iragaziko ditu luzapenaren arabera nahi dituzun fitxategiak bistaratzeko.
Egin klik goitibeherako zerrendan (fitxategi-izena idazteko eremuaren azpian) eta hautatu fitxategiaren luzapena (adib. mpg, mov, mp3, avi, e.a.). Fitxategien zerrendan hautatutako luzapeneko fitxategiak soilik erakutsiko dira.


5.2.5 Beste formatuak kargatzea

Ezin baduzu bideo-kliparen formatu zehatz bat kargatu, eta ez baduzu fitxategiaren jatorrizko iturbururik, Cinelerra-k onartzen duen formatura bihurtu beharko duzu.


5.3 Babeskopia kargatzea

XML fitxategi berezi bat dago diskoan denbora guztian. Muntatze-eragiketa bakoitzaren ostean Cinelerra-k uneko proiektuaren babeskopia gordetzen du `$HOME/.bcast/backup.xml' fitxategian. Cinelerra kraskatzen denean, Cinelerra berrabiarazi bezain laster Fitxategia -> Kargatu babeskopia menua aukeratu babeskopia kargatzeko. Programa kraskatu aurretik lantzen ari zinen muntatze-eragiketak zuzenean kargatuko ditu. Garrantzitsua da kraskadura baten ostean Cinelerra inolako muntatze-eragiketarik gabe berrabiaraztea, bestela babeskopia gainidatziko lukeelako.


5.4 Fitxategiak gordetzea

Cinelerra-k fitxategi bat gordetzean, uneko proiektuaren mutatze-erabakien zerrenda gordetzen du baina ez multimediarik. Joan Fitxategia -> Gorde honela... menura, hautatu fitxategi bat gainidazteko edo idatzi fitxategi berri baten izena. Cinelerra-k automatikoki kateatuko dio `.xml' luzapena fitxategiari, fitxategi-izenean `.xml' luzapenik ez bada eman.

Gordetako fitxategiak proiektuaren ezarpen eta muntaketaren kokaleku guztiak ditu. Multimedia eduki ordez, fitxategiak disko gogorreko jatorrizko multimediaren fitxategietara zuzentzen dituzten erakusleak ditu.

Multimediako fitxategi bakoitzagatik XML fitxategiak hauen bide-izen absolutua edo erlatiboa gordetzen du. XML fitxategia kokatuta dagoen direktorio berdinean badago multimediako fitxategia, bide-izen erlatiboa gordeko da. Bestela, direktorio desberdinean aurkituz gero, bide-izen absolutua gordeko da.

XML fitxategia direktorioz aldatzeko, multimediarako estekarik hautsi gabe, multimediako fitxategia XML dagoen direktorio berdinean egon behar dute. Honela direktorio osoa lekuz alda dezakezu. Bestela, erabili direktorio berezia multimediako fitxategiak edukitzeko, eta ondorioz, XML fitxategiak bide-izen absolutua erabili beharko du, eta nahi duzunean lekuz alda dezakezu XML fitxategia (hori bai, multimediako fitxategiak ez itzazu lekuz aldatu, bestela bide-izen absolutuen estekak hondatuko bailirateke).

Audioaren erreprodukzio-zerrenda sortu eta eta CD-ROM batean grabatzea nahi baduzu, gorde XML fitxategia audioko fitxategiak dauden direktorioan eta grabatu direktorio osoa. Honela multimediaren bide-izenak erlatiboak izango dira.

XML fitxategiak oso erabilgarriak dira Cinelerra-ren uneko egoera gordetzeko muntatze-saiotik irten baino lehenago.

XML fitxategi hauek Cinelerra-k soilik erabil ditzake. Ezin duzu XML fitxategi bat filmak erreproduzitzeko beste aplikazio batekin erreproduzitu. XML fitxategiko denbora errealeko efektuak berriro sintetizatu behar dira erreproduzitzen den bakoitzean. Klipen iturburu guztien kopia disko gogorrean edukitzea eskatzen du XML fitxategiak. Multimediako fitxategi guztiak disko gogorrean edukitzeak leku asko betetzen du. Zure proiektua amaierako formatuan errendatu irteeraren biltegi egonkorragoa lortzeko.


5.5 Proiektuak batzea

Bereiztutako hainbat proiektu batzeko proiektu handi batean:

  1. Ireki cinelerra
  2. Kargatu A proiektua
  3. Ireki Cinelerraren bigarren kopia
  4. Kargatu B proiektua
  5. Ebaki eta itsatsi A-tik B-ra

6. Programaren leihoa

Denbora-lerroa eta gailuen eragiketen menu guztien sarrerako puntuak ditu. Denbora-lerroak pisten pila bertikal bat du denboraren adierazpen horizontalarekin. Honek errendatze-eragiketen irteera eta fitxategiak gordetzean zer gordetzen den definitzen du. Denbora-lerroaren ezkerretara atributuen panela dago, pista bakoitzari eragiten dieten aukerekin.

manual_images_en/program_insertion_point

Denbora-lerroa

Leihoa menuan menu nagusiei eragiten dien aukerak aurki ditzakezu. Menuko Posizio lehenetsiak elementuak leiho guztien posizioak aldatzen ditu 4 pantailako muntatze-konfiguraziora. Bi monitore edukiz gero, Posizio lehenetsiak aukerarekin leiho guztiak monitore batean kokatzen dira.


6.1 Programaren leihoan nabigatzea

Programaren leihoak nabigatzeko hainbat funtzionalitate ditu, eta denbora-lerroa memorian egituratua dagoen bezala bistaraten du: pistak bertikalki pilatu eta denbora horizontalean zabaltzen dira. Korritze-barra horizontalarekin denboran zehar mugi zaitezke. Korritze-barra bertikalarekin pisten artean mugi zaitezke.


6.1.1 Bideoaren pistak

manual_images_en/track_video

Bideoaren pistak

Bideoaren pistak zure bideo eta klipen iraupena adierazten dute, benetako argazkiak taula batean hasieratik amaierara gordeko bazenitu bezala. Pistan ikus ditzakezun banakako irudiak denbora-lerroko une zehatz bateko laginak dira.


6.1.2 Audioaren pistak

manual_images_en/track_audio

Audioaren pistak

Audioaren pistak zure multimediaren soinua adierazten dute uhin formarekin. Filmaren analogiari jarraituz, zinta magnetoskopikoa horizontalki 'ikustea' bezalakoa da.
Pistaren zooma horizontalki eta bertikalki doi dezakezu, zoomaren panel-barra erabiliz.
Audioaren 'uhin formaren' zooma doi dezakezu zoomaren panel-barra erabiliz.
Pistaren ezkerreko kontrolak atributu-panela izena jasotzen du. Atributuen panela pisten protaera kontrolatzeko erabiltzen da.


6.1.3 Pistan nabigatzea

Pistan nabigatzeak bai audioaren bai bideoaren pistarekin du zerikusia, audio edo bideoaren pista bat hautatzean pistan zehar denbora batera joan zaitezke. Programaren leihoak nabigatzeko funtzionalitate asko ditu, eta denbora-lerroa memorian egituratua dagoen bezala bistaraten du.

Korritze-barra horizontala denboran zehar mugitzeko erabiltzen da.

Korritze-barra bertikala pisten artean mugitzeko erabiltzen da.

Tresna grafikoetaz gain, teklatua erabil dezakezu nabigatzeko. Arau orokorra bezala, teklatuarekin nabigatzea azkarragoa da saguarekin nabigatzea baino. Erabili teklatuko Orrialdea gora eta Orrialdea behera teklak pistetan gora eta behera mugitzeko.

Denbora-lerroaren amaiera baino harutzago joan behar denean korritze-barrak ez du uzten. Erabili teklatuko Eskuinera tekla denbora-lerroaren amaiera igarotzeko.

Erabili teklatuko Hasiera eta Amaiera teklak denbora-lerroaren hasierara eta amaierara joateko. I-beam moduan eduki Maius tekla sakatuta Hasiera edo Amaiera tekla sakatzen duzun bitartean denbora-lerroko txertatzeko puntutik tekla sakatu den arteeko eskualdea hautatzeko.

Denbora-lerroaren azpian zoomaren panela aurki dezakezu. Zoomaren panelak balio hauek ditu: laginaren zooma, anplitudea, pistaren zooma eta kurbaren zooma. Korritze-barren funtzionalitateaz gain, balio hauek denbora-lerroan kokatzeko tresna nagusiak dira.

manual_images_en/zoompanel

Laginaren zooma aldatzeak denbora-lerroan bistaratutako denboraren unitatea tamainaz aldatzea dakar. Multimedia banakako fotogrametan ikus dezakezu, edo baita proiektuaren luzera osoa ere. Balioa zenbat eta txikiagoa izan, are eta fotograma gehiago bistaratuko dira pantailan. Saguak gurpila badu eta X11, edo Xorg, zerbitzariarekin funtzionatzen badu, sagua laginaren zoomaren gainean kokatu eta gurpilarekin zooma handiagotu edo txikiagotu dezakezu.

Anplitudeak audioari soilik eragiten dio. Uhin formaren luzera zehazten du, uhin forma marrazten bada.

Pistaren zoomak pista guztiei eragiten die. Pista bakoitzaren altuerari eragiten dio. Pistaren zooma aldatzean, anplitudearen zoomak konpentsatzen du audioaren uhin forma proportzionalki bistaratzeko.

Kurbaren zoomak pista guztietako kurbei eragiten die. Kurben anplitudea eta desplazamendua zehazten ditu. Zoomaren geziek kurbaren anplitudea aldatzen dute, hala ere kurbaren desplazamendua aldatzeko bide bakarra doitu kurbak botoia erabiltzea da. manual_images_en/fit_curves

Erabili Ezkerrera eta Eskuinera teklak denboran zehar urrats txikieta mugitzeko. Denbora-lerroaren amaiera baino harutzago joan behar denean korritze-barrak ez du uzten. Erabili teklatuko Eskuinera tekla denbora-lerroaren amaiera igarotzeko.

Erabili teklatuko Gora eta Behera geziak laginaren zooma aldatzeko (2 balioarekin bidertuz/zatituz).

Ktrl+Gora eta Ktrl+Behera teklak aldi berean sakatzean anplitudearen zooma aldatzen da.

Ktrl+OrriGora eta Ktrl+OrriBehera teklak aldi berean sakatzean pistaren zooma aldatzen da.

Alt+Gora eta Alt+Behera teklak aldi berean sakatzean kurbaren anplitudea aldatzen da.


6.1.4 Pistaren laster-menua

Pista bakoitzak bere laster-menua du. Pistaren laster-menua bistaratzeko egin klik saguaren eskuineko botoiarekin pistan. Laster-menuak pistari eragiten dio, pista atributuen panelean ainguratuta egon edo ez. Pistaren menuak honako aukerak eskaintzen ditu:


6.1.5 Txertatzeko puntua

Cinelerra abiatzen den aurreneko aldiz txertatzeko puntu keinukaria agertzen da programaren leihoan. Testu-prozesadore baten kurtsore baten bezala, txertatzeko puntuak denbora-lerroko lekua markatzen du programaren hurrengo aktibitatea non hasiko den adieraziz. Gainera, erreproduzitzeko abiapuntua adierazten du. Errendatzean, errendatuko den denbora-lerroko eskualdea zehazten du.

manual_images_en/program_insertion_point

Txertatzeko puntua programa nagusian,

marra bertikal batekin markatuta 00:00.500 puntuan.

Normalean txertatzeko puntua lekuz alda daiteke denbora-barra barruan klik eginez. Etiketekin eta sarrerako edo irteerako puntuekin ilunduta ez dagoen denbora-barrako edozein eskualde puntu-beroa da, txertatzeko puntua berriro kokatzeko.

manual_images_en/main_timebar

Denbora-barra nagusia

Eragiketa moduaren arabera, txertatzeko puntua denbora-lerroan klik eginez posizioz alda daiteke.

Txertatzeko puntuak bi eragiketa modu ditu:

Atributuen panelean gezia edo i-beam hautatzen den arabera zehazten da eragiketaren modua.

manual_images_en/editing_mode

Muntatzeko moduaren botoiak

Gezia nabarmenduta bada, arrastatu eta jaregin modua gaitzen da. Arrastatu eta jaregin moduan, denbora-lerroan klik egitean ez da txertatzeko puntua posizioz aldatzen. Horren ordez, muntaketa osoa hautatzen da. Denbora-lerroan arrastatzean muntaketa aldatzen posizioz da, beste muntaketen mugetara atxikituz. Oso erabilgarria da audioaren erreprodukzio-zerrenda berriro ordenatzeko eta efektuak lekuz aldatzeko.

I-beam nabarmentzen bada, ebaki eta itsatsi modua gaitzen da. Ebaki eta itsatsi moduan, denbora-barran klik egitean txertatzeko puntua posizioz aldatzen da. Denbora-lerroan arrastatzean eskualde bat nabarmentzen da. Nabarmendutako eskualdea erreproduzituko den eskualdea izango da hurrengo erreprodukzioan, edo errendatuko den eskualdea errendatzean. Gainera, nabarmendutako eskualdean eragingo dute ebaki eta itsatsi eragiketek.

manual_images_en/program_highlight

Pistak nabarmendutako eskualdearekin area berdearen barruan

erakusten dira

Denbora-lerroan Maius+klik egitea nabarmendutako eskualdea zabaltzen du.

Denbora-lerroan Klik bikoitza eginez kurtsorea kokatuta dagoen muntaketa osoa hautatzen da.

Txertatzeko puntua lekuz aldatzean eta eskualdeak hautatzean posizioak fotogrametara edo laginetara lerrokatzen dira. Bideoa muntatzean fotogrametara lerrokatzea nahi izango duzu. Audioa muntatzean laginetara lerrokatzea berriz. Hautatu zure hobespenak Ezarpenak -> Lerrokatu kurtsorea fotogrametara menuan.

Nabarmendutako eskualdea ebaki eta itsatsi eragiketek eragina izateko eskualdea bada, nola ebaki eta itsas dezaket arrastatu eta jaregin moduan? Kasu honetan, sarrerako/irteerako puntuak ezarri behar dituzu eragina izango duen eskualdea definitzeko.


6.1.6 Sarrerako/Irteerako puntuak

Bi muntaketa moduetan ezar ditzakezu sarrerako/irteerako puntuak. Sarrerako/irteerako puntuek zehazten dute eragina izango duen eskualdea. Arrastatu eta jaregin moduan eragina izango duen eskualdea definitzeko soilik erabiltzen dira. Bai ebaki eta itsatsi moduan bai arrastatu eta jaregin moduan nabarmendutako eskualdeak sarrerako/irteerako puntuak gainjartzen ditu. Nabarmendutako eskualdea eta sarrerako/irteerako puntuak ezartzen badira, muntatze-eragiketek nabarmendutako eskualdean eragingo dute, eta ez ikusi egingo die sarrerako/irteerako puntuei. Eskualderik ez bada nabarmentzen, sarrerako/irteerako puntuak erabiliko dira.

Normalean, sarrerako/irteerako puntuek ez dute erreproduzioaren eskualdean eragiten. Sarrerako/irteerako puntuek erreprodukzioaren eskualdea zehazten dute baldin eta Ktrl tekla sakatuta edukitzen baduzu erreproduzitzeko komandoari deitzean.

Sarrerako/irteerako puntuak ezartzeko, joan denbora-barrara eta kokatu txertatzeko puntua posizio batean. Hautatu manual_images_en/in_point_button sarrerako puntuaren botoia. Gero, joan sarrerako puntutik eskuinera eta egin klik manual_images_en/out_point_button irteerako puntuaren botoian.

manual_images_en/inout_points

Denbora-barra sarrerako/irteerako puntuekin.

Sarrerako edo irteerako puntua hautatzen baduzu, txertatzeko puntua posizio horretara joango da. Sarrerako puntu bat hautatu ostean, sarrerako puntuaren botoian klik egitean sarrerako puntua ezabatu egingo da. Irteerako puntu bat hautatu ostean, irteerako puntuaren botoian klik egitean irteerako puntua ezabatu egingo da.

Sarrerako/irteerako puntuak existitzen diren unean, edonon eskualde bat hautatzen baduzu, puntu horiek posizioz aldatu egingo dira sarrerako/irteerako botoietan klik egitean.

Sarrerako/irteerako puntu batean Maius+klik egitean, txertatzeko puntuaren eta sarrerako/irteerako puntuaren arteko eskualdea nabarmenduko da.

Sarrerako/irteerako botoiak erabili ordez, [ eta ] teklak erabil ditzakezu sarrerako/irteerako puntuak txandakatzeko.

Bai ebaki eta itsatsi moduan bai arrastatu eta jaregin moduan sarrerako/irteerako puntuek nabarmendutako eskualdea gainjartzen dute. Nabarmendutako eskualdea eta sarrerako/irteerako puntuak ezartzen badira, nabarmendutako eskualdeak erreprodukzioari eragingo dio, eta sarrerako/irteerako puntuek muntatze-eragiketei. Nahasketarik ez sortze arren, une berean bi moduak batera ez edukitzea gomendatzen da.

Txertatzeko puntua eta sarrerako/irteerako puntuak erabili eragina izango duen eskualdea definitzeko, baina ez dizute denbora-lerroko posizio zehatzetan errez kokatzen utziko. Horretarako etiketak erabili.


6.1.7 Etiketak erabiltzea programaren leihoan

Denbora-lerroko posizio zehatzetara joateko erabiltzen dira etiketak. Leku batean txertatzeko puntua jartzean eta manual_images_en/label_button etiketa botoian klik egitean etiketa berri bat agertzen da denbora-lerroan.

manual_images_en/timebar_label

Denbora-barra etiketarekin

Berdin dio zein diren zoomaren ezarpenak, etiketaren posizioan klik egitean txertatzeko puntua zehatz mehatz kokatuko da posizio horretan. Etiketa bat hautatuta dagoela etiketa botoian berriro klik egitean, hautatutako etiketa ezabatu egingo da.

Etiketa batean Maius+klik egitean nabarmendutako eskualdea zabaltzen da.

Etiketen artean klik bikoitza egitean etiketen arteko eskualdea nabarmentzen da.

Teklatuko l tekla sakatzeak etiketa botoiaren eragin berdina du.

Eskualdea nabarmenduta dagoenean etiketa botoia sakatzen baduzu, nabarmendutako eskualdearen hasieran eta amaieran etiketak sortuko dira. Hala ere, hasierak edo amaierak etiketa bat badu, existitzen den etiketa ezabatu egingo da.

Etiketek txertatzeko puntua posizioz alda dezakete hautatzen direnean, baina etiketaren manual_images_en/label_traversal zeharkako botoiekin ere zeharkatu daitezke. Etiketa ikuspegitik kanpo dagoenean, etiketaren zeharkako botoiek denbora-lerroa berriro jartzen dute etiketa ikusgai izateko. Zeharkako etiketekin aritzeko ere badaude laster-teklak.

Ktrl+Ezkerrera teklak sakatuz txertatzeko puntua aurreko etiketan jartzen da.

Ktrl+Eskuinera teklak sakatuz txertatzeko puntua hurrengo etiketan jartzen da.

Zeharkako etiketarekin atzera eta aurrera azkar joan zaitezke denbora-lerroan zehar. Horretaz gain, eskualdeak hautatzeko ere erabil ditzakezu.

Maius+Ktrl+Ezkerrera teklak sakatuz txertatzeko puntuaren eta aurreko etiketaren arteko eskualdea nabarmentzen da.

Maius+Ktrl+Eskuinera teklak sakatuz txertatzeko puntuaren eta hurrengo etiketaren arteko eskualdea nabarmentzen da.

Etiketa botoian edo l tekla eskuz sakatuz banan bana etiketa multzo bat ezabatzea nahiko nekagarria gerta daiteke. Etiketa multzo bat ezabatzeko aurrenik nabarmendu eskualdea. Gero erabili Editatu -> Garbitu etiketak menua. Sarrerako/irteerako puntuak existitzen badira, hauen arteko etiketak garbituko dira, nabarmendutako eskualdeari ez ikusi eginez.

Etiketak editatzea edo blokeatzea lekuz aldatzeko:
Ebaki eta itsatsi edizio moduan soilik, Ezarpenak menuan "Editatu etiketak" gaituz edo desgaituz programaren tresna-barrako manual_images_en/locklabels_unlocked Blokeatu etiketak mugitzea botoia ebaki, kopiatu edo itsatsi egingo da ainguratutako pistaren hautatutako eskualdean.
Honen antzera, baliabide baten hautatutako area ikustailetik denbora-lerroko etiketen aurreko posizio batean lotzen bada, etiketa hauek denbora-barran eskuinera eramango dira hautatutako arearen luzera kontutan izanik.

Etiketak denbora-barran mugitzea saihesteko, desgaitu "Editatu etiketak" aukera edo gaitu manual_images_en/locklabels_unlocked Blokeatu etiketak mugitzea botoia.
Arrastatu eta jaregin edizio moduan etiketak beti daude blokeatuta denbora-barran, nahiz eta "Editatu etiketak" aukera gaituta egon.


6.2 Muntaketa

Muntaketak denboraren eta pisten domeinua eskatzen du. Denbora-lerroak pisten pila duenez, pistak nola sortu eta ordenatzen diren buruzko ardura hartzeaz gain, multimedia bat pista batean zenbat denboran agertzen den ere kontrolatu beharko duzu.

Denboraren domeinuan, Cinelerra-k hainbat bide eskaintzen ditu muntaketa prozesura hurbitzeko. Hiru metodo nagusiak honakoak dira: bi pantailetako muntaketa, arrastatu eta jaregin muntaketa eta ebaki eta itsatsi muntaketa.

Metodo guztiei aplikatzen zaien hainbat kontzeptu erabiltzen ditu Cinelerra-k muntaketan. Denbora-lerroa muntatze-erabaki guztiak adierazteko erabiltzen da. Denbora-lerroak leiho nagusiaren erdian pisten pila bat dauka. Gora, behera, ezkerrera eta eskuinera korritu daiteke eskuinean eta behean dituen korritze-barrekin. Saguaren gurpilarekin ere gora eta behera korritu daiteke.

Eskualde aktiboa: denbora-lerroan muntaketako komandoek eragiten dioten denbora eskualdea da. Denbora-lerroan egon daitezkeen sarrerako/irteerako puntuek zehazten dute eskualde aktiboa. Sarrerako/irteerako punturik ez badaude, nabarmendutako eskualdea erabiliko da. Nabarmendutako eskualderik ez balego txertatzeko puntua erabiliko da eskualde aktiboaren hasiera gisa. Komando batzuk, adibidez Errendatu, txertatzeko puntutik hasita eskuinera dagoen eskualde guztia hartzen du aktibo gisa. Beste efektu batzuk luzera aktiboa 0 bezala hartzen dute eskualde aktiboaren amaierako punturik ez bada definitzen.

Azkenik, muntatze-erabakiek ez dute eraginik materialaren iturburuan. Honi Muntaketa ez suntsitzailea deitzen zaio, eta oso ospetsua egin da audioaren arloan multimedia guztia kopiatu eta editatzea baino askoz ere azkarragoa baita. Muntaketak materialaren iturburura zuzentzen dituzten erakusleak ditu, hori dela eta, muntatze-erabakiak adierazten duen multimediako fitxategi bat edukitzea nahi baduzu, Errendatu egin beharko duzu. See section Fitxategiak errendatzea.

Denbora-lerroko pista bakoitzak atributu multzoa du ezkerrean, garrantzitsuena Ainguratu pista atributua da.


6.2.1 Atributu-panela

Denbora-lerroaren ezkerretara atributu-panela izeneko eskualdea dago. Atributu-panelak pista bakoitzaren ezaugarriak gaitzen ditu. Pista guztiek testu-eremua dute pistaren izenarekin.

Pista guztiak dute zabaltzailea manual_images_en/expandpatch_checked, aukera gehiago eta pistaren efektuak ikusteko. Egin klik zabaltzailean pista zabaltzeko edo tolesteko. Zabaltzailearen gezia albora zuzentzen badu, pista tolestuta dago. Beherantz zuzentzen badu, pista zabalduta dagoela adierazten du. Existitzen diren efektuak pistaren multimediaren azpian agertuko dira.

Pista bakoitzak honako hainbat funtzionalitateen txandakatzaileen errenkada ditu.

manual_images_en/track_attributes

Pistaren atributuak

Txandakatzailea koloreztuta dagoenean gaituta dagoela adierazten du. Txandakatzailea atzeko planoko kolorearekin egonez gero, desgaituta dagoela adierazten du. Egin klik txandakatzailean funtzionalitatea gaitzeko edo desgaitzeko. Saguaren zenbait eragiketek hainbat pisten aldi bereko konfigurazioa bizkortzen dute.

Egin klik atributu batean eta arrastatu alboko pistetara atributu hori beste pistetan kopiatzeko.

Mantendu Maius tekla sakatuta pistaren atributuan klik egitean uneko pistaren atributua gaitu eta beste pista guztien atributua txandakatzeko.

Mantendu Maius tekla sakatuta atributuan klik egitean. Egin klik hautatutako ez beste pista guztiak desgaitu arte. Gero, arrastatu kurtsorea alboko pistara dagokion atributua gaitzeko.

Beste atributuek pistaren irteerari eragiten diote:


6.2.2 Pistak desplazatzea

Pista bakoitzak desplazamenduaren testu-eremua du atributuen panelean. Pista zabaldu behar duzu desplazamendua bistaratzeko. Atributuen panela zabaltzen denean agertuko diren ikuspegiak honakoak dira.

manual_images_en/apatches

Audioko pistaren panoramikoa eta desplazamendua

manual_images_en/vpatches

Bideoko pistaren gainjartze modua eta desplazamendua

Pista erreproduzitzean ezkerrera edo eskuinera desplazatuko den kopurua da desplazamendua. Pista ez da desplazatuta agertzen denbora-lerroan, erreproduzitzean soilik bistaratzen da desplazatuta. Oso erabilgarria da bideoa eta audioa sinkronizatzeko, estereo faltsua sortzeko, edo denbora desplazatzen duen efektu bat konpentsatzeko, guzti hau muntaketan eragiketarik egin gabe.

Denboran desplazatzeko kopurua soilik sartu, pista berehala desplazatzeko. Balio negatiboek pista beranduago erreproduzitzea eragiten dute. Balio positiboek berriz pista lehenago erreproduzi arazten dute. Desplazamenduaren unitatea segundoa edo pistaren jatorrizko unitatea da. Unitateak hautatzeko saguaren eskuineko botoiarekin egin klik desplazamenduaren testu-eremuan eta testuinguruko menua erabiliz.

Desplazamenduaren ezarpenak elkar daitezke Elkartu iraungitzaileak eta Ainguratu pista txandakatzaileekin.

Erabili saguaren gurpila desplazamenduaren testu-eremuan balioa handitzeko edo gutxiagotzeko.


6.2.3 Pista panoramikoak

Audioko pistek panoramikoaren kutxa dute beraien atributu-panelean. Atributu-panela zabaldu behar da panoramikoaren kutxa bistaratzeko.

manual_images_en/apatches

Bideoko pistaren gainjartze modua eta desplazamendua

Jarri kurtsorea panoramikoaren kutxan, egin klik eta arrastatu audioaren irteera posizioz aldatzeko bozgorailuen antolamenduan. Bozgorailu bakoitzaren ozentasuna arrastatzean bistaratzen da. Panoramikoaren kutxak algoritmo berezia erabiltzen du bozgorailu batean edo, bi bozgorailu baino gehiago erabiltzen badira, bozgorailu gertuenetan audioa fokatzeko.


6.2.4 Pistak panoramiko automatikoarekin

Zenbait funtzio erabilgarri eskaintzen dira panoramikoa automatikoki hainbat estandar arruntekin ezartzeko. Hauek Audioa menuan zerrendatzen dira. Funtzio hauek Grabazioa gaituta duten audioko pistei soilik eragiten die.


6.2.5 Audio-mapaketa estandarra

Nahiz eta Cinelerra-k edozein audioko pista edozein bozgorailura mapatzen utzi, erlazio edo mapa estandarrak daude. Mapa estandar hauek erabiltzea gomendatzen dizugu multimedia edonon erreproduzi daitekeela ziurtatzeko. Gainera, audioaren kodetzaile gehienek audioko pistak bozgorailu kopuru estandarrera mapatzea eskatzen dute, bestela ez dutelako funtzionatuko.

Kanalaren posizioa trepetan, See section Proiektuaren atributuak, kanalak dagokien irteerako pistari egokitzeko zenbatzen dira. Estereoarentzako, 1.go kanalaren iturbura ezkerreko pista izan behar du, eta 2.go kanalaren iturburua eskuineko pista. 5.1 inguruko soinuan, 6 kanaletako iturburua honako ordenean egon behar dute: zentrua, aurre-ezkerra, aurre-eskuina, atze-ezkerra, atze-eskuina eta maiztazun baxuaren efektuak. Eskuineko pistak ez badira eskuineko bozgorailuekin mapatzen, audioaren kodetzaile gehienek ez dute eskuineko informaziorik kodetuko. Kasu gehienetan, maiztasun baxuaren efektuen pistan ezin dira maiztasun altuak gorde.


6.2.6 Pistak ikutzea

Cinelerra-ko pistek bideoa edo audioa eduki dezakete. Pistek ez dute ezer berezirik, multimedia motako edukia soilik. Proiektu berri bat sortzean, pista kopuru lehenetsia du. Menua erabiliz pistak gehitu edo ezaba ditzakezu. Pistak menuan aukera batzuk agertzen dira hainbat pista aldi berean tratatzeko. Pista bakoitzak bere laster-menua du, pista bakarrari eragiten diolarik.

Laster-menua bistaratzeko mugitu sagua pistaren gainean eta egin klik saguaren eskuineko botoiarekin. Laster-menuak dagokion pistari eragingo dio, pista ainguratuta dagoen edo ez kontutan hartu gabe.
Eraman gora eta Eraman behera aukerek pista urrats bat gora edo behera eramaten du pilan. Ezabatu pista aukerak pista ezabatzen du.

Pistak menuko eragiketek ainguratutako pistei soilik eragiten diete:

Azkenik, pista berriak sortzea nahi izan dezakezu. Audioa eta Bideoa menuek dagokien motako pista bat gehitzeko aukera dute. Audioaren kasuan, pista berria denbora-lerroko pilaren behean kokatuko da eta audioaren irteerako kanala 1 balioarekin gehituko da. Bideoaren kasuan, pista berria denbora-lerroaren goian jarriko da. Honela, bideoak konposatzeko ordena naturala izango du. Bideoaren pista berriak pista zaharren gainean gainjarriko dira.


6.2.7 Bi pantailako muntaketa

Filmeen fitxategiekin muntaketa bat lantzeko modurik azkarrena da. Honen helburua pantaila batean filmea eta beste pantailan programa ikustea da. Filmearen azpiatalak leiho batean definitzen dira eta beste pantailako programaren amaierara bidaltzen dira.

Bi pantailako muntaketaren saioa hasteko zenbait baliabide kargatu behar dira. Fitxategia -> Kargatu menuan kargatu zenbait filma Sortu baliabide berriak txertatzeko moduarekin. Denbora-lerroa aldatu gabe mantentzea nahiko duzu baliabide berriak bertara eramatean. Joan 'Baliabidea' leihora eta hautatu multimediaren (Media) karpeta. Kargatu berri diren baliabideak agertu beharko lukete. Arrastatu baliabide bat multimediaren leihotik 'Ikustailea' leihora.

Ainguratutako nahikoa pista egon beharko lukete denbora-lerroan, materialaren iturburuen azpiatalak jartzeko. Ez egonez gero, sortu pista berriak edo ainguratu pista gehiago.

Ikustailearen leihoan, erabiltzea nahi duzun kliparen hasierako puntuan kokatu. graduatzailea edo desplazatzeko komandoak erabil ditzakezu. Erabili Aurrebistaren eskualdea bilaketa mugatzeko. Ezarri hasierako puntua manual_images_en/in_point_button sarrerako puntua botoiarekin.

Erabiltzea nahi duzun kliparen amaierako puntuan kokatu. Ezarri amaierako puntua manual_images_en/out_point_button amaierako puntua botoiarekin. Orain, bi puntuak denbora-barran agertuta egon beharko lukete, klip bat definituz.

Kliparekin hainbat gauza egin ditzakezu orain.

Teklatuko lasterbideak erabiliz bi pantailako muntaketa erabat landu daiteke. Saguaren erakuslea botoi baten gainera eramatean argibidea agertzen da, botoi horri dagokion laster-tekla erakutsiz. 'Ikustailea' leihoan, teklatu numerikoko teklek kontrolatzen dute desplazamendua; [, ] eta v teklek sarrerako/irteetako puntuak eta lotzea lantzen dituzte.


6.2.8 Arrastatu eta jaregin muntaketa

Arrastatu eta jaregin muntaketa Cinelerra-n lan egiteko modu azkar eta erosoa da, sagua soilik erabiliz. Oinarrizko kontzeptua klip sorta bat sortzea da, gero klip hauek denbora-lerroan arrastatu, filmaren prototipoa eraiki eta konposaketa-leihoan ikusteko. Prototipoa ikusi ostean klipak berrantolatzea nahi izanez gero, arrastatu eta jaregin itzazu denbora-lerroan.

  1. Kargatu fitxategi batzuk Fitxategia -> Kargatu menua erabiliz.
  2. Ezarri Sortu baliabide berriak txertatzeko modua. Honekin fitxategiak baliabideen leihoan kargatuko dira.
  3. Sortu audio eta bideoko hainbat pista denbora-lerroan (bideo eta audioaren menuak erabiliz).
  4. Ireki Media (multimedia) karpeta baliabideen leihoan.
  5. Ziurtatu beharrezko pistak ainguratuta daudela eta arrastatu multimediaren fitxategia baliabideen leihotik denbora-lerrora. Multimediaren fitxategia bideoa bada, arrastatu bideoaren pista batera. Audio motako fitxategia bada, arrastatu audioaren pista batera.

    manual_images_en/drag_to_program

Saguaren erakuslearekin arrastatu diren audio eta bideoen pistak betetzen ditu Cinelerra-k fitxategiaren datuekin. Hasieran sortutako pistei eta multimedia jaso duten pistei eragiten die honek. Multimediaren fitxategiak bideoaren pista bat eta audioaren bi pista baditu, denbora-lerroan bideoaren pista bat eta audioaren bi pista beharko dira, eta multimedia aurreneko bideo pistara arrastatu beharko duzu. Multimediak audioa bakarrik badu, denbora-lerroan egon beharreko audio pisten kopurua multimedian dagoen audio pisten kopuruaren berdina izan behar du, eta multimedia aurreneko audioaren pistara arrastatu beharko duzu.

Arrastatzean, multimedia pistaren hasieran atxikitzen da pista hutsik egonez gero. Pistan planoak egonez gero, multimedia planoaren muga gertuenera atxikituko da.

Gainera, hainbat fitxategi arrasta ditzakezu baliabideen leihotik. Fitxategien inguruan kutxa bat marraz dezakezu Maius erabiliz, edo erabili Ktrl tekla fitxategiak hautatzeko. Maius eta Ktrl teklen portaera aldatu egingo da baliabideak testu edo ikono gisa agertzen diren arabera.

Baliabideak testu edo ikono gisa bistaratzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiarekin multimedia-zerrendan. Hautatu Erakutsi ikonoak edo Erakutsi testua zerrendaren ikuspegia aldatzeko.

Baliabideen leihoan elementuak testu gisa bistaratzean, Maius+egin klik multimediaren fitxategietan nabarmendutako hautapena kopurua zabaltzeko. Multimediaren fitxategietan Ktrl+klik egitean, aldiko beste fitxategi bat gehiago hautatzen da.

Baliabideen leihoan elementuak ikono gisa bistaratzean, Maius+klik edo Ktrl+klik eginez multimediaren fitxategi bat hautatzen da aldiko.

Klipak sortu, klip karpeta ireki eta klipak denbora-lerrora arrasta ditzakezu.

Denbora-lerroan arrastatzeko funtzionalitate gehiago daude. Planoak denbora-lerroan arrastatzean musikaren erreprodukzio-zerrrenda edo filmaren eszenak ordena ditzakezu, eta NAB erakusketa hobeagoak eman, baina ez askoz ere gehiago. Denbora-lerroan arrastatzeko funtzionalitatea gaitzeko hautatu manual_images_en/arrow gezi txandakatzailea. Arrastatzeko eragiketan plano bat muga gertuenera atxikituko da.

Hautatu pista bat hainbat eszenekin.

manual_images_en/drop_before

Jatorrizko pista hiru eszenekin.

Joan 3. eszenara, egin klik eta arrastatu erdira.

manual_images_en/drag_track

Gero jaregin 3. eszena

manual_images_en/drop_concept

2. eszena eskuinera desplazatuko da

manual_images_en/drop_after

Hor amaierako sekuentziaren itxura agertzen da.

Pista bat baino gehiago ainguratuta egonez gero, saguaren erakuslea kokatua dagoen planoaren posizio berdinean hasten den edozein plano arrasta dezake Cinelerra-k. Hau da, plano sorta bat arrastatu eta jaregin dezakezu. Ainguratutako pistetako hasierak lerrokatuta dituzten planoak talde gisa onartzen ditu Cinelerra-k, berdin diolarik iturburu berdinekoak diren, edo amaierak lerrokatuta dituzten edo ez.

Arrastatu eta jaregin muntaketa moduan, ezin dituzu etiketak arrastatu eta jaregin. Etiketak beti egongo dira denbora-barran blokeatuta, nahiz eta "Editatu etiketak" aukera gaituta egon. Horretaz gain, "Editatu etiketak" aukera gaituta egon arren, baliabide baten hautatutako eskualdea Ikustailetik denbora-lerrora lotzen bada etiketen aurreko posizioan, etiketa hauek eskuinera bultzatuko dira hautatutako eskualdearen luzeerarekin.


6.2.9 Ebaki eta itsatsi muntaketa

Hau ohizko metodoa da muntaketak lantzeko audioko editoreetan. Cinelerra-ren kasuan, Cinelerra-ren bigarren instantzia abiarazi behar duzu eta instantzia batetik bestera kopiatu, instantzia berdinean pista desberdinak kopiatu edo multimediaren fitxategia Ikustailean kargatu eta hortik kopiatu.

Kargatu fitxategi batzuk denbora-lerroan. Ebaki eta itsatsi moduko muntaketa lantzeko hautatu manual_images_en/ibeam i-beam txandakaria. Hautatu denbora-lerroko eskualde bat eta hautatu manual_images_en/cut ebaki botoia eskualdea ebakitzeko. Eraman txertatzeko puntua denbora-lerroko beste posizio batera eta hautatu manual_images_en/paste itsatsi botoia. Denbora-lerroan sarrerako eta irteerako punturik ez daudela definituta suposatuz, ekintza honek ebaki eta itsatsi eragiketa lantzen du.

Sarrerako eta irteerako puntuak definituta egonez gero, txertatzeko puntua eta nabarmendutako eskualdea gainjarriko dira sarrerako/irteerako puntuekin arbelaren eragiketan. Honela, sarrerako/irteerako puntuekin ebaki eta itsatsi eragiketak lan daitezke bai arrastatu eta jaregin moduan bai ebaki eta itsatsi moduan ere.

Audioa muntatzean, normalena audioaren uhin zati bat ebaki eta beste uhin batean itsastea da. Ebaki eragiketaren sarrerako eta irteerako puntuak berdinak dira uhin bakoitzean, eta pittin bat desplazatu behar dira, uhinaren datuak ordea desberdinak dira. Nahiko zaila da uhin bat nabarmentzea ebakitzeko eta bigarren uhina nabarmentzea bertan itsasteko, eta guzti hau hasierako eta amaierako posizio erlatiboak aldatu gabe.

Eragiketa hau errazteko modu bat Cinelerra-ren bigarren instantzia abiaraztea da, bi instantzien artean multimedia zatia ebaki eta itsasteko. Honela, eta aldi berean, nabarmendutako bi eskualde egon daitezke.

Uhinaren iturburuaren jatorrizko eskualdean sarrerako/irteerako puntuak ezartzea da beste aukera, eta helburuko uhinaren helburuko eskualdean etiketak ezartzea. Landu ebaki eragiketa, garbitu sarrerako/irteerako puntuak, etiketen arteko eskualdea hautatu eta landu itsatsi eragiketa.

Ebaki eta itsatsi muntaketako azken eragiketa Editatu -> Garbitu da. Eskualde bat nabarmenduta badago edo sarrerako/irteerako puntuak existitzen badira, eragindako eskualdea garbitzen da Editatu -> Garbitu eragiketarekin. Txertatzeko puntua plano baten mugaren gainean badago ordea, eta planoaren mugaren alboko planoak baliabide berdinekoak badira, baliabideak planoak konbinatuko ditu konprimitutako plano bat osatzeko. Plano honen hasiera aurreneko planoaren hasiera izango da, eta plano honen amaiera bigarrengo planoaren amaiera izango da. Ondorio hau bai planoa zabaltzean bai txikiagotzean gertatzen da.


6.2.10 Iraupena aldatzea

Denbora-lerroko sekuentzia batzuen iraupena alda daiteke. Arrastatu eta jaregin moduan, edo ebaki eta itsatsi moduan, saguaren erakuslearekin (kurtsorea) plano edo sekuentzia baten mugak arrastatuz bere iraupena luzatu edo murriztu egiten da. Mugitu saguaren erakuslea plano baten mugaren inguruan erakuslearen forma aldatu arte. Erakuslea formaz aldatzean, ezkerrera edo eskuinera zuzentzen duen geziaren forma hartuko du erakusleak. Gezia ezkerrera formakoa bada, arrastatzearen eragiketak planoaren hasierari eragingo dio. Gezia eskuinera formakoa bada, arrastatzearen eragiketak planoaren amaierari eragingo dio.

Plano baten mugan klik egitean, arrastatzearen portaera saguaren botoiak zehaztuko du. 3 portaera daude erabilgarri hobespenaren Interfazea fitxan, saguaren botoiei atxikitutako portaera doitu dezakezu. Irakurri See section Interfazea atala.

Arrastatzeko eragiketaren eragina ez da botoiaren portaeran soilik oinarritzen, planoaren hasiera edo amaiera arrastatzeak ere eragina baitu. Saguaren botoia askatzean, iraupenaren aldaketaren eragiketa lantzen da.

Arrastatu hurrengo plano guztiak eragiketan, planoaren hasierak planoaren datuak ebakitzen ditu aurrera eramatean, edo planoaren aurretik datu berriak itsasten ditu atzera eramatean. Planoaren amaierak datuak planoan itsasten ditu aurrera eramatean, edo planoaren amaieratik datuak ebaki atzera eramatean. Honen ondorioz, honen atzeko plano guztiak desplazatuko dira. Azkenik, planoaren amaiera arrastatzen baduzu planoaren hasieraren aurrera pasatuz, plano osoa ezabatu egingo da.

Arrastatu plano bakarra eragiketan, portaera berdina da bai planoaren hasiera bai amaiera arrastatzean. Kasu honetan ordea, pistako beste planoak ez dira desplazatzen. Horren ordez, uneko planoaren alboan dagoen edozein plano zabaldu edo murriztuko da arrastatzearen eragiketak utzitako hutsuneak betetzeko.

Arrastatu iturburua soilik eragiketan, ezer ez da ebakitzen edo itsasten. Planoaren hasiera edo amaiera aurrera eramatean, planoko iturburuaren erreferentzia (edukia) aurrera desplazaten da. Planoaren hasiera edo amaiera atzera eramatean iturburuaren edukia atzera desplazatuko da. Planoa denbora-lerroko leku berdinean egongo da, iturburuaren edukia desplazatuko da ordea.

Beste fitxategi-formatu guztientzat, irudi-finkoak izan ezik, aldaketa hauek ez dute inoiz jatorrizko iturburuaren fitxategiaren luzerara gaindituko. Plano baten haisera iturburuaren fitxategiaren hasiera baino harutzago arrastatzea saiatzen bada, ezinezkoa dela ikusiko duzu.

Iraupena aldatzeko eragiketa guztietan, erakuslea kokatuta dagoen posizio berdinean dauden plano guztietan eragiten dira arrastatzeko eragiketa hastean. Baldintza hauek plano batzuetan saihesteko, kendu aingura dagokien pistei

Cinelerra-ren efektu gehienak nola funtzionatzen duten jakiteko, probak egin. Ondoren esperientzia gehiago eduki arte erabili behar ez zenukeen efektuen azalpen laburrak idatzi dira.


7. Konposaketa-leihoa

Leiho honek denbora-lerroaren irteera bistaratzen du. Konposaketako eragiketetan edo denbora-lerroaren irteerako itxurari eragiten dien eragiketetan erabiltzen da interfaze hau. Konposaketan landutako eragiketek denbora-lerroari eragiten diete, baina ez dute klipetan eragiten.


7.1 Konposaketa-kontrolak

Bideoaren irteerak nabigatzeko hainbat funtzio ditu. Bideoaren irteeraren tamaina leihoaren tamainara blokeatuta egon daiteke, edo desblokeatuta korritze-barrekin nabigatzeko. Bideoaren irteeraren zooma handitu edo txikiagotu, edota panoramikoa egin daiteke. Modu honetan bideoaren irteeran nabigatzeak ez du errendatutako irteeran eragiten; konposaketa-leihoko ikuspegia aldatzen du soilik.

Leihoaren tamainatik desblokeatzen bada, egin klik saguaren eskuineko botoiarekin eta arrastatu bideoaren panoramikoaren ikuspegian zehar.

+ eta - teklak sakatu bideoaren irteeraren zooma handitzeko edo txikiagotzeko.

Bideoaren irteeraren azpian leiho nagusian aurkitzen diren funtzio askoren kopiak daude. Gainera, bertan zoomaren manual_images_en/cwindow_zoom menua eta manual_images_en/cwindow_light argiaren panela daude.

Zoomaren menuan erabilgarriak diren zoomaren elementu guztiak daude, eta Automatikoa (edo Auto) aukera erabiliz, bideoa leihoaren tamainara blokeatzen da. Zoomaren menuak ez dio leihoaren tamainari eragiten.

Argiaren panela gorriz jartzen da errendatzen ari denean. Oso erabilgarria da irteera unekoa al den jakiteko.

Saguaren eskuineko botoiarekin bideoaren irteeran klik egitean, laster-menu bat bistaratzen da zoomaren maila guztiak zerrendatuz, eta bestelako aukera batzuk eskainiz. Zoomaren mailen kasuan leiho osoa aldatzen da tamainaz, eta ez bideoa soilik.

Berrezarri kamera eta Berrezarri proiektorea aukerek kamera eta proiektorea zentratzen dute. See section Konposatzea.

Ezkutatu kontrolak aukerak gauza guztiak ezkutatzen ditu, bideoa izan ezik.

Bideoaren irteeraren ezkerretara konposaketa-leihoaren tresna-barra berezia aurkitzen da:


7.1.1 Babestu bideoa

Konposaketako irteeran klik egitean aldaketak gertatzea desgaitzen da. Pistaren gainean jartzen den geruza gehigarria da, nahigabeko aldaketak egitea saihesteko.


7.1.2 Lupa

Tresna honek manual_images_en/magnify konposaketaren irteeraren zooma handitu eta txikiagotzen du leihoa tamainaz aldatu gabe. Bideoaren irteera leihoaren tamainara blokeatuta badago, lupan klik egitean desblokeatu egiten da eta korritze-barrak agertzen dira nabigatzeko.

Saguaren ezkerreko botoiarekin bideoan klik egitean zooma handitu egiten da.
Ktrl tekla sakatuta dagoela saguaren ezkerreko botoiarekin bideoan klik egitean zooma txikiagotu egiten da.
Saguaren gurpila biratzean zooma handitu eta txikiagotzen da.


7.1.3 Maskara tresna

Tresna honek, manual_images_en/mask, muntaketaren maskara tresna bistaratzen du. Irakurri See section Maskarak atala. Gaitu manual_images_en/toolwindow tresnaren informazioaren leihoa tresna honen aukerak ikusteko.


7.1.4 Kamera

Tresna honek, manual_images_en/camera, muntaketaren kamera tresna bistaratzen du. Irakurri See section Kamera eta proiektorea atala. Gaitu manual_images_en/toolwindow tresnaren informazioaren leihoa tresna honen aukerak ikusteko.


7.1.5 Proiektorea

Tresna honek, manual_images_en/projector, muntaketaren proiektorea tresna bistaratzen du. Irakurri See section Kamera eta proiektorea atala. Gaitu manual_images_en/toolwindow tresnaren informazioaren leihoa tresna honen aukerak ikusteko.


7.1.6 Mozketa tresna

Tresna honek, manual_images_en/crop, muntaketaren mozteko tresna bistaratzen du. Irakurri See section Mozketa atala. Gaitu manual_images_en/toolwindow tresnaren informazioaren leihoa tresna honen aukerak ikusteko.


7.1.7 Kolore-hautatzailea

Kolore-hautatzailea tresna bistaratzen du. Kolore-hautatzaileak bere azpian dagoen edozein kolore bistaratzen du, eta aldi baterako arean gordetzen du. Tresnaren informazioaren leihoa (manual_images_en/toolwindow) gaituz unean hautatutako kolorearen informazioa azaltzen da. Egin klik bideoaren irteerako edozein posiziotan puntu horretako kolorea hautatzeko.
Kolore-hautatzaileak koloreen informazioa bistaratzeaz gain, bere balioak hainbat efektutan erabil daitezke. Efektu desberdinek kolore-hautatzailea modu desberdinetan kudeatzen dute.


7.1.8 Tresnaren informazioa

Tresna honen manual_images_en/toolwindow botoiak konposaketako beste kontrolatzaileekin batera funtzionatzen du soilik. Konposaketako zein kontrol aktibatuta dagoen arabera, txandakatzeko botoiak kontrolari dagokion elkarrizketa-koadroa aktibatzen edo desaktibatzen du.

Elkarrizketa-koadroa duten kontrolak honakoak dira:


7.1.9 Eskualde seguruen tresna

Tresna honek, manual_images_en/titlesafe, eskualde seguruak marrazten ditu bideoaren irteeran. Honek ez du inolako eraginik errendatutako irteeran. Irakurri See section Eskualde seguruak atala.


7.2 Konposatzea

Cinelerra programak duen tamainaren zati handia konposaketa arloari dagokio. Bideoaren pantailan hizkien kutxa kentzean, konposatzen ari zara. Bideoaren bereizmena aldatzean, zatitutako pantaila sortuz, eta klipak piskanaka agertzea edo desagertzea ere Cinelerra-ren konposaketako eragiketak dira. Eragiketa bat konposaketakoa den edo ez detektatzen du Cinelerra-k, eta behar denean soilik deitzen dio konposaketako motorrari. Bestela, hardwarean dagoen dekodetzailerik azkarrena erabiltzen du.

Konposaketako eragiketak denbora-lerroan eta Konposaketa-leihoan gertatzen dira. Baliabideen leihoan lasterbideak daude konposaketako atributu batzuk aldatzeko. Denbora-lerroan bideo-fitxategi batzuk daudenean, konposaketako leihoa leku egokia da konposaketak probatzeko.


7.2.1 Kamera eta proiektorea


7.2.1.1 Aldi batekoa

Konposaketa leihoan, funtziorik garrantzitsuenak manual_images_en/camera kamera eta manual_images_en/projector proiektorea botoiak dira. Hauek kameraren eta proiektorearen eragiketak kontrolatzen dute. Cinelerra-ren konposaketako errutinek "aldi bateko" kopia erabiltzen dute. "Aldi batekoa" memorian kokatutako bideoaren fotograma bat da, grafikoen prozesu guztiak lantzen diren lekua da. Cinelerra-ren konposaketako kanalizazioan, kamerak zehazten du bideoaren iturburuko zein lekutatik kopiatzen den "aldi batekora". Proiektoreak berriz "aldi bateko" kopia irteerako zein lekutan kopiatzen den zehazten du.

manual_images_en/temporary_explained

Prozesua honen antzekoa da: demagun aldiko filma baten fotograma bat eskaneatzen dugula, gero eskaneatutako irudia digitalki ikutzen dugula (GIMP bezalako tresna batekin adibidez) iragazki batzuekin. Iragazkiekin irudia eraldatutakoan (kolorearen zuzenketa adib.) irudia filme berri batean txertatzen dugu, jatorrizko filmaren 'eraldatutako' filma berri bat sortuz.

Pista bakoitzak "aldi bateko" desberdina du, pistaren tamainak definitutakoa. Pistak tamainaz aldatzean pantailetan zatitu, panoramikoak jarri eta zoomak egin ditzakezu.

manual_images_en/compositing_pipeline

Visual representation of the compositing pipeline

Konposaketa-leihoan kamera eta proiektoreakin muntaketa lantzean, Grabatu aktibatuta duen aurreneko pista izango da eragina jasango duena. Berdin dio pista erabat gardena bada, eragina jasango duena izaten jarraituko du. Bideoaren hainbat pista egonez gero, pista bat hautatzeko modurik errazena pistaren grabazioko ikonoan Maius+klik egitea da. Honela pista hori isolatzen da.

manual_images_en/projector_concept

Proiektorearen helburua "aldi bateko" edukia proiektuaren irteeran jartzea da. Proiektorearen xedea hainbat pistetako iturburuak hartu eta amaierako irteerako pistan konposatzea da.

Proiektorearen fotograma-lerrokatzea kameraren ikuseremuaren berdina da, proiektorearen fotograma-lerrokatzeak ordea "aldi bateko" bakoitzaren edukia irteerako oihalaren zein posiziotan jarri behar den gidatzen du.

manual_images_en/projector_screen


7.2.1.2 Konposaketaren proiektorearen kontrolak

Konposaketa-leihoan Proiektorea botoia gaitzean, proiektorearen muntaketa moduan jartzen zara. Gida-koadro bat agertzen da bideoaren leihoan. Gida-koadroa arrastatzean bideoaren leihoko edozein posiziora mugitzen da, bideoarekin batera zorionez. Bideoaren leihoan Maius+arrastatzean gida-koadroa handitu eta txikiagotzen da bideoarekin batera. Behin proiektorearekin bideoa kokatutakoan, kamerarekin jolasean hasteko prest zaude.


7.2.1.3 Konposaketaren kameraren kontrolak

Hautatu manual_images_en/camera Kamera botoia kameraren muntaketa moduan jartzeko. Modu honetan, gida-koadroak kamera zein posiziotan dagoen erakusten du kameraren iraganeko eta etorkizuneko posizioekiko, baina ez non kokatzen den bideoaren iturburuarekiko. Konposaketa-leihoan kameraren koadroa arrastatzean kutxa ez da mugitzen, horren ordez bideoaren kokalekua aldatzen du koadroaren barruan.

Ikuseremua kameraren leiho bat da, eskaneatuko den bideoaren iturburuaren area enkoadratzen duena. Ikuseremua gurutze diagonala duen marko gorri batekin adierazten da.

manual_images_en/camera_concept

Ikuseremua

manual_images_en/viewport_sizes

Ikuseremuaren tamainak

Ikuseremuaren tamaina uneko pistaren tamainarekin zehazten da. Ikuseremu txikiago batek (640x400) area txikiagoa kapturatzen du. Ikuseremu handiagoak (800x200) bideoaren iturburuaren baino area handiagoa kapturatzen du, eta tarte hutsak hutsunearekin betetzen ditu.

Behin zure ikuseremua definitutakoan, oraindik bideoaren iturburuaren (interesatuta zauden) arearen gainean jarri behar duzu kamera. Kameraren kokalekua kontrolatzeko:

  1. Ireki konposaketa-leihoa hautatutako pista batekin.
  2. Hautatu kamera botoia, kameraren muntaketa modua gaitzeko.
  3. Arrastatu konposaketa-leihoan zehar.

Konposaketa-leihoko ikuseremuaren gainean arrastatzean (nahiz eta hasieran intuizioaren aurka joan) ikuseremua ez da mugitzen, kameraren kokalekuaren azpian dagoen bideoaren area baizik (mugitzen ari den kamera digital baten irteera ikusten ariko bazina bezala).

manual_images_en/viewport_drag

Konposaketa-leihoan ikuseremua beti erakusten

da zentratuta, bere azpian dagoen bideoa mugitzen da

Adibidez, arrastatu kamera behera. Ikuseremua bideoan beherantz mugitzen ari da, bere bidea bideoan beherantz doala erakutsiz, baina konposaketa-leihoan (erabiltzailearen ikuspegitik) bideoa igotzen ari dela ikusten da. Kamera eskuinera arrastatzean, bideoa ezkerrerantz doala dirudi, eta abar.

Oharra: gida-koadroak kamera zein posiziotan dagoen erakusten du kameraren iraganeko eta etorkizuneko posizioekiko, baina ez non kokatzen den bideoaren iturburuarekiko.


7.2.1.4 Aukeren laster-menua

Konposaketa-leihoan, kameraren eta proiektorearen aukeren laster-menua dago. Saguaren eskuineko botoiarekin egin klik konposaketa-leihoko bideoaren zati batean menua bistaratzeko.


7.2.1.5 Kameraren eta proiektorea tresnaren leihoa

Kamerak eta proiektoreak lasterbideak dituzte eragiketak lantzeko, baina lasterbide hauek ez dira agertzen laster-menuan eta ez daude bideoan adierazita. Tresnaren leihoan atzitzen dira. Konposaketa-leihoko eragiketa gehienek dute tresnaren leihoa, eta bistaratzeko manual_images_en/toolwindow galdera ikurra gaitu behar da.

manual_images_en/compositor_campro_tool

Kameraren eta proiektorea tresnen informazio-leihoa

Kamera eta proiektorearen kasuan, tresnaren leihoak x, y eta z koordenatuak erakusten ditu. Koordenatu bakoitzak bi gezi ditu bere balioa handitzeko edo gutxitzeko (testu gisa ere eremu bakoitzaren balioa ezar daiteke). Koordenatuen balioekin kamera eta proiektorearen posizioa zehaz dezakezu. 9 lerrokadura mota definituta daude kamera eta proiektorea errazago kokatzeko. Lerrokadura ospetsuenetarikoa goi-ezkerreko proiekzioa erabiltzea da irudia txikiagotu ondoren. Lerrokadura hau bideoaren tamaina txikiagotzen denean erabiltzen da aspektu-erlazioaren doiketarekin.

Translazioaren efektuak aspektu-erlazioaren bihurketa eta txikiagotzea aldi berean lantzea uzten du. Errazagoa da ordea txikiagotutako bideoa "aldi batekoaren" goi-ezkerrean jartzen bada, zentruan jarri ordez. Pistaren tamaina bideoaren jatorrizko tamainara ezartzen da eta kamera zentratu egiten da. Irteeraren tamaina txikiagotutako bideoaren tamainara ezartzen da. Efekturik gabe, bideoaren enkuadratutako zati zentrala irteeran ekoizten da.

Translazioaren efektua bideoaren pistaren gainean jaregiten da. Translazio efektuaren sarrerako dimentsioak jatorrizko tamainara ezartzen dira, eta irteerako dimentsioak tamaina txikiagotzeko ezartzen dira. Txikiagotutako bideoa proiektoreak erakusten duen azpiatalaren zentruan jartzeko Irteerako X eta Irteerako Y desplazamenduak behar dira, kalkulu konplikatuak erabiliz. Horren ordez, utzi Irteerako X eta Irteerako Y desplazamenduak 0 balioarekin, eta erabili proiektorea tresnaren leihoa.

manual_images_en/left_justify hautatuz lerrokatu ezkerrera, eta manual_images_en/top_justify botoiarekin goian lerrokatuz, proiektoreak "aldi bateko" goi-ezkerreko ertzeko txikiagotutako irudia bistaratuko du irteeraren zentruan.


7.2.2 Maskarak

Maskarak bideoaren eskualde bat hautatzen du bistaratzeko edo ezkutatzeko. Maskarak beste efektuekin batera erabiltzen dira fotogramaren eskualde batean isolatzeko efektua. Bideo baten pistaren kopiak atzerapen piskat izan dezake eta kopia horren area batzuk maskararik gabe bistaratu, kopia batek interferentziak sortzen dituen areetan baina beste kopia batek ez. Fotograma baten azpiatal batek kolore zuzenketa behar dezake, baina ez beste batean. Maskara bat kolorea zuzendu zaion pista baten azpiatal bati aplika daiteke, eta ez beste batean. Mikrofonoen danbadak, hegazkinen zarata edo etxeko beste batzuen ahotsak kentzeko maskarak erabiltzen dira.

Konposaketako kanalizazioaren ordenak badu zerikusirik maskarekin egin beharrekoekin. Batizpat, maskarak "aldi batekoan" lantzen dira efektuen ondoren eta proiektorearen aurretik. Hainbat pista lotu daitezke maskaratutako pista batekin, eta maskara berdinarekin proiektatu.

Konposaketako kanalizazioaren grafikoak orain maskararen egoera dauka. Pista bakoitzak 8 maskara eduki ditzake. Maskara bakoitza bereiztuta definitzen da, nahiz eta bakoitzak antzeko eragiketa (gehiketa edo kenketa) landu.

manual_images_en/compositing_pipeline2

Konposaketako kanalizazioa maskarekin

Maskara bat definitzeko, joan Konposaketa-leihora eta gaitu manual_images_en/mask maskara txandakatzailea. Orain kokatu bideoaren gainean eta klik eginez arrastatu.

GARRANTZITSUA: gako-fotograma automatikoak (irakurri Gako-fotograma automatikoak atala) hautatu behar dituzu maskara denboran zehar mugitzeko. Ez baduzu gako-fotograma automatikorik hautatzen, maskararen posizioa berdina izango da, nahiz eta denbora-lerroko leku desberdinetan editatu.

manual_images_en/compositor_mask1

Egin klik irudiaren zati batean eta arrastatu maskararen puntu berri bakoitza sortzeko. Nahiz eta Bezier kurbaren portaera estandarra ez izan, maskararen interfaze honek maskararen efektua izango dena denbora errealean lantzen du. Maskararen puntu bakoitza sortzean kurba malgu bat zabaltzen da.

Behin puntuak definituta, Ktrl+arrastatuz lekuz alda daitezke ertzaren inguruan.

manual_images_en/compositor_mask_drag

Ktrl+arrastatzeak existitzen diren puntuak lekuz aldatzea

uzten dizu, maskararen forma aldatuz

Honek, hala ere, ez du kurba leuntzen. Bezier-en kurbaren sarrerako/irteerako puntuak atzitzeko erabili Maius+arrastatu ertzaren inguruan. Gero sarrerako edo irteerako puntuaren inguruan Maius+arrastatzean puntua lekuz aldatuko da.

manual_images_en/compositor_mask_bezier

Maius+arrastatzeak Bezier-en heldulekuak aktibatzen ditu

maskararen puntuen artean kurbak sortzeko

Azkenik, maskara duzunean, maskara ALT+arrastatzean pieza bakar baten antzera lekuz alda daiteke. Cinelerra-n maskara editatzea Gimp-en maskarak editatzearen antzekoa da, kasu honetan ordea maskararen efektua beti dago aktibatuta.

manual_images_en/compositor_mask_translate

Ktrl+ALT+arrastatzeak maskara osoa lekuz aldatzen

du pantailan

Maskarek parametro asko dituzte, bideoan adierazten ez direnak. Parametro hauek maskara tresnaren leihoan agertzen dira. Maskararen txandakatzailea nabarmenduta dagoenean, manual_images_en/toolwindow galdera ikurra hautatuz manual_images_en/mask maskararen aukerak bistaratzen dira.

manual_images_en/mask_dialog

Maskararen aukeren leihoa

Maskararen moduak zehazten du maskarak datuak ezabatzen dituen edo datuak bistaratzen dituen. Kenketako modua bada, bideoa desagertzen da. Gehiketako moduan egonez gero, bideoa agertu eta maskaratik kanpo dagoen guztia desagertzen da.

manual_images_en/compositor_mask_mode

Maskaren modua

Maskararen balioak zehazten du gehiketaren edo kenketaren opakotasuna. Kenketako moduan, balio altuagoek alfa gehiago kentzen dute. Gehiketa moduan, balio altuagoek maskararen eskualdea distiratsuagoa bihurtzen dute, maskaratik kanpo gelditzen dena beti ezkutatzen delarik.

manual_images_en/composite_mask_value

Maskararen balioa

Maskararen zenbakiak zehazten du 8 maskaretatik zein editatzen ari zaren. Gogoratu pista bakoitzak gehienez 8 maskara dituela. Konposaketa-leihoan klik egin eta arrastatzean, maskaretariko bat soilik editatzen ari zara. Aldatu maskararen zenbakiaren balioa beste maskara bat editatzeko. Aurreko maskara oraindik aktibo jarraitzen du, baina unean hautatutako maskararen kurba dago soilik ikusgai.

Hainbat maskara erabiltzen direnean, beraien efektuak EDO (OR) eragiketarekin batzen dira. Pista bateko maskara bakoitzak balio eta modu berdina erabiltzen du.

Maskara baten ertzak gogorrak dira lehenetsi gisa, ez da ohizkoa horrela nahi izatea. Difuminatu parametroak zehazten du maskara zenbat pixelekin difuminatuko den. Honek ertz leunagoak sortzen ditu, baina denbora gehiago behar izaten du errendatzeko.

manual_images_en/compositor_feather

Difuminatu parametroa

Azkenik, parametro batzuk uneko maskararen puntu bakarrari eragiten diote, maskara osoari eragin ordez. Hauek Ezabatu, x eta y dira. Puntu aktiboa konposaketa-leihoan arrastatutako azken puntuak definitzen du. Edozein puntu aktiba daiteke, bere inguruan Ktrl+klik eginez erakuslea mugitu gabe. Puntu bat aktibatuta dagoela, Ezabatu parametroak puntua ezabatzen du, eta x, y parametroek posizioz aldatzen dute balio numerikoekin.


7.2.3 Mozketa

Mozketak irteeraren dimentsioen eta proiektorearen balioak aldatzen ditu irudiaren area ikusgaia murrizteko. Konposaketa-leihoan gaitu manual_images_en/crop mozketa txandakaria eta manual_images_en/toolwindow tresnaren leihoa Mozketa kontrolaren elkarrizketa-koadroa bistaratzeko.

manual_images_en/compositor_crop_tool

Mozketa kontrolaren elkarrizketa-koadroa

Egin klik eta arrastatu bideoan mozketaren area definitzeko. Honek laukizuzen bat marraztuko du bideoaren gainean. Egin klik eta arrastatu bideoaren edozein posiziotan laukizuzen berri bat definitzeko. Egin klik eta arrastatu laukizuzenaren edozein ertzetan ertza posizioz aldatzeko.

manual_images_en/compositor_crop

Mozketaren area definituta

Laukizuzena tamainaz aldatu gabe edozein posiziora aldatzeko ALT+egin klik mozketako laukizuzenean.

Tresnaren leihoak koordenatuen sarrera testuz zehaztea uzten dizu, eta mozketaren eragiketa lantzen du. Laukizuzena posizio egokian dagoela sakatu tresnaren leihoan dagoen Egin ezazu botoia mozketaren eragiketa lantzeko.

Oharra: mozketaren elkarrizketa-koadroan agertzen diren X1,Y1 eta X2,Y2 koordenatuek testu gisa balioak sartzea uzten dute (mozketaren laukizuzenaren goi-ezkerreko eta behe-eskuineko koordenatuak definitzen dituzte).


7.2.4 Eskualde seguruak

Kontsumitzaileen pantailek irudiaren ertzak mozten dituzte, eta mozketako eskualdea ez da beti karratua izaten, konposaketa-leihoan agertzen den bezala. Ertz hauek mozketa bertikala gerta daitezkeela adierazten dute. Ertz hauek bistaratzeko gaitu manual_images_en/titlesafe eskualde seguruak txandakaria. Mantendu tituluak barneko laukizuzenaren barruan eta ekintza kanpoko laukizuzenaren barruan.


7.2.5 Gainjartze moduak

Bideoaren pista bakoitzak gainjartze modua du, pista zabalduz atzi daitekeena. Gainjartze modua elementuen zerrenda bat da, iraungitzailearen azpian eta ezkerrean aurkitzen dena. Tolestutakoan, uneko gainjartze moduaren ikono adierazgarria bistaratzen da.

Hautatu manual_images_en/expandpatch_checked pista zabaltzeko txandakaria bideoaren pista baten aukera guztiak ikusteko, gainjartze modua ez baduzu ikusten. Bideoaren pistaren gainjartze modua Normala da lehenetsi gisa. Hautatu beste moduak gainjartze botoian klik eginez eta zerrendatik elementu bat hautatuz.

Gainjartze moduak konposaketako proiektorearen urratsaren barruan lantzen dira. Hauek dira modu desberdinak.


7.2.6 Pisten eta irteeraren tamainak

"Aldi batekoaren" tamaina eta irteeraren tamaina independenteak eta aldagarriak dira konposaketaren kanalizazioan. Kameraren ikuseremua "aldi batekoaren" tamaina da. Efektuak "aldi batekoan" prozesatzen dira eta "aldi batekoaren" tamainak eragiten dio efektuari. Proiektoreak irteeran errendatzen dira, eta irteeraren tamainaren eragina daukate. "Alda batekoaren" tamaina irteerarena baino txikiagoa bada, "aldi batekoa" ertz hutsekin beteko da irteeran. Alderantziz, "aldi batekoaren" tamaina irteerarena baino handiagoa bada, "aldi batekoa" moztu egingo da.


7.2.6.1 Pistaren tamaina

"Aldi batekoaren" tamaina pistaren tamainak definitzen du. Pista bakoitzak tamaina desberdina eduki dezake. Pista baten gainean saguaren eskuineko botoiarekin klik egitean pistaren menua bistaratzen da. Hautatu Aldatu pistaren tamaina pistaren tamaina edozein tamainara aldatzeko. Bestalde, Doitu irteeraren tamainara hautatu pistaren tamaina irteerarena bezalakoa izateko.

manual_images_en/resize_track

Pista tamainaz aldatzeko leihoa

Adibidez, hurrengo irudiak zera erakusten du: bideoaren pista baten eta proiektuaren irteeraren tamaina berdinek nola ikusten diren konposatzailean.

manual_images_en/compositor_output_equal

Proiektuaren irteera eta bideoaren

pista dimentsio berdinekin (720x480)

Pista baten tamaina aldatzean, bere itxura ere aldatu egingo da konposaketa-leihoan.

Pista txikiagotuz (640x400 tamainara) eta proiektuaren irteeraren tamaina aldatu gabe utziz, konposaketa-leihoan pista txikiagoa bistaratzen da, inguruan area hutsa duela.

manual_images_en/compositor_output_small

Pista berria (640x400) proiektuaren

irteera (720x480) baino txikiagoa

Pista handituz (800x560 tamainara) eta proiektuaren irteeraren tamaina aldatu gabe utziz, konposaketa-leihoan pista handiagoa bistaratzen da. Irteeraren tamainara mozten da pista.

manual_images_en/compositor_output_large

Pista berria (800x560) proiektuaren

irteera (720x480) baino handiagoa

Pistaren eta proiektuaren irteeraren tamainen arteko erlazioa erabiliz pista zehatz baten tamaina txikiagotu edo handitu dezakezu. Horrela (eta amaierako irteera kontutan izanik) zatitutako pantailak, panoramikoak edo zoomaren bezalako efektuak aplika ditzakezu konposatzailean.


7.2.6.2 Irteeraren tamaina

Irteeraren tamaina ezartzeko bi bide daude: Fitxategia -> Berria menua erabiltzea proiektu berria sortzeko, edo Ezarpenak -> Formatua menuan. Baliabideen leihoan beste bide bat dago irteeraren tamaina aldatzeko. Saguaren eskuineko botoiarekin egin klik bideoaren klip batean, eta hautatu Doitu proiektuaren tamaina. Horrela irteera kliparen tamainara aldatuko da. Pista berriak sortzean, pisten tamainak beti egokituko dira metodo hauekin zehaztutako irteeraren tamainara.

Errendatzean, proiektuaren irteeraren tamaina amaierako bideoaren pistaren tamaina izango da, bertan errendatuko baita aldi bateko kanalizazioa.

Irteeraren tamaina aldi batekoarena baino handiagoa bada, orduan aldi batekotik transferitutako irudia irteerako pistak doituko da. Irteeran gelditzen den edozein leku hutsunearekin betetzen da.

manual_images_en/output_small

Irteeraren tamaina (berde kolorekoa) aldi batekoa baino handiagoa

Irteerako tamaina aldi batekoarena baino txikiagoa bada, aldi bateko bideotariko bat edo beste moztu egingo dira.

manual_images_en/output_large

Irteeraren tamaina aldi batekoa baino txikiagoa


8. Ikustailearen leihoa

Multimediaren iturburuak eta klipak Ikustailearen leihoan kargatzen dira, eta bertan ikus daiteke hauen aurrebista. Ikustailearen leihoan erabili graduatzaile horizontala klip bat arakatzeko, fokatu laneko area batean Aurrebistaren eskualdearekin edo erabili muntaketako kontrolak segmentuak ebaki eta itsasteko proiektuan, edo sortu klip bat beranduago erabiltzeko.

manual_images_en/viewer

Ikustailearen leihoa

Ikustailearen leihoa bistaratzeko, Leihoa -> Erakutsi ikustailea menua gaitu.

Ikustailearen pantailan multimedia erreproduzitzen ikus dezakezu. Edozein multimedia erreproduzitu aurretik, aurrenik ikustailean kargatu behar duzu.

Ikustailean multimedia kargatzeko:

  1. Ireki baliabideen kudeatzailearen leihoa eta hautatu klipen karpeta.
  2. Arrastatu fitxategi bat klipen karpetatik ikustailearen pantailara.

    manual_images_en/drag_to_viewer

Multimedia ere ikustailean karga dezakezu. Horretarako, saguaren eskuineko botoiarekin klik egin klipen kudeatzaileko fitxategi batean eta agertuko den menuan hautatu Ikusi aukera. Beste modu bat fitxategi bat ikustailean kargatzeko baliabideen leihoko fitxategiaren gainean klik bikoitza egitea da.

Behin multimedia kargatutakoan, ikustailearen pantailan agertuko da. Erreproduzitzeko, atzera edo aurrera joateko erabili graduatzailea edo garraio-kontrolak.

Multimediaren pantailaren tamaina aldatzeko, saguaren eskuineko botoiarekin egin klik pantailaren gainean. Honela zoomaren menua bistaratuko da. Hautatu zoomaren maila: jatorrizko multimediaren tamainaren %50, %100 edo %200ean.

Multimedia agertzean, Ikustaileak proiektuak definituta dituen irteeraren tamainaren formatuaren ezarpenak erabiltzen ditu; ez du jatorrizko kliparen formatua erabiltzen. Proiektuaren irteera alda dezakezu kliparen formatuarekin bat etortzeko: erabili kliparen kudeatzailearen menuko Doitu proiektuaren tamaina aukera.

Hemen multimedien eta klipen iturburuak araka ditzakezu, eskualdeak hautatuz proiektuan itsasteko. Ikustailean landutako eragiketek aldi baterako EDL-ari (muntatze-erabakien zerrenda) edo klipari eragiten diote, baina ez denbora-lerroari.


9. Baliabideen leihoa

Efektuak, transizioak, klipak eta objektuak hemen atzitzen dira. Proiektuan txertatzen diren baliabide gehienak Baliabideen leihotik arrastatzen dira. Baliabideraren kokalekuaren kudeaketa leiho honetan lantzen da baita ere.


9.1 Baliabideetan nabigatzea

Baliabideen leihoa bi areatan zatitzen da. Aurreneko areak karpetak zerrendatzen ditu, bigarrenak berriz hautatutako karpetaren edukia. Joan karpeten zerrendara eta karpeta baten gainean klik egitean, karpeta horren edukia bistaratuko da edukien arean.

manual_images_en/resources_audio_effects

Baliabideen leihoa

Karpetak eta edukia ikono edo testu gisa bistara daitezke.

Karpeten edo edukien arean saguaren eskuineko botoiarekin klik eginez laster-menu bat bistaratzen da. Laster-menu honek formatuaren aukerak ditu. Hautatu Bistaratu testua elementuak testu gisa zerrendatzeko. Hautatu Ordenatu elementuak karpetaren elementuak alfabetikoki ordenatzeko.

Kliparen informazio-leihoak hautatutako multimediaren fitxategiari buruzko informazio xehea bistaratzen du. Lehio hau bistaratzeko, joan klipen karpetara eta saguaren eskuineko botoiarekin egin klik nahi duzun fitxategiaren etiketan edo ikonoan. Kliparen menua bistaratuko da, ondoren egin klik Informazioa aukeran.

manual_images_en/asset_info

Kliparen informazio-leihoa


10. Soinu bolumenaren leihoa

Bolumenaren leihoa bistara daiteke Leihoa menutik. Bolumena leihoak irteerako audioaren bolumena bistaratzen du nahasketa guztiak egindakoan.

manual_images_en/sound_level_meters_window

Soinu bolumenaren leihoa

Soinuaren bolumena leku askotan agerten da. Ikustailea eta konposaketa-leihoko bolumenaren txandakatzailearekin bistara daiteke. Atributuen panelean ere agerten da pista zabalduta dagoenean (irakurri See section Atributu-panela atala). Grabazioaren monitorean ere agerten da, audioa grabatzean ari denean.

Bolumenaren, konposaketaren eta ikustailearen leihoetan agertzen diren bolumenak amaierako irteeraren bolumenari dagozkie (soinu-txartelaren barrutian moztu baino lehenago). Grabazioaren monitoreko bolumenak soinu-txarteletik jasotzen diren sarrerako balioak dira. Atributuen paneleko bolumenak pista bakoitzaren bolumenak dira (efektu guztiak prozesatu ondoren eta irteerako nahasketa landu aurretik).

Gehienetan, soinuaren bolumenak marka numerikoak dituzte, dB unitateetan, baina atributuen panelean ez dago nahikoa lekurik horretarako.

Soinuaren bolumena koloredun kodearekinagertzen da baita ere, bolumenaren maila zehazteko adierazten duen osagarria. Nahiz eta marka numerikorik ez eduki, soinuaren mailaren koloreak hainbat barruti eta gainkargen artean desberdintzen lagunduko dizu. Marka numerikoak dituen bolumen batean, begiratu soinuaren mailak zein koloreri dagokien jakiteko. Gero, zabaldutako audioko pistaren bolumenean erabili koloredun kodeak gainkarga dagoen ikusteko.

Argi ibili soinuaren bolumenak 0 dB ez gainditzeko Cinelerra-n. Maila honetara iristean pista gainkargatzen ari dela ikus dezakezu, horretaz gain zenbat informazio galduko den adierazten dizu. 3 dB baino gutxiagoko gainkargak onargarriak izan ohi dira. Cinelerra-n, gainkarga zenbaki positiboekin adierazten den arren, gainkarga 0 dB mailan moztuko da soinu-txartelera edo fitxategira bidaltzean.

Soinuaren bolumenaren barruti ikusgaia Ezarpenak -> Hobespenak -> Interfazea menuan konfigura daiteke. See section Interfazea.


11. Garraio-kontrolak

Garraio-kontrolak oso erabilgarriak dira bai klip edo multimedian nabigatzeko bai muntaiaren erreprodukzioan. Hauek nabigazioaren atalean azaltzen dira. Ikustailea, Konposaketa eta programaren leiho nagusiak garraio-panela daukate.

manual_images_en/transport_panel

Garraio-panela.

Garraio-panela saguaren erakuslearekin kontrolatzeaz gain, teklatuarekin ere kontrola daiteke. Lantzen den eragiketa bakoitzeko, hasierako puntua txertatzeko puntua da programaren leiho nagusian, eta graduatzailea Konposaketa-leihoan. Amaierako posizioa denbora-lerroaren amaiera edo hasiera izan daiteke, edo hautatutako eskualdearen amaiera edo hasiera (eskualdea hautatuta egonez gero).

Amaieraren edo hasieraren orientazioa erreprodukzioaren norabidearen arabera dago. Erreprodukzioa aurrera badoa, amaierako posizioa hautatutako eskualdearen amaiera izango da. Atzerantz erreproduzitzen ari bada, amaierako posizioa hautatutako eskualdearen hasiera izango da.

Txertatzeko puntua pistaren erreprodukzioan zehar mugitzen da. Erreprodukzioa gelditzean, txertatzeko puntua erreprodukzioa gelditu den posizioan egongo da. Horrela, berriro erreproduzitzen hastean txertatzeko puntuaren posizioa aldatzen hasiko da.

Garraio-panela kontrolatzeko biderik azkarrena teklatua erabiltzea da. Garraioaren teklak T forma hartzen dute teklatu numerikoan.

4

Atzeratu fotograma

5

Atzerantz motel

6

Atzeratu

+

Azkar atzerantz

1

Aurreratu fotograma

2

Aurrera motel

3

Erreproduzitu

Sartu

Azkar aurrerantz

0

Gelditu

Teklatuko edozein tekla birritan sakatuz pausarazi egingo du.

Fotograma aurreratzeko funtzioek okerreko portaera dutela dirudi, baina ez da horrela. Fotograma bat aurrera joaten bada, eta gero fotograma atzera joateko agintzen bada, bistaratutako fotograma ez da aldatuko. Gauza da erreprodukzioaren posizioa ez dela fotograma, baizik eta bi fotogramen arteko denbora. Erreproduzioaren posizioak zeharkatzen duen area da errendatutako fotograma. Bi fotogramen arteko denbora bat balioarekin handitzean, eta gero bat balioarekin gutxitzean, fotograma berdina bi aldiz gurutzatu da, eta beraz, fotograma berdina bistaratu da.

Garraioaren portaera aldatu egiten da Ktrl sakatuta edukiz garraio-komando bat bidaltzean. Honek hasierako puntua sarrerako puntua izatea eta amaierako puntua irteerakoa izatea eragiten du aurrera erreproduzitzen ari denean. Atzerantz erreproduzitzean ordea, hasierako puntua irteerako puntua izatea eta amaierako puntua sarrerakoa izatea eragiten du. Ez bada sarrerako/irteerako pùnturik zehazten, portaera lehenetsira itzuliko da, txertatzeko puntua eta pistaren mugak hasierako eta amaierako puntu gisa erabiliz.

Posiblea da JogShuttle hardwarea erabiltzea(1).


12. Denbora-barra

Ikustailearen eta Konsposaketako nabigazioaren funtzionalitateak antzeko portaera dute. Bakoitzak denbora-barra eta graduatzailea du bideoaren irteeraren azpian. Denbora-barra eta graduatzailea oso kritikoak dira nabigazioan.

manual_images_en/timebarslider

Programak estaltzen duen denbora osoa adierazten du denbora-barrak. Etiketak eta sarrerako/irteerako puntuak definitzen dituzunean, denbora-barrak ere definitu egiten ditu. Azkenik, denbora-barrak Aurrebistaren eskualdea izenarekin ezagutzen den eskualdea definiten du.

Graduatzaileak eragiten dioten denbora-lerroko eskualdea da Aurrebistaren eskualdea. Aurrebistaren eskualdeak estaltzen duen denbora da graduatzaileak ere estaltzen duena. Programa osoaren barruan aurrebistaren eskualdea erabiliz, eta graduatzailea aurrebistaren eskualdean erabiliz, azkar eta doitasunez koka zaitezke Ikustailean eta Konposaketan.

Uneko proiektua fitxategi batekin ordezten baduzu, aurrebistaren euskaldea tamainaz automatikoki aldatuko da fitxategi osoa estaltzeko. Uneko proiektuaren tamaina aldatu edo datuak eransten badizkiozu, aurrebistaren eskualdeak tamaina berdinarekin jarraituko du eta txikiagotu egiten da. Beraz, aurrebistaren eskualdea tamainaz aldatu beharko duzu.

Kargatu fitxategi bat, eta gero, korritu inguruan konposaketako graduatzailea erabiliz. Leiho nagusiko txertatzeko puntuak konposaketari jarraitzen dio. Mugitu saguaren erakuslea konposaketako denbora-barraren ezkerretara erakuslea formaz aldatu arte (ezkerrera zuzentzen duen gezia <=). Egin klik eta arrastatu eskuinera. Aurrebistaren eskualdea aldatu egin beharko litzakete, eta graduatzailea proportzionalki tamainaz aldatu.

Joan denbora-barraren eskuinera erakuslea formaz aldatu arte (eskuinera zuzentzen duen gezia =>). Arrastatu ezkerrera aurrebistaren eskualdea txikiagotzeko.

Denbora-barran, joan aurrebistaren eskualdearen zentrura eta arrastatu mugi daitekeela konturatu arte. Erakuslea <=> formakoa izango da.

Oharra: uneko proiektuaren tamaina aldatu edo datuak eransten badizkiozu, aurrebistaren eskualdeak tamaina berdinarekin jarraituko du eta txikiagotu egiten da. Beraz, aurrebistaren eskualdea tamainaz aldatu beharko duzu.

manual_images_en/previewregion

Aurrebistaren eskualdea konposaketa-leihoan

Graduatzailera joan eta albo batera edo bestera mugitzean, aurrebistaren eskualde txikiagoarekin, graduatzaileak aurrebistaren eskualdeari eragiten diola soilik ikusiko duzu. Ikustailearen leihoko denbora-barra eta graduatzaileek gauza berdina egiten dute.

Etiketak eta sarrerako/irteerako puntuak erabat onartuta dauden ikustailean eta konposaketan. Ikustailearen eta konposaketaren arteko desberdintasuna honakoa da: konposaketak programaren egoera adierazten du; ikustaileak berriz klip baten egoera adierazten du, baina ez programarena.

Konposaketa-leihoan etiketa botoia sakatzean, etiketa bai konposaletako denbora-barran bai programaren denbora-barran agertuko da.

Konposaketa-leihoan etiketa edo sarrerako/irteerako puntu bat hautatzean, programaren leihoak posizio horretara egiten du jauzi.

manual_images_en/viewer_labels

Etiketak eta sarrerako/irteerako puntuak Ikustailean.

Ikustailean eta konposaketa-leihoan, etiketak eta sarrerako/irteerako puntuak denbora-barran bistaratzen dira. Programaren eskualde batean bistaratu ordez, denbora-barrak programa osoa bistaratzen du.

Programaren leihoak bezala, konposaketa-leihoak zoomaren gaitasuna du. Aurrenik, Konposaketa-leihoaren behean dagoen menuen zerrendak zoomaren hainbat aukera ditu. Menu horretan Automatikoa elementua hautatzean, konposaketa-leihoaren tamainara doituko da bideoaren zooma. Ehuneko beste edozeinekin ezartzean, bideoa bider bi handiagotzen/txikiagotzen da zooma eta korritze-barra erabil daiteke irteeraren inguruan korritzeko. Leihoaren tamaina baino gehiago handitzen bada bideoaren zooma, korritze-barra erabiltzeaz gain, saguaren erdiko botoiarekin bideoan arrastatu irteera arakatzeko. Gimp-ek ere antzeko funtzionalitatea du.

Gainera, manual_images_en/magnify zooma txandakaria hautatzean Konposaketa-leihoa zooma moduan sartzen da. Zooma moduan, bideoaren irteeran klik eginez zooma handiagotzen du, Ktrl+klik egitean ordea zooma txikiagotzen da. Saguak gurpila badu, gurpila biratzean zooma handiagotzen edo txikiagotzen da. Jakin ezazu zooma tresnarekin handiagotzean edo txikiagotzean ez dela errendatutako irteera aldatzen. Bideoa aztertzeko edo mahaigainari doitzeko erabiltzen da zooma.

Oharra: Konposaketa-leihoan, %100 ez den balio batekin bideoa erreproduzitzen bada, Cinelerra-k prozesamendu gehiago landu beharko du. Sistema moteletan errendimenduari eragin dezaioke.


13. Denbora errealeko efektuak

Efektu hauek eragiten duten pisten azpian jartzen dira geruzetan. Hauek pista prozesatzen dute pista erreproduzitzen ari denean, baina ez dira irteeran gordetzen. Proiektua errendatzean efektu hauek gordetzen dira irteeran.

Denbora errealeko efektu guztiak baliabideen leihoan zerrendatzen dira, bi taldetan banatuta: audioaren efektuak eta bideoaren efektuak. Audioaren efektuak audio motako pistetara arrastatu behar dira baliabideen leihotik. Bideoaren efektuak bideo motako pistetara arrastatu behar dira.

Helburuko pistan datuak egonez gero, efektua pista osoari aplikatuko zaio. Pistan daturik ez balego, efektua ezabatu egingo litzateke. Pistaren eskualde bat hautatuta egonez gero, efektua eskualdean itsatsiko da (berdin dio eskualdean daturik dagoen edo ez).

Efektu batzuk ez dute datuak prozesatzen, sintetizatu egiten dituzte. Sintesiaren efektuaren kasuan, pistaren eskualde bat hautatu eta horrela arrastatzearen eragiketak bertan itsatsiko du efektua datuak ezabatu gabe.

Pista baten gainera efektu bat baino gehiago arrastatzean, pistaren behean efektuak geruzetan ikusiko dituzu goitik beherako ordenean. Pista erreproduzitzen denean, efektuak goitik behera prozesatzen dira. Gaineko efektuaren irteera azpikoaren sarrera izatera bihurtuko da, eta horrela bata bestearen ondoren.

Pista bati efektuak aplikatzeko beste bide bat laster-menua erabiltzea da. Saguaren eskuineko botoiarekin klik egin pistaren gainean eta hautatu Erantsi efektua laster-menuan. Efektua eransteko elkarrizketa-koadroak arrastatu eta jaregin metodoak baino kontrol gehiago eskaintzen dizu. Elkarrizketa-koadro honek bi efektu mota gehiago eranstea uzten dizu: partekatutako efektuak eta partekatutako pistak. Hautatu plugin bat Plugin-ak zutabean eta plugin-en zutabearen azpian dagoen Erantsi botoia sakatu (hautatutako plugin-a eransteko). Efektu hori baliabideen leihotik arrastatutako efektuaren berdina izango da.

Pista batek efektu bat badu, efektua konfiguratzea komeni da. Joan efektura eta saguaren eskuineko botoiarekin egin klik efektuaren laster-leihoa bistaratzeko. Efektuaren laster-leihoan Erakutsi aukera dago. Aukera honek efektuaren interfazea kurtsorearen azpian bistaratzea eragiten du. Efektu gehienek interfazea eduki arren, batzuk ez daukate interfazerik. Efektuak ez badu interfazerik, ez da ezer erakutsiko Erakutsi aukera hautatzean. Efektuaren interfazean parametroak doitzean, efektuaren iraupen osoari eragin ohi diote parametroek.


13.1 Denbora errealeko efektu motak

Erantsi efektuaren elkarrizketa-koadroak onartzen dituen beste bi efektu mota efektu birziklatuak dira. Efektu birziklatuak erabiltzeko, hiru betekizun bete behar dira:

Partekatutako efektu baten kasuan, baldintza hauek egia izan behar dute. Partekatutako pista baten kasuan, efektua eransten ari zaren pistaren mota berdineko beste pista bat egon behar da denbora-lerroan. Bideoaren pista baten gainean saguaren eskuineko botoiarekin klik egiten baduzu, partekatutako pista zutabean ez da ezer egongo beste bideo-pistarik ez badago. Audioaren pista baten gainean saguaren eskuineko botoiarekin klik egiten baduzu, partekatutako pista zutabean ez da ezer egongo beste audio-pistarik ez badago.

Partekatutako efektuak edo pistak erabilgarri badaude, Partekatutako efektuak eta Partekatutako pistak zutabeetan agertuko dira. Zutabe bakoitzaren azpian dagoen Erantsi botoiak zutabean nabarmendutako edozer erantsiko dio uneko pistari.

Partekatutako efektuek eta pistek gauza esklusiboak egitea uzten dute. Partekatutako efektu baten kasuan, partekatutako efektua jatorrizko efektuaren kopia bat bezala tratatzen da (partekatutako efektuak ordea ez dauka interfazerik bistaratzeko). Jatorrizko efektuaren interfazeak zehazten du partekatutako efektuaren konfigurazio guztia, eta jatorrizko efektuaren interfazea soilik bistara daiteke.

Partekatutako efektu bat erreproduzitzen denean, efektu normal baten antzera prozesatzen da, bere konfigurazioa ordea jatorrizko efektutik kopiatzen da. Efektu batzuk partekatuta daudela detektatzen dute, 'oihartzuna' edo 'konpresorea' efektuak bezala. Efektu hauek zein pista partekatzen ari diren zehazten dute, eta bi pista batera nahasten dute, edo pista bat erabiltzen dute balio bat gordetzeko. 'Oihartzuna' efektuak pistak batera nahasten ditu ingurua simulatzeko. 'Konpresorea' efektuak partekatutako pista bat erabiltzen du abiarazle gisa.

Jatorrizko pista batek partekatutako pista badu bere efektuen artean, partekatutako pista bera erabiliko da denbora errealeko efektu gisa. Normalean honi Lotutako pistak deitzen zaio, baina Cinelerra-k eragiketa berdina lortzen du partekatutako pista erantsiz. Partekatutako pistak dituen iraungitze eta beste edozein efektu jatorrizko pistari eragiten zaio. Partekatutako pista baten datuak prozesatutakoan, jatorrizko pistak partekatutako pistaren edozein efektu lantzen du, eta gero irteeran konposatzen du.

Gainera, partekatutako pistak jatorrizko pistaren irteera denbora errealeko efektu gisa prozesatutakoan, partekatutako pistak bere burua irteeran nahasten du panoramikoaren, moduaren eta proiektorearen ezarpenekin. Honela, bi pista nahasten dira irteeran datu berdinekin. Gehienetan ez duzu nahiko partekatutako irteera jatorrizko pistaren datu berdinekin irteeran nahasterik. Nahasketaren urratsa baino lehenago gelditzea eta datuak jatorrizko pistari itzultzea nahiko duzu. Hau egiteko, gaitu pista bakoitzaren manual_images_en/mutepatch_up mututu txandakaria. Honela, mututu gaituta duen pista ez da irteeran nahastuko.

Demagun bideo bat sortzen ari zarela, eta partekatutako pista jatorrizko pistaren datuekin konposatzea nahi duzula irteeran bigarren aldiz. Bideoaren kasuan, partekatutako pistako bideoa beti agertuko da jatorrizko pistaren bideoaren azpian, baldin eta ez badago jatorrizko pistaren gainean denbora-lerroan. Partekatutako pistak erantsitako ordenean konposatzen dira. Jatorrizko pistaren zati denez, jatorrizko pista konposatu baino lehenago konposatu behar da partekatutako pista.


13.2 Denbora errealeko efektuak editatzea

Eragiketa asko existitzen dira efektuak ikutzeko, behin efektuak denbora-lerroan daudela. Efektuak eta multimedia nahastea nahiko gauza konplikatua denez, efektuak editatzeko metodoak ez dira 'ebaki eta itsatsi' bezain labur eta zehatzak. Ediziotariko batzuk sarrerako/irteerako puntuak arrastatzeaz bat gertatzen dira, beste batzuk laster-menuen bidez, eta beste batzuk efektuak arrastatuz.

Pistak muntatzean, normalean, efektuek muntatze-erabakiei jarraitzen diete. Pista batetik ebakitzen baduzu, efektua murriztu egiten da. Sarrerako/irteerako puntuak arrastatzen badituzu, efektuak bere luzera aldatzen du. Portaera hau desgaitzeko hautatu Ezarpenak -> Editatu efektuak elementua proiektuaren leihoan.

Mugitu denbora-lerroko erakuslea efektuaren ertzen gainera, formaz aldatu arte (ezkerrera edo eskuinera tamainaz aldatzeko ikonoa, <= edo => bezalakoa). Egoera honetan, efektu baten amaiera arrastatzen baduzu, muntaketa bat lantzen da, pista baten amaiera arrastatzean gertatzen den bezala.

Pistaren iraupena aldatzeko hiru portaerak efektuaren iraupenari eta saguaren hiru botoiei lotuta daude, Interfazearen hobespenetan ezarri duzun arabera. See section Interfazea. Efektu baten iraupena lantzen duzunean, efektuaren muga mugitu egiten da beraren gainean arrastatzean. Pistaren muntaketan gertatzen ez den bezala, efektuak ez du jatorrizko luzerarik. Efektu baten luzera nahi haina zabal dezakezu mugarik jasan gabe.

Gainera, eta pistaren muntaketan gertatzen ez den bezala, arrastatze eragiketaren hasierako posizioak ez dio lotuta dagoen muntatze-erabakien zerrenda multimediari eragiten. Lotuta dagoen multimediaren efektuak ez dio efektuaren edizioari jarraitzen. Beste efektu batzuk, hala ere, efektu batean sortutako muntatze-erabakiei jarraitzen diete. Beste pistetako efektuekin lerrokatuta dagoen efektu baten amaiera arrastatzen baduzu, beste pistetako efektuak eraldatu egingo diren arren, multimediak berdin jarraituko du.

Zer gertatzen da sarrerako efektu baten amaiera doitzen baduzu, pistaren amaiera inguruko denbora asko eraginik gabe utziz? Kasu horretan, baliabideen leihotik beste efektu bat arrastatzen baduzu, efektu hori hutsik dagoen errenkadaren arean txerta dezakezu. Denbora errealeko efektuak errenkadetan antolatzen dira pistaren barruan. Errenkada bakoitzak hainbat efektu eduki ditzake.

Kasu batzuetan, efektuen errenkada bat soilik aldatzeko bere iraupena aldatzea nahi izan dezakezu. Horretarako, aurrenik txertatzeko puntua efektuaren hasieran edo amaieran kokatu. Gero, sakatu Maius tekla iraupenaren eragiketa hasten den bitartean. Metodo honekin eragiketak efektuen errenkada bakar bat aldatzen du.

Doitzeaz gain, efektuak gora edo behera eraman ditzakezu. Pista bakoitzak efektuen pila bat eduki dezake bere baitan. Efektu bat gora edo behera eramatean, pilan efektuak zein ordenetan prozesatuko diren aldatzen da. Joan efektu batera eta saguaren eskuineko botoiarekin bistaratu efektuaren menua. Eraman gora eta Eraman behera aukerek efektua gora edo behera eramaten dute.

Efektuak gora edo behera eramatean, kontu handiz ibili partekatutako efektuak gisa partekatuta egonez gero, eragiketa hauen ondoren edozein erreferentzia efektu desberdin batengana jo baitezake.

Azkenik, efektuak ere arrasta daitezke. Efektuak arrastatzea planoak arrastatzea bezalakoa da. Hautatu manual_images_en/arrow gezia 'arrastatu eta jaregin' moduan sartzeko efektuak arrastatu baino lehen. Efektuak multimediaren mugetara, efektuen mugetara eta pistetara atxiki daitezke. Argi ibili gauza batekin, erreferentzia bat partekatutako efektu batera arrastatzen baduzu, erreferentziak okerreko efektura zuzenduko du hasieran erreferentziatutako efektua arrastatu ondoren.

Efektu baten gainean saguaren eskuineko botoiarekin klik egitean efektuaren laster-menua bistaratuko da. Hautatu Erantsi elementua efektua aldatzeko, edo erreferentzia aldatzeko (partekatutako efektua bada).


13.3 Denbora errealeko audio-efektuak


13.3.1 Konpresorea

manual_images_en/compressor

Ordenagailuen zientziaren esperientziaren aurka, audioaren konpresoreak ez du audioa gordetzeko behar den datu kopurua murrizten. Audioaren konpresoreak audioaren barruti dinamikoa murrizten du. Cinelerra-n konpresoreak zabaltzearen eta konpresioaren funtzioak lantzen ditu.

Uneko posizioaren denbora-periodo zehatz batean dagoen gehienezko soinu-maila kalkulatuz lan egiten du konpresoreak. Gehienezko soinu-maila sarrerako soinu-maila gisa hartzen da. Sarrerako soinu-maila bakoitzak irteerako soinu-maila bat du, erabiltzaileak zehaztutakoa. Uneko posizioaren irabazia doitu egiten da, denbora-barrutiko gehienezko soinu-maila erabiltzaileak zehaztutako balioa izanik.

Konpresoreak grafiko bat du, sarrerako soinu-maila bakoitza irteerako soinu-mailari korrelatiboa izanik. Norabide horizontala sarrerako soinu-maila da, dB unitateetan. Norabide bertikala irteerako soinu-maila da, dB unitateetan. Erabiltzaileak zehazten ditu irteerako soinu-mailak, grafikoan puntuak sortuz. Grafikoan klik egitean puntu bat sortzen da. 2 puntu existitzen badira, puntu bat arrastatu bestearen gainera ezabatzeko. Hautatu den azken puntuak bere balioa testu-eremuan bistaratuta dauka (zehaztasun gehiagoz doitzeko).

Konpresoreak audioaren barruti dinamikoa murrizteko, irteerako balioak sarrerako balioen baino handiagoak izatea egin, 0 dB izan ezik. Konpresoreak audioaren barruti dinamikoa zabaltzeko, irteerako balioak sarrerako balioen baino txikiagoak izatea egin, 0 dB izan ezik. Algoritmoak 0 dB gainditzen duten soinu-maila guztiak 0 dB mailara mugatzen ditu, gainkargaren efektua lortzeko jarri 'irabazia' efektua konporesorearen aurretik maila guztiak murrizteko, eta beste 'irabazia' efektua konpresorearen atzetik 0 dB maila gainditzeko.

Erantzun-denbora: uneko posizioarekiko gehienezko soinu-maila non hartzen den, eta zein bizkor doitzen den irabazia gailur hura lortzeko zehazten du eremu honek. Segundotan adierazten da. Balio negatiboa bada, konpresoreak uneko posiziotik aurrera irakurtzen du etorkizuneko gailurra lortzeko. Irabazia gailu horretara iritsiko da erantzun-denbora batean. Honek nahi den irteerako maila atzematen uzten du, sarrerako gailurra gertatzen denean uneko posizioan.

Erantzun-denbora positiboa bada, konpresoreak uneko posizioa soilik arakatzen du irabaziaren bila, eta erantzun-denbora bateko maldarekin igoko du irabazia nahi den irteerako mailara iristeko. Sarrerako gailua dektektatu ondoren erantzun-denbora bat igatotakoan iritsiko da irteerako mailara.

Gainbehera-denbora: gailurra uneko maila baino altuagoa bada, konpresoreak irabazia maldan igoko du gailurraren balioraino. Gero, etorkizuneko gailur bat uneko gailurra baino baxuagoa bada, irabazia maldan behera jaitsiko du. Irabazia maldan behera jaisten igaro dezakeen denbora maldan gora igotzea baino handiagoa izan daiteke. Maldan behera jaisteko denborari gainbehera-denbora deitzen zaio, eta segundotan adierazten da.

Abiarazle mota: konpresorea kanal anitzeko efektu bat da. Hainbat pistek parteka dezakete konpresore bat. Hainbat pisten seinalea nola interpretatzeko erabiltzen da abiarazle mota.

Abiarazle motak behar duen balioa Abiarazlea testu-eremuak ematen dio, konpresorearen sarrera bezala erabiliko den pistaren zenbakia adieraziz. Entzun ez den pista bati beste pisten bolumen-maila detektatzea uzten dio.

Gehienezkoa abiarazleak bolumen-maila altuena duen pista hartu eta konpresorearen sarrera gisa erabiltzen du.

Guztira abiarazle motak pista guztien seinaleak gehitzen ditu, eta batura hori konpresorearen sarreran erabiltzen du. Soinuaren konpresio naturalena da hau, eta oso erabilgarria da hainbat pisten bolumenaren batez bestekoa bozgorailu bakarrean doitzeko.

Abiarazlea: konpresorea kanal anitzeko efektu bat da. Hainbat pistek parteka dezakete konpresore bat. Normalean pista bat bakarrik arakatzen da sarrerako gailurra bilatzeko. Pista hori zehazteko erabiltzen da Abiarazlea. Abiarazlearen balioarekin hainbat pista partekatu eta erreproduzitzean, pista batean sinu formako uhina sor dezakezu beste pista bateko danborraren anplituteari jarraitzeko, adibidez.

Leundu soilik: konpresoreak soinu-mailari zer egiten dion bistaratzeko, aukera honek soinuaren uhina uneko gailurraren balioarekin bakarrik ordezten du. Oso ongi erakusten du nola eragiten dien Erantzun-denborak detektatutako gailurren balioei.


13.3.2 Audio-atzerapena

manual_images_en/delayaudio

Zehaztu bideoaren pista zenbat segundokin atzeratzea nahi duzun.


13.3.3 Zarata kentzea

manual_images_en/denoise

FINKATZEKO


13.3.4 FFT zarata kentzea

manual_images_en/denoisefft

FINKATZEKO


13.3.5 Kendu parasitoak

manual_images_en/despike

FINKATZEKO


13.3.6 Eku. parametrikoa

manual_images_en/parametric

FINKATZEKO


13.3.7 Freeverb

manual_images_en/freeverb

FINKATZEKO


13.3.8 Irabazia

manual_images_en/gain

FINKATZEKO


13.3.9 Heroine College

manual_images_en/reverb

FINKATZEKO


13.3.10 Interpolatu

manual_images_en/interpolateaudio

FINKATZEKO


13.3.11 Alderantzikatu audioa

manual_images_en/invertaudio

FINKATZEKO


13.3.12 Zuzeneko audioa

manual_images_en/liveaudio

Efektu honek audioa zuzenean soinu-txartelaren sarreratik irakurtzen du. Pistan egon daitekeen audioa ordezten duenez, pista hutsei aplikatu ohi da.

Zuzeneko audioa erabiltzeko, nabarmendu eskualde horizontala audioaren pista batean, edo definitu sarrerako eta irteerako pistak. Gero, jaregin 'Zuzeneko audioa' efektua eskualdean. Sortu pista gehigarriak eta aurreneko 'Zuzeneko audioa' efektuaren partekatutako pistak erantsi beste pistei grabazioan kanal gehigarriak edukitzeko.

Zuzeneko audioak grabazioan erabiliko duen soinu-kontrolatzailea Ezarpenak -> Hobespenak -> Erreprodukzioa -> Audio-irteera menuan hautatzen da. Baina grabazio baten ez bezala, Erreproduzitzeko buffer-tamaina erabiltzen du grabazioaren bufferraren tamaina gisa, eta proiektuaren lagin-tasa erabiltzen du lagin-tasa gisa.

Ezarpen hauek kritikoak dira, soinu-kontrolatzaile batzuk ezin dute grabatu erreprodukzioan erabiltzen den buffer-tamaina berdinarekin. 'Zuzeneko audioa' askoz ere fidagarriagoa da grabazioko kontrolatzailea ALSA denean, eta erreprodukzioko fragmentu-tamaina 2048 denean.

Jaregin beste efektuak 'Zuzenko audioa'ren ondoren, soinu-txartelaren sarrera denbora errealean prozesatzeko.

Orain, albiste txarrak. 'zuzeneko audioak' ezin du aurrez irakurri, eta ondorioz konpresorea bezalako efektuek atzerapena izango dute aurrez irakurtzea gaituta izanez gero, edo erreprodukzioa exekutatzen ari bada.

Beste arazo bat. Batzuetan soinu-txartelaren grabazio-ordularia erreprodukzio-ordularia baino apur bat motelagoa da. Grabazioa atzean erortzen da noizbehinka, eta erreprodukzioa moztuta bezala entzuten da.

Azkenik, 'zuzeneko audioak' ez du atzetik aurrera moduan lan egiten.


13.3.13 Audioa begiztan

manual_images_en/loopaudio

FINKATZEKO


13.3.14 Gainjarri

manual_images_en/overlay

FINKATZEKO


13.3.15 Garaieraren desplazamendua

manual_images_en/pitch

Denbora tiratzeko metodoen antzera, hiru metodo daude garaieraren desplazamenduan: Garaieraren desplazamendua, Berriz lagindu eta Kliparen informazioaren leihoa. Garaieraren desplazamendua denbora errealeko efektu bat da, grabazioko audioaren pistetara arrastatu eta jaregin daiteke. Garaieraren desplazamenduak Fourier-en eraldaketa azkarra erabiltzen du garaiera aldatzen saiatzeko (iraupena aldatu gabe), baina honek 'leihoen artefaktuak' sortzen ditu.

Garaieraren desplazamendua aplikatzen zaien audioei 'leihoen artefaktuek' traba guxtiago eragiten diete. Garaieraren desplazamendua asko erabiltzen da garaieran sekulako aldaketak lantzeko. Garaieran aldaketa arinagoak lantzeko, Audioa -> Errendatu efektua menuko Berriz lagindu efektua erabili. Berriz lagindu efektuak garaiera arinki aldatzen du, %5 inguruan, iraupenean aldaketa nabarmenik egin gabe.

Garaiera piskat aldatzeko beste modu bat: Baliabideak leihora joan, nabarmendu Multimedia (media) karpeta, saguaren eskuineko botoiarekin klik egin audio-fitxategi batean, eta aukeratu Informazioa elementua. Ondoren, doitu lagin-tasa Informazioaren elkarrizketa-koadroa garaiera egokitzeko. Saguaren ezkerreko botoiarekin audioaren pistaren eskuineko mugan klik egitea, eta luzeraren aldaketarekin bat etortzeko, ezkerrera edo eskuinera arrastatzea eskatzen du metodo honek.


13.3.16 Atzekoz aurrera audioa

manual_images_en/reverseaudio

Aplikatu Atzekoz aurrera audioa efektua audioaren pista bati, eta atzerantz erreproduzituko da. Soinua aurrerantz erreproduzituko da.

Argi ibili audioa atzekoz aurrera jartzearekin, denbora-lerroko uhin-formak ez baitu uneko atzekoz aurrera jarritako irteera adierazten.


13.3.17 Soinu-maila

manual_images_en/level

FINKATZEKO


13.3.18 Espektograma

manual_images_en/spectrogram

FINKATZEKO


13.3.19 Sintetizadorea

manual_images_en/synthesizer

FINKATZEKO


13.3.20 Tiratu denbora

manual_images_en/timestretch

FINKATZEKO


13.4 Denbora errealeko bideo-efektuak


13.4.1 1080-tik 480-ra

manual_images_en/1080to540

Telebista kanal gehienak 1920x1080 bereizmenarekin jasoten diren arren, estudioan duten iturburuaren bereizmena 720x480 izan ohi da. Lekua alferrik galtzea da 1920x1080 konpresatzea, benetan 720x480 bereizmeneko xehetasunak baditu. Tamalez, 1920x1080 bereizmeneko bideoa tamainaz aldatzea 720x480-ra ez da murriztea bezain sinplea.

Telebista estazio batean, jatorrizko 720x480 muntaia aurrenik 720x240 tamainako eremuetara bihurtzen dia. Gero, eremu bakoitza 1920x540 tamainara eskalatzen da. Ondoren, 1920x540 bereizmeneko bi eremuak konbinatu egiten dira gurutzelarkatuz, eta 1920x1080 tamainako irudia lortzen da. Teknika honekin telebista kontsumilatzaile batek berriro lagindutako irudia ikus dezake zirkukitu gehigarririk erabili gabe (720x480 irudia 1920x1080 batean kudeatzeko).

1920x1080 tamainako irudiak desgurutzelarkatzen badituzu, 720x240 bereizmeneko irudiak lortuko dituzu. 1080-tik 480-ra efektuak iruditik 1920x540 tamainako bi eremu erauzten ditu, gero irudiak bereiztuta tamainaz aldatu eta berriro konbinatuz gurutzelarkatutako 1920x480 irudia berreskuratzen da. Eslaka efektuak aplikatu behar da ondoren, tamaina horizontala 960 edo 720 tamainara (jatorrizko aspektu-erlazioaren arabera) murrizteko.

1080-tik 480-ra efektua aplikatzen zaien pistak 1920x1080 bereizmenekoa izan behar dute. Proiektuaren ezarpenak, Ezarpenak -> Formatua menuan, gutxienez 720x480 bereizmenekoa izan behar du.

Efektuak ez daki 1920x1080 irudiaren aurreneko errenkada jatorrizko 720x480 bereizmenaren aurreneko errenkadari al dagokion. Aurreneko errenkada zein den zehaztu behar duzu efektuaren konfigurazioan.

Efektu honen irteera irudi txiki bat da, jatorrizko 1920x1080 fotogramaren erdian. Erabili proiektorea irteerako irudia erreprodukzioan zentratzeko.

Azkenik, behin gurutzelarkatutako 720x480 bideoa duzunean, Fotogramak eremuetara edo Alderantzikatu Telezinema efektua aplika dezakezu jatorrizko fotograma progresiboak berreskuratzeko.


13.4.2 Filma zahartzea

manual_images_en/aging

"Filma zaharraren" edo telebistako saio baten itxura lortzeko erabil daitekeen efektuetariko bat da hau. Efektu honek filmean marrak gora eta behera mugitzen jartzen ditu, bideoan ere 'elurra' jar dezake. Erabili efektu hau distira/kontrastea edo kolore-balantzea efektuekin zuri-beltzeko filma zahar baten itxura lortzeko.


13.4.3 Lausotzea

manual_images_en/blur

Efektu honek bideoaren pista bat lausotzen du. Parametroak honakoak dira:


13.4.4 Distira/kontrastea

manual_images_en/brightness Kaptura ilun bat argitzea nahi baduzu, tresna hau erabili behar duzu. Efektu hau gehiegi ez erabili, bestela bideoaren kalitatea galtzeko arriskua edukiko baituzu. Erabili efektu hau gako-fotogramekin, hasiera iluna baina amaiera argitsua duen kaptura bati distira emateko. Normalean distira eta kontrastea kopuru berdinarekin (adib. distira: 28, kontrastea: 26) aldatzea nahi izango duzu, jatorrizko koloreak ukitu gabe uzteko.


13.4.5 Filma erretzen

manual_images_en/burn

Bideoa erretzearen efektuak zure bideoa 'erretzen' du, bertan bideoari erantsitako argi txiki koloredunak daude, kamiseta zuri baten ertzetan adibidez. Efektu polita izan daiteke musika arloko bideo batean, eta bideoak jorratzean zure irudipena askatzen lagun zaitzake.


13.4.6 Gako kromatikoa

manual_images_en/chromakey

Efektu honek hautatutako kolorearekin bat etortzen diren pixelak ezabatzen ditu. Alfa kanalik ez badago, kolore beltzarekin ordeztuko ditu. Alfa kanala egonez gero, gardentasunarekin ordeztuko ditu. Kolore-ereduaren hautapena oso garrantzitsua da portaera zehazteko.

Gako kromatikoak argitasuna edo ñabardura erabiltzen du zer ezabatu den zehazteko. Erabili balioa aukerak gardentasuna zehazteko balioa balioa da. Ezabatuko den kolore zentral bat Kolorea botoiarekin hautatu. Beste modu bat irteerako fotogramatik kolorea hautatzea da, horretarako aurrenik konposaketa-leihoan kolore-hautatzailea erabili, eta gero hautatu Erabili kolore-hautatzailea botoia. Kolore-hautatzailearen uneko kolorea ezartzen du gako kromatiko gisa erabiltzeko.

Argi ibili, gako kromatikoaren irteera konposatzailera atzeraeragiten baita, eta ondorioz, berriro konposatzailean kolore bat hautatzean gako kromatikoaren efektuaren irteera erabiliko baita. Kolore-hautatzailearekin koloreak hautatutakoan gako kromatikoa desgaitu egin behar da.

Atalase batean dagoen argitasuna edo ñabardura ezabatu egingo da. Atalasea handitzeak ezabatuko den koloreen barrutia zehazten du. Hala ere, ez da piztu/itzali bezain erraza. Kolorea atalasearen mugara gerturatzen doan heinean, gradualki ezabatuko da malda altua bada, edo azkar ezabatuko da malda baxua bada. Hemen definitutako malda balio gehigarri kopurua da, opakotasunetik gardentasunera joateko behar den atalasearen mugakidea.

Normalean, atalasea oso motela izaten da malda altu bat erabiltzean. Bi parametroak esklusiboak izateko joera dute, maldak betetzen duela atalase gehigarria.

Maldak gako kromatikoaren ertzak leuntzen saiatzen den arren, ez du ongi funtzionatzen konpresioa duten iturburuetan.

Leuntzeko teknika ospetsuenetarikoa honakoa da: erabili malda handiena, eta kateatu lausotzeko efektua gako kromatikoa efektuaren azpian, alfa kanala lausotzeko.


13.4.7 Gako kromatikoa (ÑSB)

manual_images_en/chromakeyhsv

FINKATZEKO


13.4.8 Kolore-balantzea

manual_images_en/colorbalance

Bideoaren kolore-balantzea efektu dotorea da distira/kontrastea eta ñabardura/saturazioa efektuekin batera erabiltzeko, filmaren grabazioan sor daitezkeen erroreak (argitasun baxua, e.a.) konpensatzen saiatzeko. Bideoaren kalitatea asko gutxiagotu gabe gauza asko egin ditzake. Gimp programak duen kolore-balantzea efektuaren antzekoa da. Irteerara bidaltzen den kolorea CMY (cyana, magenta, horia) edo GBU (gorria, berdea, urdina) alda dezakezu efektu hau erabiliz.


13.4.9 Dezimala

manual_images_en/decimate

Efektu honek oso antzekoak diren fotogramak jaregiten ditu pistatik, fotograma-tasa murrizteko. Efektu hau DVD bati aplikatzen zaio, bideoaren 29.97 f/s fotograma-tasatik filmaren 23.97 f/s tasara bihurtzeko. Dezimala efektuak sarrerako edozein tasa hartu eta irteerako tasa baxuago batera bihur dezake.

Dezimala efektuaren irteerako tasa proiektuaren fotograma-tasa da. Sarrerako tasa dezimala interfazean ezartzen da. 29.97 f/s duen bideo progresiboa filmaren 23.97 f/s tasara bihurtzeko, aplikatu dezimala efektua pistari. Ezarri dezimala efektuaren sarrerako tasa 29.97 balioarekin, eta proiektuaren tasa 23.97 balioarekin.

Oharra: dezimala efektuaren gainean geruzatuta dagoen efektu bakoitza dezimala efektuaren sarrerako tasarekin prozesatuko da. Eta azpian geruzatuta dauden efektuak proiektuaren fotograma-tasarekin prozesatuko dira. Kalkulu asko behar dituzten efektuak dezimala efektuaren azpian egon beharko lukete.


13.4.10 Desgurutzelarkatu

manual_images_en/deinterlace

Desgurutzelarkatzeko efektua asko garatu da azken urteotan. Gaur egun, desgurutzelarkatzeko bi metodoak, Alderantzikatu Telezinema eta Fotogramak eremuetara, banadutako efektuak dira. Desgurutzelarkatzeko efektuak marren erreplikazioaren hainbat aldaerak ditu orrazi-artefaktuak ezabatzeko gurutzelarkatutako bideoan. Marrak trukatzeko tresna batzuk ditu kapturatutako bideoa hobeto finkatzeko, edo atzekoz aurrera efektuaren emaitzak ordena egokian bistaratzeko eremuak.


13.4.11 Bideo-atzerapena

manual_images_en/delayvideo

FINKATZEKO


13.4.12 Kendu bideoaren zarata

manual_images_en/denoisevideo

FINKATZEKO


13.4.13 2. bideoaren zarata kentzea

manual_images_en/denoisemjpeg

FINKATZEKO


13.4.14 Gako diferentzia

manual_images_en/diffkey

Gako diferentzia efektuak gardentasuna sortzen du bi fotogramen arteko antzeko areetan. Efektu hau 2 pistetan aplikatu behar da. Pista batek aurreko planoan ekintza dauka (eta atzeko planoa konstantea); beste pistak atzeko planoa soilik dauka (ezer ez aurreko planoan). Aplikatu gako diferentzia ekintza duen pistari eta aplikatu partekatutako kopia atzeko planoa soilik duen pistari. Atzeko planoa duen pista mututu egin beharda, eta ekintza duen pistaren azpian egon. Kolore-ereduak alfa kanala eduki beharko luke.

Atzeko planoa duen pistaren eta ekintzaren pistaren artean desberdinak diren pixelak opako gisa tratatuko dira. Antzekoak diren pixelak gardenak bezala tratatuko dira. Gako diferentziaren atalasea aldatu, kolore berdinekoak ez diren pixel gehiago garden jartzeko. Aldatu malda tasa aldatzeko, zerekin gardentasuna gutxiagotzen joaten den pixelak geroz eta desberdinagoak diren heinean.

Hemen definitutako malda balio gehigarri kopurua da, opakotasunetik gardentasunera joateko behar den atalasearen mugakidea. Malda altua erabilgarriagoa da atalase baxu batekin, maldak betetzen baitu atalase gehigarria.

Erabili balioa aukerak pixelen kolorearen ordez intentsitatea konparatzea eragiten du.

Alfa kanala lausotuta duen pista baten gainean lausoa aplikatzeak gardentasunaren ertza leuntzen du.

Oharra: unean efektu honek aplikazioa krakastu egiten du YUV moduarekin erabiltzean.


13.4.15 TB puntuekin

manual_images_en/dot

Kentaro-k (effectTV) garatutako beste efektu bat.


13.4.16 Lagin-murrizketa

manual_images_en/downsample

Lagin-murrizketa efektuak irudi baten tamaina txikiagotzen du, datuak botaz, lagin-tasa murriztuz.

Honako parametroak erabiltzen ditu:
Horizontala
Desplazamendu horizontala
Berticala
Desplazamendu bertikala
Kanalak


13.4.17 Eremuak fotogrametara

manual_images_en/fieldframe

Efektu honek fotogramak proiektuaren fotograma-tasaren bikoitzarekin irakurtzen ditu, sarrerako 2 fotograma irteerako gurutzelarkatutako fotograma batean konbinatuz. Eremuak fotogrametara efektuaren aurretik dauden efektuek proiektuaren fotograma-tasaren bikoitzarekin prozesatuko dituzte fotogramak. Sarrerako fotograma bakoitzari eremua deitzen zaio.

Eremuak fotogrametara efektuak jakin egin behar du zein eremu dagokion irteerako fotogramako marrei. Jakiteko modurik errazena leihoko bi aukerak probatzea da. Sarrerako eremuak marra bikoiztuaren prozesuaren ondorioak badira, fotogramak eremuetara bezalakoarekin, okerreko ezarpenak irteera lausoa eragingo du. Sarrerako eremuak bihurketa prozesu estandar baten ondorioak badira, 1080-tik 480-ra bezalakoa, okerreko ezarpenak ez du desberdintasunik sortuko.

"Debobber" efektuak, gurutzelarkatutako 720x480 bihurtzen du gurutzelarkatutako 1920x1080 edo 1280x720 progresiboa modura, badirudi bereizmen bertikala hainbeste degradatzen duela, ze ezinezkoa izaten dela berreskuratzea.


13.4.18 Irauli

manual_images_en/flip

Efektu honek bideoaren pista bat (edo zati bat) iraultzen du, ezkerretik eskuinera, eskuinetik ezkerrera, goitik behera, behetik gora.

Elkarrizketa-koadroa nahiko bakuna da, parametro horizontala eta bertikalak soilik behar baitira.


13.4.19 Fotogramak eremuetara

manual_images_en/framefield

FINKATZEKO


13.4.20 Izoztu fotograma

manual_images_en/freezeframe

Bere forma bakunenean, nabarmendu pistaren eskualde bat izozteko, jaregin 'izoztu fotograma' efektua nabarmendutako eskualdearen gainean, eta eragindako arean zenbaki txikiena duen fotograma eskualde osoan erreproduzituko da.

'Izoztu fofograma' efektuak gaituta aukera du, gako-fotograma bati esleitu dakiokeena. 'Izoztu fotograma' efektua duten eskualdeak, gaituta daudenak, azken gako-fotogramaren ondoren zenbaki txikiena duen fotograma errepikatzen dute. Hauxe da efektuak duen posibilitate bakarra.


13.4.21 Gamma

manual_images_en/gamma

Kameraren irudi gordinek eskala logaritmikoa erabiliz gordetzen dituzte argazkiak. Kolore beltzak 0 baliora gerturatzen dira, eta zuriak berriz ia infinituraino iristen dira. Txartel-grafikoek eta bideoen kodekek eskala lineala erabiltzen dute koloreak gordetzeko. Cinelerra-k ordea irudi gordinen jatorrizko eskala logaritmikoa mantenten du hauek errendatzean. Hau beharrezkoa da, irudi gordinen analizatzaileak ez baitu irudien gamma balioak beti ongi dekodetzen. Gainera, 16 bit-eko zenbaki osokoekin prozesatzen duenez, informazio pila bat hartzen du.

Gamma efektuak kolore logaritmikoak lineal bihurtzen ditu, gammaren balioa eta gehienezko balioan oinarrituz. Gammaren balioak irteerako kurbaren pikoa zehazten du. Irteerako 1.0 balioari dagokion sarrerako gehienezko distira da gehienezko balioa.

Gamma efektuak beste 2 parametro gehiago ditu gammaren zuzenketa errazteko. Automatikoa aukerak irudiaren histogramaren gehiengoa kalkulatu arazten du. Erabili aukera hau irudien zerrenda luze baten aurrebista lantzeko, irudi batetik bestera aldatzen baita.

Erabili kolore-hautatzailea aukerak kolore-hautatzailearen uneko balioa erabiltzen du gehienezko balioa ezartzeko. Kontutan izan konposaketa-leihotik kolore bat hautatzen den bakoitzean, Erabili kolore-hautatzailea botoia sakatu behar dela balio berria aplikatzeko.


13.4.22 Gradientea

manual_images_en/gradient

FINKATZEKO


13.4.23 Histograma

manual_images_en/histogram

Kolore bakoitzaren gertaera kopurua erakusten du histogramaren marrazkian.

GBU koma mugikorrean kalkulatzen da beti, eta berdin dio proiektuak darabilen kolore-eredua. Histogramak bi transferentzi-parametro multzo ditu: sarrerako transferentzia, eta irteerakoa.

Histogramaren ikustailean 4 histograma posible daude. Histograma gorria, berdea eta urdinak gorriaren, berdearen eta urdinaren sarrerako histogramak erakusten ditu. Eta sarrerako transferentziarekin bidertzen ditu irteerako gorria, berdea eta urdina lortzeko. Gero irteerako gorria, berdea eta urdina irteerako transferentziarekin eskalatzen dira. Eskalatutako gorria, berdea eta urdina balio bihurtzen dira, eta histogramaren balioan marrazten dira. Honela, histogramaren balioa aldatu egiten da gorriaren, berdearen eta urdinaren ezarpenen arabera. Transferentziaren balioa uniformeki aplikatzen zaie G, B eta U-ri (beraien kolore-transferentzia aplikatu ondoren).

Histogramaren goian dauden kanaletariko bat hautatuz transferentzia bat ikus ahalko duzu.

Sarrerako transferentzia histograman gainjarritako grafiko batekin definitzen da. norabide horizontalak sarrerako koloreei dagokie, norabide bertikala berriz irteerako koloreei. Histograman sartzen den bideoa aurrenik histograman marrazten da. Gero, bihurtu egiten da, eta honela sarrerako balioek sarrerako grafikoko sarrerako balio bakoitzaren irteerako balioen berdinak izango dira.

Sarrerako grafikoa edita daiteke edozein puntu kopuru gehitzeko eta kentzeko. Egin klik eta arrastatu sarrerako grafikoko edozein lekutan puntu bat sortu eta lekuz aldatzeko. Egin klik existitzen den puntu batean aktibatzeko eta lekuz aldatzeko. Puntu aktiboa beti adierazten da betegarri batekin. Puntu aktiboaren sarrerako eta irteerako coloreak leihoaren goian dauden testu-eremuetan ematen dira. Puntuaren sarrerako eta irteerako koloreak aldatzeko erabili testu-eremu hoiek.

Puntuak ezabatzeko lehenbizi hautatu puntu bat, gero eraman aldameneko puntu baten beste albora. Puntuak hautatu eta Ezabatu tekla sakatuz ere ezaba daitezke.

Sarrerako transferentziaren ostean, irteerako transferentziak prozesatuko du irudia. Irteerako transferentzia gutxienekoa eta gehienezkoa da, irteerako balioak eskalatzeko. %100-aren sarrerako balioak beherantz eskalatzen dira irteeraren gehienezkora. %0-ren sarrerako balioak irteerako gutxienekora gorantz eskalatzen dira.

0 azpiko sarrerako balioak 0 baliora lotzen dira, eta %100 gainditzen duten sarrerako balioak %100-era lotzen dira. Egin klik eta arrastatu sarrerako gradientearen triangeluak aldatzeko. Honek ere testu-eremuak ditu balioak sartzeko.

Gaitu automatikoa txandakaria histogramak kalkulatzeko gorriaren, berdearen eta urdinaren (baina ez balioaren) sarrerako transferentzi automatikoak. Hau lantzeko pixelen %99-ren erdiak eskalatzen ditu histogramaren zabaleraren %100 hartzeko. Pasatuko diren pixel kopurua Atalasea testu-eremuan ezartzen da. 0.99 balioko atalaseak sarrera eskalatzen du pixelen %99a pasatzeko. Atalase txikiagoak pixel gutxiago pasatzea uzten du, eta irteera kontraste handiagoarekin bistaratzen du.

Sarrerako transferentzia automatikoa G, B eta U kanalentzako kalkulatzen da, baina ez balioarentzako.
Marraztu histograma
Zatitu irteera


13.4.24 Filma holografikoa

manual_images_en/holo

Garatzailea: Kentarou effectTV


13.4.25 Ñabarduraren saturazioa

manual_images_en/huesaturation

Efektu honekin ñabardura, saturazioa eta balioa alda ditzakezu. Parametroak aldatzeko erabili hiru graduatzaileak.


13.4.26 Interpolatu bideoa

manual_images_en/interpolatevideo

FINKATZEKO


13.4.27 Interpolatu pixelak

manual_images_en/interpolate

'Interpolatu pixelak' efektuak fotograma-tasa oso baxua duen muntaiaren iturburutik fotograma-tasa handiago baten ilusioa sortzen saiatzen da denboran zehar batez besteko fotogramak kalkulatuz. Sarrerako bi fotogramen batez bestekoa lantzen du irteerako fotograma bakoitzeko. Sarrerako fotogramak denbora desberdinean daude, sarrerako fotogramen artean dauden irteerako fotograma guztiak disolbatuz. Bi modu daude sarrerako fotogramak zehazteko. Proiektuaren fotograma-tasa baino baxuagoa den sarrerako fotograma-tasa bat zehaz dezakezu. Honen ondorioz, sarrerako fotogramak bitarte erregularretan hartuko dira.

Gako-fotogramen kokalekuak zehatz ditzakezu, sarrerako fotogramen posizio gisa. Modu honetan, sarrerako fotograma-tasa gisa erabiltzen da irteerako fotograma-tasa, eta nonnahi gako-fotogramak sor ditzakezu sarrerako fotograma bat zehazteko.


13.4.28 Alderantzikatu Telezinema

manual_images_en/ivtc

Desgurutzelarkatzeko tresnarik eraginkorrena da efektu hau, bideo batetik filma batera transferitutako muntaia denean. Hemen filma 24 f/s tasatik 60 f/s tasara bihurtu da. Gero, 60 f/s murriztu egin da 30 f/s tasara lerro bakoitiak eta bikoitiak erauziz eta lerroak gurutzelarkatuz. IVTC (alderantzikatu telezinema) efektua modu nagusienetarikoa da gurutzelarkatutako bideoa bihurtzeko bideo progresiboan. Gurutzelarkatzearen hiru eredu desegiten ditu.
A AB BC CD D
AB CD CD DE EF
Automatikoa

Lehenbiziko bi aukerek eredu finkoak dira, eta ereduaren despl. eta Eremu bakoitiak aurrenik parametroek eragiten diete. Azken aukerak lerroen hainbat konbinazio sortzen ditu fotograma bakoitzarentzako, eta konbinazio progresiboena hartzen du. Indarraren indarrezko algoritmo bat da.

Teknika hau ez da eredu batean oinarritzen, ez beste teknika batzuk egiten duten bezala, eta ez da horien bezain suntsitazilea. Baina denboralizazioan nahasmendua sortzen du fotograma-tasaren murrizketaren faltagatik. Denboralizazioa hobetzeko helburuarekin 'Alderantzikatu telezinema' efektuari 'dezimala' efektuak jarraitu behar dio.


13.4.29 Alderantzikatu bideoa

manual_images_en/invertvideo

Bideoaren pista baten koloreak alderantzikatzen ditu. Kanaletariko bakoitza alderantzika daiteke: gorria, berdea, urdina eta alfa.


13.4.30 Lausotze lineala

manual_images_en/linearblur

Lausotzeak hiru estilo ditu: lineala, erradiala eta zooma

Honako parametroak ditu:


13.4.31 Zuzeneko bideoa

manual_images_en/livevideo

Efektu honek bideoa irakurtzen du zuzenean sarrerako kaptura-txarteletik. Pistan dagoen edozein bideo ordezten duenez, pista huts bati aplikatu ohi zaio. Kaptura-txartelaren konfigurazioa grabazioko hobespenetatik hartzen da. Joan Ezarpenak -> hobespenak -> Grabazioa menura kaptura-txartela konfiguratzeko.

Joan Bideo-sarrera ataleko Kontrolatzailea eremura. Eremu horretan Video4Linux2 edo IEC 61883 hautatu. Beste bideo-kontrolatzaileak ez dira probatu 'Zuzeneko bideoa' efektuarekin, eta baliteke ez funtzionatzea.

Denbora-lerroak erabil dezakeen formatuan ezarri behar dira Formatua eta Bideoa. Fitxategi-formatuak Quicktime Linux-entzako izan behar du, eta bideoaren grabazioa gaitu behar da. Egin klik manual_images_en/wrench giltzan bideo-konpresioa konfiguratzeko.

Bideo-konpresioa grabazioaren kontrolatzailearen mende dago. Video4Linux2 bideo-kontrolatzailearekin konpresioa JPEG A mugimendua izan behar da. IEC 61883 bideo-kontrolatzilearen kasuan konpresioa DV izan behar da. Honela, denbora-lerroak erabil dezakeen kolore-ereduan irteera sortzea uzten dio kontrolatzaileari.

Txartel batzuk kolorearen eta kanalaren ezarpenak eskaintzen dituzte. 'Zuzeneko bideoa' efektuak Bideo-sarrera leihoan ezarritako balioetatik hartzen ditu kolorearen ezarpenak. Joan Fitxategia -> Grabatu menura grabazioaren eta bideo-sarreraren leihoak bistaratzeko.

Bideo-sarrera leihoan ezarritako balioak erabiliko ditu Zuzeneko bideoa efektuak. Kaptura-txartelak onartzen dituen edozein kanal Bideo-sarrera leihoan konfiguratu behar da, Zuzeneko bideoa efektuak erabiltzeko kanal berdinak.

Bideoaren grabazioa konfiguratuta dagoela, nabarmendu eskualde horizontala bideoaren pistan, edo definitu sarrerako eta irteerako puntuak. Gero, jaregin 'Zuzeneko bideoa' efektua eskualde horretan. Jaregin beste efektuak 'Zuzeneko bideoa' efektuaren ondoren, zuzeneko bideoa denbora errealean prozesatzeko. Emaitza hoberena lortzeko, OpenGL eta GL itzalduraren hizkuntza onartzen duen bideo-txartela erabiltzea gomendatzen da. Joan Ezarpenak -> Hobespenak -> Erreproduzkioa -> Bideo-irteera menura OpenGL kontrolatzailea gaitzeko.

Oharra: 'Zuzeneko bideoa' efektu bakarra egon daiteke denbora-lerroko aldi bakoitzean. Ezin da pista bat baino gehiagokin partekatu.


13.4.32 Bideoa begiztan

manual_images_en/loopvideo

Bideoaren zati bat behin eta berriz errepika dezake zati horretan begizta efektua jareginez. Ezarpenak -> Erreproduzitu begiztan aukeraren alderantziz, begizta efektuak errenda dezake. Erreproduzitu begiztan aukerak bideoa muntatzean bideoa ikusteko modu bat da, baina ez du amaierako irteeran errendatzen. Begizta efektuak ordea, amaierako irteeran errendatzen du. Begizta efektua asko erabiltzen da eskualde laburretan.

Begizta efektuak aukera bat du: begiztan sartuko den fotograma edo lagin kopurua. Aukera honek begiztan egongo den eskualdearen luzera zehazten du, efektuaren hasieratik edo azkeneko gako-fotogramatik hasiz. Eskualdea errepikatu egiten da behin eta berriro efektuaren iraupenean zehar.

Begizta efektuan gako-fotograma bat aurkitzen den bakoitzean, aurkitutako gako-fotograma hori errepikatuko den eskualdearen hasieran bihurtzen da. Hainbat gako-fotograma jarraian jartzean, hainbat eskualde errepikatzea eragitun da. Gako-fotograma bakarra jartzean, gako-fotograma horren ondoren dagoen eskualdea behin eta berriro errepikatuko da begiztaren efektuaren luzeran. Efektuaren amaierak hasierako fotogramak har ditzake, gako-fotograma efektuaren amaieratik gertu badago.


13.4.33 Mugimendua

manual_images_en/motion

Mugimenduaren aztarnaria aplikazio oso bat da bere baitan. Efektu honek bi mugimendu mota aztertzen ditu: translazioa eta biraketa. Bien jarraipena batera egin dezake, edo bakarrarena nahi izanez gero. Pixelaren 1/4-aren jarraipena egin dezake, edo pixel bakar batean. Mugimendua estabiliza dezake, edo baita ere pistak batek beste baten mugimenduari jarrai eraztea.

Nahiz eta mugimenduaren aztarnaria denbora errealeko efektu gisa aplikatu, errendatu izan ohi da emaitza erabilgarriak lortzeko. Errendatzeak denbora asko eskatzen du, batizpat mugimendua detektatzeko.

Fotogramaren eskualde bat erabiltzen du mugimenduaren aztarnariak eskualdearen jarraipena lantzeko. Efektu honek eskualde hau 2 fotogramen artean konparatzen du mugimendua kalkulatzeko. Eskualde hau pantailako edozein lekutan defini daiteke. Bi fotograma arteko mugimendua kalkulatutakoan, gauza batzuk egin daitezke mugimenduaren bektorearekin. Erabiltzailearen balio batekin eskala daiteke eta gehienezko barruti batera lotu daiteke. Bota daiteke, edo mugimenduko beste bektore guztiekin pilatu uneko posizioa lortzeko.

Denbora aurrezteko, mugimenduaren aztarnariaren emaitza gorde daiteke beste batean erabiltzeko, edo aurrez landutako kalkulu bat berreskuratu, edo baztertu.

Pistaren aztarnariak bi pistekin lan egin dezake: geruza nagusia eta helburuko geruza. Geruza nagusian lantzen da bi fotogramen arteko konparazioa. Helburuko geruzan kalkuluaren emaitza aplikatzen da, nagusian mugimendua jarraitzeko edo konpentsatzeko (zuzentzeko).

Mugimenduaren jarraipenaren konplexotatsuna nahikoa da enpresa osoei jan emateko eta garatzaileak arlo horretan bakarrik espezializatzeko. Cinelerra-ren garapenaren jarraitzailea ez da munduan dagoen kategoria maila altueneko bezain sofiztikatua, baina nahikoa da kamera digitalekin egindako pelikulak leuntzeko.

Mugimenduaren aztarnariaren parametroak honakoak dira:


13.4.33.1 Mugimenduaren jarraipenaren sekretuak

Efektu oso motela denez, metodo bat dago efektu honen gehienezko errendimendua lortzeko. Lehenbizi, mugimenduaren jarraipena aplikatuko zaion pistaren erreprodukzioa desgaitu egin behar da. Gero, mugimendua duen bideoaren eskualde bati gehitu efektua. Atzera eraman txertazeko puntua, eskualdea hasten den posiziorarte. Hautatu Ekintza eremuan Ez egin ezer. Ezarri Kalkulua eremuan Ez kalkulatu. Gaitu Marraztu bektoreak. Gero, gaitu pistaren erreprodukzioa mugimenduaren jarraipenaren areak ikusteko.

Gaitu translazioaren mugimendua edo biraketaren mugimendua bektorea, jarraipena lantzeko. Konposaketa-leihoa gainbegiratuz eta X, Y blokea ezarpenak doituz, jarraipena egitea nahi duzun irudiaren zatian zentratu blokea. Azkenik, ezarri bilaketaren erradioa, blokearen tamaina eta blokearen koordenatuak translazioarentzako eta biraketarentzako.

Behin konfiguratutakoan, ezarri kalkulua Gorde koordenatuak '/tmp'-en elementuarekin, eta egiaztatu mugimenduaren jarraipena funtzionatzen duela. Ondoren gorde mugimenduko bektoreak. Hau egin ostean, desgaitu pistaren erreprodukzioa, desgaitu Marraztu bektoreak, helburuko geruzaren gainean landu beharreko ekintza ezarri, eta aldatu kalkulua Kargatu koordenatuak elementura. Azkenik, gaitu berriro pistaren erreprodukzioa.

Hasierako fotograma bakarra erabiltzean, sekuentzia bateko mugimendua kalkulatzeko, hasierako fotogramak beste fotogramekiko mugimendu erlatibo gutxiena duena izan beharko luke. Normalean ez da 0. fotograma izaten, sekuentziaren erdialdeko fotograma bat baizik. Honela, bilaketaren erradioa filmaren erdiraino soilik zabalduko da, gutxi gorabehera.

Mugimenduaren jarraipena errendategi batean erabiltzen bada, Gorde koordenatuak eta aurreko fotograma moduak ez dute funtzionatuko. 'Gorde koordenatuak' eragiketaren emaitzak errendategiko nodoen disko gogorretan gordetzen dira, baina ez nodo maisuan. Ondorioz, nodo hauetan etorkizuneko errendatze-eragiketek fotograma desberdinak prozesatuko dituzte, eta okerreko koordenatuak irakurriko dituzte nodoen fitxategietatik. Errendategi bateko nodo bakoitzak denbora-lerroaren zati bat bistaratzeak ere aurreko fotogramak funtzionatzea saihesten dute, 0. fotograman hasitako mugimendu absolutuaren bektorea kalkulatzea behar dutelako.


13.4.33.2 2 urratsetako jarraipena

Arestian aipatutako metodoa bi urratsetako jarraipenaren metodoa da. Urrats bat mugimenduaren bektoreak kalkulatzeko erabiltzen da, beste berriz, bektore horiek muntaiari aplikatzeko. Urrats bakarrean egitea azkarragoa da, mugimenduaren bektoreen kalkuluaren erroreak azkarrago aurkitzen direlako.

Gainera, kolore-eredu ez hain zorrotza erabiltzea uzten dio mugimenduaren jarraipenari, RGB888 bezalakoa (GBU888), aurreneko urratsean, eta beste bat osatuagoa (koma mugikorreko GBU) bigarrenean. Aurreneko urratsak (bilaketak) bigarrenak baino gehiago irauten du.

Metodo hau ordea, ez da eraginkorra sekuentzia oso luzeetan, errore batzuk onar daitezkeenak eta irudiaren kalitatea zaratatsua denean. Adibidez, kamera digital batekin grabatutako muntaiaren egonkortasunean.

Beste metodo bat dago, askoz ere motelagoa dana: mugimenduaren bektoreak aldi berean kalkulatzea eta aplikatzea. Metodo honek pista bat erabil dezake mugimenduaren bektorea kalkulatzeko, eta beste pista bat ekintzen helburuko pista bezala. Metodo hau oso erabilgarria da sekuentzia luzeetan, non errore gradu bat onargarria den.


13.4.33.3 Erabili lausotzea jarraipena hobetzeko

Oso zaratatsua den edo gurutzelarkatua dagoen muntai batean mugimenduaren jarraipearen doitasuna hobetu daiteke lausotzearen efektu bat erabiliz jarraipenaren aurretik. Horretarako, mugimenduaren bektoreak pistaren urrats batean gorde daitezke, eta desgaitu lausotzea ekintzaren urratsean, edo lausotzearen efektua geruza nagusian aplikatuz.


13.4.33.4 Erabili histograma jarraipena hobetzeko

Mugimenduaren jarraipenaren aurretik histograma bat erabili ohi da ia beti, zarata pixel ilunetara bihurtzeko. Horretarako gorde mugimenduaren bektoreak pistaren urratsean eta desgaitu histograma ekintzaren urratsean, edo aplikatu histograma geruza nagusian.


13.4.33.5 Jarraipena ekintzan

Lehenbizi, gehitu mugimenduaren efektua pista bati. Arrastatu baliabideen leihotik eta jaregin zuzenean bideoaren gainera (Cinelerra-ren leiho nagusian). Honelako zerbait ikusi ebharko zenuke:

manual_images_en/cin_timeline_eff_clip

Ondoren, saguaren eskuineko botoiarekin klik egin denbora-lerroko mugimenduaren efektuaren markatzailearen gainean, mugimenduaren jarraipenaren leihoa bistaratzeko:

manual_images_en/cin_motion_win

Konposaketa-leihoari begiratzen badiozu, bideoaren gainean kutxa berri batzuk agertzen dira. Garrantzitsuak dira mugimenduaren jarraipena kontrolatzeko. Begiratu dezagun funtzionatzen ari denean nolako itxura duen:

manual_images_en/cin_comp_action_small

Mugimenduaren jarraipenak objektuaren aztarna nola galtzen ari den erakusten du irudi honek, bilaketako leihoa txikiegia delako. Honi buruz beranduago mintzatuko gara. Orain ikus dezagun sarrera txiki bat:

Joan bideoaren kliparen hasierara

Ziurtatu mugimenduaren aztarnariaren elkarrizketa-koadroa irekita dagoela

Begiratu konposaketa-leihoari

Hasi honako lau helduleku doitzen:

manual_images_en/cin_motion_track

Ziurtatu 'Pistaren translazioa' gaituta dagoela, eta 'Pistaren biraketa' desgaituta

Hasi bigarren heldulekuarekin, Translazioaren bloke-tamaina, eta biratu zer aldatzen den ikusteko. Ohartu bi koadroak tamainaz aldaten direla. Bereziki, begiratu barneko koadro txikiari. Doitu ezazu helburuaren tamainara (helburuari dakogion mugimenduaren jarraipena lantzeko). Ez larritu oraindik objektua ez badu estaltzen.

Joan hirugarren eta laugarren heldulekuetara, X eta Y blokeak. Erabili helduleku hauek helburua-hautatzailea helburuaren gainean jartzeko.

Azkenik, erabili goiko heldulekua, Translazioaren bilaketa-erradioa. Zabaldu ezazu behar adina, fotogramaren barruti osoa helburua estaltzeko (adibidean biradera gorria). Hau da, ziurtatu esekitako biradera mugituko den barruti osoa hartzen duela. Jatorrizko argazkiari begiratzen badiozu, bilaketaren erradioa txikiegia zen, eta helburua bertatik kanpora mugituta zegoen. Hau ez gertatzeko, denbora-lerroa erreproduzitu, eta ikusi emaitzak (ordenagailuak ahalmenik badu emaitzak denbora errealean erakusteko bederen), edo errendatu eta bideoaren irteerako helburuaren (biradera gorria) posizioak aztertu.

Bideoaren aurreneko fotogramak honakoaren antzekoa izan beharko luke:

manual_images_en/cin_comp_first_setup_small

Irudi honek xehetasun asko erakusten ditu. Ikusi marko txikia biraderan zentratuta dagoela, eta larriki inguratzen duela. Horrela egoteko bigarren, hirugarren eta laugarren heldulekuak doitu dira. Gainera, filmearen iraupenean zehar, biradera gorriak osatzen duen pendulu-mugimendu erabat estaltzen duela kanpoko kutxak.

Azkenik, beharrezkoak diren beste ezarpen batzuk daude efektua ikusteko:

manual_images_en/cin_motion_set_output1


13.4.33.6 Egonkortasuna ekintzan

Atal honetan bideo bat nola egonkortzen den azalduko da. Oso beharrezkoa izaten da kasu askotan, adibidez mugitzen ari den ibilgailu batetik grabatutako bideoan.

Aurrenik hautatu denbora-lerroan egonkortzea nahi den muntaiaren zatia, sarrerako eta irteerako puntuak erabiliz. Ondoren, aplikatu mugimenduaren efektua bideoaren zati horri.

Hautatu "Aurreko fotograma, bloke berdina" aukera. Kamera digital batekin hartutako dardara duen muntaia egonkortzeko gomendatutako aukera da. Bere helburua ez bada mugitzen ari den objektu baten jarraipena egitea, efektuaren iraupen osoan blokea posizio berdinean egotea ziurtatzea baizik.

Handitu blokea eta hautatu fotogramaren tamainaren ia erdia. Hautatu "Egonkortu azpipixelak" aukera: egonkortasun xehetuena eskaintzen du. Gutxiagotu "Geh. desplazamendu absolutua" balioa egonkortasunaren anplitutea mugatzeko. Normalean bideoaren leku batzuetan egokiagoa da egonkortasun inperfektua lortzea, filmearen alboetan ertz beltz handi bat agertzea baino (filmaren oszilazioa handiagoa denean). Ezarri "Translazioaren bilaketa-urratsak" 128 balioarekin. Balio hori handitzeak ez du emaitz hobeagorik eskainiko, eta errendatzeko behar den denbora asko igotzen du. Ziurtatu "Marraztu bektoreak" gaituta dagoela, eta mugimenduaren efektua aplikatu zaion bideoaren zatia errendizatu .

Emaitza egokia bada, desgaitu "Marraztu bektoreak" aukera. Blokea eta bektoreak ez dira bideoan gehiago marraztuko. Gero, errendatu filmea `.dv' formatuko fitxategi batean, eta inportatu zure proiektura.

Ikus ahal izango duzunez, bideoa egonkortu egin da, baina ertz beltzak ageri dira fotogramaren alboetan. Orain beharrezkoa da zooma handitzea eta gako-fotogramak definitzea proiektorea pantailan zehar mugitzeko (eta bide batez ertz beltzak kentzeko). Jatorrizko muntaiak zenbat eta dardara gehiago izan, orduan eta gehiago handitu beharko da zooma ertz beltzak kentzeko. Emaitzik onena HDV formatuko muntaiarekin lortzen da, DV formatuarekin baino hobeto.


13.4.34 Mugimendu-lausotzea

manual_images_en/motionblur

FINKATZEKO


13.4.35 Olioz pintatzea

manual_images_en/oilpainting

Efektu honek bideoa olioz pintatuta egon balitz bezala egiten du. Erradioa graduatzailearekin kontrola daiteke. Koloreen intentsitatea hauta daiteke aukera gisa.


13.4.36 Gainjarri bideoa

manual_images_en/overlay

FINKATZEKO


13.4.37 Perspektiba

manual_images_en/perspective

Perpektibaren efektuarekin objektu baten perpektiba alda daiteke, eta oso erabilgarria izaten da objektuak urrunean iraungitzen ari balira bezalako ilusioa sortzeko.


13.4.38 Polarra

manual_images_en/polar

Bideoa modu bitxi batean okertu eta desitxuratzen ditu Polarra efektuak. Matematikoki, filmea koordenatu polarretatik koordenatu cartesiarretara bihurtzen du, edo alderantziz.


13.4.39 GBU-601

manual_images_en/rgb601

Bideo analogikoen edo MPEG-en (DVDak barne) irteeran, G, B eta U kanalen gehienezko barrutia [16, 235] (8 bit) da. YUV-en kasuan, intentsitatearen (Y) gehienezko barrutia [16, 235] (8 bit) da. Barruti hau grisaren mailari dagokio, %6-tik %92-rarte. Errendatzean, barrutitik kanpo dauden balioak moztu egingo dira muga hauetara.

MPEG errendatzeko, GBU-601 efektua gehitu intentsitatearen eskala osoa (%0-%100) erabiltzen duten bideoaren pista guztiei, eta gaitu GBU -> 601 konpresioa. GBU-601 efektuaren ondoren aplikatu Bideoaren esparrua efektua, GBU-601 efektuak zure barruti dinamikoari nola eragiten dion ikusteko. See section Bideoaren esparrua.

(Errendatutako MPEG-ek zein itxura edukiko duen GBU-601 konpresiorik gabe aurrikusteko, gaitu 601 -> GBU hedapena. Kontrastea nabarmenki handiagotzen dela ikusiko duzu.)

Nahiz eta GBU-601 efektuak bideoaren pisten kontrastea gutxiagotu, MPEG erreproduzitzean kontrastea leheneratuko da.


13.4.40 Lausotze erradiala

manual_images_en/radialblur

Zurrunbilo formako lausoa sortzen du, kamera biratzen ari balitz bezala simulatuz. Lausoaren kokalekua, mota eta kalitatea alda dezakezu.


13.4.41 Aldatu fotograma-tasa - RT

manual_images_en/reframert

"Aldatu fotograma-tasa - RT" efektuak bideoaren sekuentzia bateko fotograma kopurua aldatzen du zuzenean denbora-lerrotik. Lan egiteko bi modu ditu, elkarrizketa-koadroko 2 txandakariek zehaztuta..

Tiratu moduak bere irteerako uneko fotogramaren zenbakia eskalaren faktorearekin bidertzen du, bere sarreratik irakurri behar duen fotograma kalkulatzeko. Bere uneko irteerako fotograma 55garrena bada, eta eskalaren faktorea 2, orduan emaitza 110garren fotograma irakurriko du bere sarreratik. Ondorioz, 'Tiratu' efektuak bideoaren iraupena luzatzen du eskalaren faktorearen alderantzikoarekin. Eskalaren faktorea 1 baino handiagoa bada, jatorrizko sekuentzia baino lehenago amaituko da irteera denbora-lerroan. Faktorea 1 baino txikiagoa da, jatorrizko sekuentzia baino beranduago amaituko da irteera denbora-lerroan. "Aldatu fotograma-tasa - RT" efektua luzatu egin behar da eskalaren faktoreari egokitu arte. Bere luzera aldatzeko efektuaren amaierako puntua arrastatu.

'Tiratu' moduak sarrerako fotogramaren zenbakia aldatzen duen arren, ez du sarrerako fotograma-tasa aldatzen. "Aldatu fotograma-tasa - RT" baino lehenagoko efektuek "Aldatu fotograma-tasa - RT" efektuaren fotograma-tasa berdina dutela suposatzen dute.

"Aldatu fotograma-tasa - RT" efektua, 'tiratu' moduan, Kamera azkarraren efektu gisa erabil daiteke. Horretarako eskalaren faktorea 1 baino handiagoa izan behar du.

Kamera motalaren efektua lortzeko, erabili "Aldatu fotograma-tasa - RT" efektua 'tiratu' moduarekin, eta eskalaren faktorea 1 baino txikiagoarekin. Adibidez, demagun filme bateko klip bat kamera motelean jartzea nahi duzula. Klip hau 33.792 segundoan hasten dela, eta 39.765 segundoan amaitu. Beraz, bere iraupena 5.973 segundotakoa da. Bere jatorrizko abiaduraren 4/10-rekin erreproduzitzea nahi da. Kliparen luzera erreprodukzioaren abiadurarekin zatituz (5.973/0.4) emaitzeko kliparen amaierako luzera lortzen da: 14.9325 segundo. Kliparen hasieran sarrerako puntua sor daiteke (33.792 segundoan), eta irteerako puntua 14.9325 segundo beranduago, 48.7245 (33.792 + 14.9325) posizioan. Ondoren, "Aldatu fotograma-tasa - RT" efektua gehitzen zaio, gero 'tiratu' modua doitu eta eskalaren faktorea 0.4 balioarekin ezarri. Azkenik, nahikoa da irteerako puntua sarrerako puntuarekin ordeztea, eta hurrengo klipa kamera motelaren ondoren hastea, hau da, 48.7245 segundoan.

Baliabideen leihoan (Multimedia edo Klipak karpetan) saguaren eskuineko botoiarekin klik eginez eta Informazioa aukera hautatuz kliparen fotograma-tasa alda daiteke baita ere. Aurrenik zerrendatik elementurik ez baduzu hautatzen, fotograma-tasaren balioa ezar dezakezu testu-eremuan. Proiektuaren fotograma-tasarentzako fotograma egokiak hartuko ditu Cinelerra-k, kamera azakarraren edo motelaren efektua automatikoki landuz.

Lagin-murrizketa ez du irteerako sekuentziaren iraupena aldatzen. Irteerako fotograma-tasa eskalaren faktorearekin bidertzen du, sarreratik irakurri behar duen fotograma-tasa aurkitzeko (zein abiadurarekin irakurri behar dituen fotogramak efektuaren sarreran). Efektu honekin sarrerako fotogramak irteeran kopiatzen dira, baina eskalak adierazitako abiadurarekin. Ez du irteeraren iraupena aldatzen (sarrerakoaren berdina da). Eskalaren faktoreak 0.5 balio badu, eta irteerako fotograma-tasa 30 f/s bada, orduan 15 fotograma segundoko erakutsiko dira eta sarreratik 15 fotograma irakurriko dira segundoko. modu hau erabilgarria da baldin eta eskalaren faktorea 1 baino txikiagoa bada, hortik bere izena: ingelesez 'downsample', lagina murriztea adierazten du.

Lagin-murrizketa moduak sarrerako fotograma-tasa aldatzen du, irakurri beharreko fotograma kopuruaz gain. Hori dela eta, "Aldatu fotograma-tasa - RT" efektuaren (Lagin-murrizketa moduarekin) aurretik dauden efektuek fotograma-tasa desberdina ikusiko dute (efektu hau ez balego egongo zen tasarekin konparatuz). Jatorrizko fotograma-tasa bider eskalaren faktoreak eragiketaren emaitza da sarrerako fotograma-tasaren balioa. Eskalaren faktorea 2 bada, eta irteerako fotograma-tasa 30 f/s bada, sarrerako fotograma-tasa 60 f/s izango da, eta sarreran egongo den fotograma kopurua bikoiztu egingo da. Normalean honek ez du eraginik edukitzen, hala ere efektu batuzk modu desberdin bateko portaera izan dezakete fotograma-tasa altuekin.


13.4.42 Atzekoz aurrera bideoa

manual_images_en/reversevideo

Edukia denbora errealean atzekoz aurrera erakuts daiteke denbora-lerroan. Efektu hau ez da programaren nabigazioko kontrolekin filmea erreproduzitzearekin nahastu behar. 'Atzekoz aurrera bideoa' efektuak erreprodukzioaren norantza alderantzikatzen du, ez du nabigazioaren norabidea kontutan hartzen.

Atzekoz aurrera efektua aplikatuko zaion eskualdea efektuaren pistaren gaineko kokapenak zehazten du, eta gero efektuan kokatutako gako-fotogramek. 'Atzekoz aurrera bideoa' efektuak gaituta aukera du, gako-fotogramak erabiliko diren edo ez adierazteko. Honek hainbat posibilitate eskaintzen ditu.

Gaitutako gako-fotograma bakoitza 'atzekoz aurrera' motako eskualde berri bateko hasiera bezala tratatzen da, eta aurreko eskualdearen amaiera. Gaituta dauden hainbat gako-fotogramek independenteak diren hainbat 'atzekoz aurrera' motako eskualdeak eskaintzen dituzte. Gaitutako gako-fotograma baten atzetik desgaitutako gako-fotograma egonez gero, eskualde bat 'atzekoz aurrera' egongo da, eta hurrengoa aurrera (erreprodukzio normala).


13.4.43 Biratu

manual_images_en/rotate 'Biratu' efektuak bideoa 90 gradutako gehikuntzarekin bira dezake, bideoa alderantzikatu edo irauli.


13.4.44 SVG (Inkscape)

manual_images_en/svg

FINKATZEKO


13.4.45 Eskala

manual_images_en/scale

FINKATZEKO


13.4.46 Aldi baterako hautapenaren batez bestekoa

manual_images_en/timeavg

Sekuentzia batean mugimendurik ez duten areak leuntzeko erabil daiteke plugin hau. Pixel bakoitzaren kolorearen osagaiaren tarteko balioa fotograma kopuru baten zehar kalkulatuz lantzen da leuntzea. Uneko fotogramaren kolorearen balioaren eta tarteko balioaren arteko bai desbideraketa estandarra bai diferentzia atalase baten azpitik badaude, orduan erabiliko da honela leundutako balioa.

Batez bestekoa eta desbideraketa tipikoa bidearen osagai bakoitzarentzako kalkulatzen direnez, proiektuaren kolore-ereduaren mende egongo dira. Fotogramen batez bestekoa eta desbideraketa tipikoa azter daitezke efektuaren elkarrizketa-koadroko botoi egokia hautatuz.

Fotogramen batez bestekoa kalkulatzeko erabiltzen den eskualdea desplazamendu finkoarekin edo 'Berrabiarazteko marka-sistema'-rekin zehazten da. Berrabiarazteko marka-sistema batean gako-fotograma batzuk markatu egiten dira ataleko abiapuntu gisa. Atal bakoitzean uneko fotogramaren inguruko fotogramak erabiltzen dira batez bestekoa kalkulatzeko, atalaren hasierara edo amaierara gerturatzean ezik (kasu horietan batez bestekoa kalkulatzeko hasierako edo amaierako N fotograma erabiltzen baitira).

Ohizko erabilera:

Leuntzeko fotograma kopuru bat hautatzea nahi baduzu (bere batez bestekoa kalkulatzeko):

  1. Sartu zentzuzko fotograma kopurua batez bestekoa kalkulatzeko (adib. 10)
  2. Hautatu Aldi baterako hautapenaren batez bestekoa metodoa eta sartu 1 eta 10 balioak Batez.best. atal. eta D.E. atal. (desbideraketa estandarraren atalasea) hurrenez hurren. Balio hauekin pixel guztiek erabiliko dute batez besteko balioa.
  3. Gaitu aurreneko osagaiaren maskara. Honela fotograma osoak osagai horren kolorea eduki beharko luke.
  4. Desbideraketa tipikoaren (D.E. atal.) balioa piskanaka gutxiagotu. Hau egitean batez bestekotik oso desberdinak diren eskualdeetan maskararen egoera alderantzikatzen da. Jarraitu desbideraketaren atalasea gutxiagotzen, bideoaren eskualde mugikaitzek alderantzikatutako maskara izan arte. Balio hau zarataren atalasea bezala ezagutzen da, eta kameraren CCD-ak modu naturalean sortzen duen zarata maila da.
  5. Errepikatu aurreko prozedimendua batez bestekoaren atalasea (Batez.best. atal.) aurkitzeko.
  6. Kendu maskara
  7. Errepikatu hau kanal guztientzat

13.4.47 Enfokatu

manual_images_en/sharpen

FINKATZEKO


13.4.48 Gurutzelarkatze-desplazamendua

manual_images_en/shiftinterlace

FINKATZEKO


13.4.49 Trukatu kanalak

manual_images_en/swapchannels

FINKATZEKO


13.4.50 Atalasea

manual_images_en/threshold

Irudia erabateko luminantzia bihurtzen du atalaseak. Atalasearen azpitik eta gainetik dauden luminantziaren balioak beltzera bihurtzen dira, eta atalase barruan dauden luminantziaren balioak zuri. Atalasea efektuaren elkarrizketa-koadroak uneko fotogramaren luminantziaren balioen histograma erakusten du. Histograman klik egin eta arrastatzean zurira bihurtzeko barrutia sortzen da. Maius+klik egitean barruti honen ertza zabaltzen da. Atalasearen barrutiaren balioak testu-eremuan ere zehaz daitezke.

Efektu hau, bere oinarrian, luminantziaren jatorrizko gakoa da. Eragindako pista gainean dagoen beste pista batekin bidertu daiteke, eta honela atalasearen barrutian dauden bigarren pistako zatiak bakarrik bistaratuko dira.


13.4.51 Denboraren batez bestekoa

manual_images_en/timeavg

'Denboraren batez bestekoa' erabilpen asko dituen efektua da, mugimenduan dauden irudimen handiko ereduak sortzeko erabiltzeaz gain. Bere benetako zeregina irudi finkoetan zarata murriztea da. Nahikoa da bideo-kamera batekin sujetu egonkorra 30 bat segundotan enkokatzea, fotograma horiek kapturatzea eta denboraren batez besteko efektua aplikatzea kalitate oso altuko irudi bat lortzeko. Koma mugikorreko kolore-ereduetan, denboraren batez bestekoak zarata asko duten kameren barruti dinamikoa handiagotu dezakete.

Denboraren batez bestekoa efektuaren barruan pilatzeko bufferra eta zatitzaile bat dago. Bufferrean fotograma kopuru bat gordetzen da, eta zatitzailearekin zatitzen dira beraien batez bestekoa kalkulatzeko.

Denboraren batez bestekoak memoria kopuru ikaragarria behar dezakeenez, lehenbizi pistaren erreprodukzioa desgaitzea gomendatzen da, gero efektua pistaren gainean jaregin, nahi den fotograma kopuruaren denboraren batez bestekoa konfiguratu eta berriro pistaren erreprodukzioa gaituz.


13.4.52 AurreDenbora

manual_images_en/timefront

Irudia desitxuratzen duen efektu bat da, honako artikuluan oinarritutako efektua da:
http://www.vision.huji.ac.il/videowarping/HUJI-CSE-LTR-2005-10_etf-tr.pdf


13.4.53 Titulua

manual_images_en/titler

Nahiz eta posiblea izan Gimp aplikazioan sortutako testuak filmera inportatzea eta konposatzea, Cinelerra-k berak 'Titulua' efektua eskinatzen du testua gehitzeko.

'Titulua' efektuak aukera estandarrak ditu: letra-tipoa, tamaina eta estiloa. Letra-tipo egokiena orokorra da, Arial bezalakoa, tamaina handiarekin.

Justifikatu eragiketak testua fotograma osoarekiko justifikatzen du. Behin testua justifikatutakoan, X eta Y desplazamenduak aplikatzen dira. Honela testua justifikatzeaz gain, eskualde seguruan kokatzea uzten du.

Mugimendu motak testua lau norabidetariko batean animatzen du. Hau erabiltzean testua desager daiteke. Ziurtatu abiadura zentzuzko balio batekin dagoela (zalantzarik izanez gero, probatu 150 balioarekin), eta aldatu txertatzeko puntua denbora-lerroan zehar, testua animaziotik nahiko urrun egon arte (testua berriro agertu daikeenerarte).

Begizta aukerak testuari mugimendua ematen dio testua erabat desagertu arte, eta berriro hasiko da. Aukera hau gabe (begizta), testua pantailatik irtetzean ez da berriro sartuko.

Animazioaren abiadura zehazteko erabili Abiadura aukera (pixelak segundoko). Zenbat eta handiagoa izan balio hau, orduan eta azkarrago mugituko da testua.

Jaregin itzala aukerak testuaren kopia beltz bat marrazten du jatorrizko testuaren eskuinean eta behean. Oso erabilgarria da bideo aldakorrean testua marraztea nahi denean, bere ertza beti ikusgai mantentzeko.

Beste animazio mota bat, desplazamenduaz gain, Pixkanaka agertu/Piskanaka desagertu da. Bere balioak 0 badira, ez da irungituko.

Kolorea aukerak kolore bat hautatzea uzten du, testua kolore horrekin marrazteko. Kolore erabilgarriena zuria izan ohi da.

Markatu denbora-kodea aukerak testua ordezten du denbora-lerroko uneko posizioarekin (segundotan eta fotogrametan).


13.4.53.1 Letra-tipoak gehitzea 'Titulua' efektuari

Jatorrizko X Windows sistemak ez dauka letra-tipoak bideoan bistaratzeko modu egokirik. Uneko bit sakonerara mugatuta dago. Letra-tipoen ikustailean zein letra-tipo funtzionatzen duten (nahi den bit sakonerarekin) jakiteko modu egokirik ez dago. Aurkitu den modurik errazena 'Titulua' efektuan letra-tipoak onartzeko direktorio bat eskaintzea da: `/usr/lib/cinelerra/fonts'.

'Titulua' efektuak batizpat TTF ("True Type Fonts") mota onartzen du. Beste mota batzuk ere onartzen dituen arren TTF motakoak dira fidagarrienak. TTF motako letra-tipoak gehitzeko nahikoa da .TTF luzapeneko fitxategia `/usr/lib/cinelerra/fonts' direktorioan kopiatzea. Gero, direktorio horretan ttmkfdir && mv fonts.scale fonts.dir komandoa exekutatu, eta berrabiarazi Cinelerra aplikazioa. Honela, letra-tipo berriak erabilgarri egon beharko lukete. ttmkdir tresnaren erabilera maiz aldatu izan ohi denez, baliteke arestian aipatutako komandoak ez funtzionatzea dagoen moduan.


13.4.53.2 Titulua eskualde seguruan

Bideoa etxeko telebista batean erreproduzituko bada, kanpoko ertza %5-ean moztuko da albo bakoitzean. Gainera, ertzetik gertu dagoen testua bikoiztuta ager daiteke. Guzti hau kontutan izanda, tituluak gehitzean ziurtatu eskualde segurua tresna gaituta dagoela konposaketa-leihoan. Testuak ez luke inoiz barneko kutxatik irten behar.


13.4.54 Eraldatu

manual_images_en/translate

Efektu honek jatorrizko bideoa desplazatu, moztu edota eskalatzen du horizontalki eta bertikalki. Sarrerako eta irteerako parametroek Konposaketa-leihoko kameraren eta proiektorearen funtzioak bezala lan egiten dute:

Sarrerako eta irteerako balio berdinak, baina jatorrizko filmaren baino txikiagoek, iturburua murriztuko dute. Balio desberdinek irudia tiratu edo estutu egingo dute hautatutako norabideetan. Sarrerako balioak jatorrizko filmea baino txikiagoak badira, irudi hori murriztu egingo dute.

Efektu honek gako-fotogramak onartzen ditu, eta ondorioz parametro hauekin denbora-lerroan zehar efektua leundu daiteke.

Efektu hau gauza askotarako erabil daiteke, filme baten zatia pantailan zehar mugitzeko, edo bere tamaina aldatzen joatea mugitzen den bitartean.


13.4.55 Zorroztasun gabe

manual_images_en/unsharp

Efektu honek bideoa zorroztasunik gabe uzten du, lausotu egiten du alegia. Bere parametroak honakoak dira:


13.4.56 Bideoaren esparrua

manual_images_en/videoscope

Bideoaren esparrua tresnak argiaren eta koloreen mailak adierazten ditu kalibratutako pantailan. Oso erabilgarria da, gizakien begiek ez baitaude prestatuta argiaren eta koloreen mailak egokiro doitzeko, baizik eta argiaren eta koloreen arteko diferentziak detektatzeko.

Bideoaren esparrua Cinelerra-ko beste efektu batzuekin batera erabil daiteke (YUV, Ñabardura, Distira, Kolore-balantzea edo Histograma bezalakoak), bideoaren kontrastea, argitasuna, konformantzia (argi desberdinekin lortutako bideo kaptura batzuk normalizatzeko) zuzentzeko, edo helburu zinematikoentzako.

Batzuk bideoaren esparrua grabazioan erabiltzeko aukera eskaintzea pentsatu dute. Zoritxarrez, proposamen honek bideoaren esparruan aldaketa izugarriak lantzea eskatzen du, hainbat bideo-kontrolatzailekin lan egin ahal izateko.

Bideoaren esparruaren leihoak bi zati ditu: Uhin-formaren esparrua eta Bektore-esparrua.


13.4.56.1 Uhin-formaren esparrua

Ezkerreko grafikoa da, marra horizontalak dituena. Y ardatzean argitasunaren maila adierazten da, X ardatzean berriz irudia. Marra horizontal bakoitzak argitasunaren maila bat adierazten du, behekoa %0 izanez, eta goikoa %100. %0 mailako argitasunak argirik ez dagoela adierazten du, beheko marrak egon daitekeen gehienezko iluntasuna adierazten du: beltza. Goiko marrak berriz argitasunaren %100 adierazten du, hau da, egon daitekeen gehienezko zuria.

manual_images_en/videoscope_waveform_bars

Grafiko honetan zerbait ikusteko, txertatzeko puntua fotograma zehatz baten gainean jarri. Eskualde bat hautatuta badago, egin klik denbora-lerroko puntu batean (efektu honek eragiten dion eskualdean). Fotograma bat hautatzean, bideoaren esparruak bideoaren jatorrizko irudia marra bertikaletan deskonposatzen du. Jatorrizko irudiaren pixel-zutabe bakoitza uhin-formaren esparruko pixel-zutabe bakoitzari dagokio. Beraz, uhin-formaren esparruak hainbat marra bertikal erakutsiko ditu, hautatutako bideoaren irudiaren zabalera adina.

Bideoaren esparruak pixel bakoitzaren argitasunaren balioa neurtzen du zutabe bertikal hauetako bakoitzean, eta uhin-formaren esparruan bistaratuko du. Hau da, zutabe batean pixel beltzak soilik egongez gero, bideoaren esparruak zutabe hori uhin-formaren esparruan puntu bat bezala marraztuko luke, %0 marran. Beste zutabe batean pixel zuriak soilik egongez gero, bideoaren esparruak zutabe hori uhin-formaren esparruan puntu bat bezala marraztuko luke, %100 marran. Zutabea ordea gris kolorekoa izanez gero (tartekatutako pixel zuri eta beltzekin), uhin-forman bi puntu marraztuko ditu: bata %100 mailan (pixel zuri guztien adierazgarri); eta besta %0 mailan (pixel beltz guztien adierazgarri).

Uhin-formaren esparruak irudiaren argitasun maila zuzentzen lagun gaitzake, kontrasteekin jolasean ibiltzeko edo konformantzia ziurtatzeko (argi desberdinekin lortutako bideo kaptura batzuk normalizatzeko).

Argitasun maila (luminantzia) doitzeko:

  1. Txertatu Distira/Kontrastea, YUV edo beste efektu bat pistan.
  2. Txertatu Bideoaren esparrua efektua azpiko pistan. Ziurtatu azpiko pistan jarri dela, doiketaren emaitzak ikusteko. Ez bada horrela, saguaren eskuineko botoiarekin egin klik, eta eraman behera.
  3. Bistaratu bai efektua bai bideoaren esparrua.
  4. Doitu efektua uhin-forma gainbegiratzen duzun bitartean, nahi duzun argitasun mailarekin bat jartzeko.

Kontrastearen barrutia hobetzea nahi baduzu, Distiraren/Kontrastearen maila doitu esparruko puntu ilunena %0 mailararekin lerrokatuz, eta zati argitsuena %100 mailarekin lerrokatuz. %100 baino gorago dagoen edozer gainsaturatua dago. Kontrol-laukiekin nabarmendu behar diren mugak:


13.4.56.2 Bektore-esparrua

Bektore-esparrua tresna kolorea gainbegiratzeko erabiltzen da. Zirkulu zentrokideez osatuta dago, fotogramaren pixel bakoitzaren balioa adierazteko. Kolore bakoitza marra erradial bat da, zirkuluaren zentrutik kanpoko ertzerainokoa. Erradio txikiena zuri hutsa da, eta kanpoko ertza kolorearen intentsitate altuenak ditu (adib. urdin hutsa, gorri hutsa). Zentrutik dagoen distantzia kolorearen saturazioa da.

Kolorearen tindua gurpilean kolorea agertzen den angeluaren graduarekin adierazten da. Angelu desberdinak tindu desberdinak adierazten dute.

Bektore-esparrua beste efektu batzuekin erabil daiteke kolorea zuzentzeko, irudiaren tindua doitzeko eta beste efektu zinematikoak aplikatzeko, irudia zuzentzeko edo filma desberdinak berdintsu agertzeko.

manual_images_en/videoscope_vectorscope_color_correct

Adibide honetan, gaineko irudiak zuri-balantzea du. Bektore-esparruak pixel ugari erakusten ditu horia eskualdean, eta gutxi batzuk zuria eskualdean. Horia tindua kentzeko, Kolore-balantzea efektua erabiltzen da aurrenik bektore-esparrua magentaruntz joateko, eta gero urdinera, zentrutik gertu zegoen eskualdea zentrua inguratu arte. Irudiaren azpian, nabarmendutako horiak zuri (geziak) bihurtu dira. Jakin ezazu dagokion funtzionalitatea uhin-forman baita ere zuriagoa agertzen dela.

Bektore-esparrua bideoaren irteera hainbat monitoreetan zuzen bistaratzen dela ziurtatzeko ere erabiltzen da. Barneko erradioko puntuak monitore gehienetan zuri hutsa bezala ikusiko dira, eta %100 erradiotik kanpo daudenak baliteke pantaila askotan ez ikustea.


13.4.57 Uhina

manual_images_en/wave

Uhina efektuak uhinak gehitzen dizkio irudiari.

manual_images_en/effect_wave_before_after

Honako parametroak doi ditzakezu:

manual_images_en/effect_wave_window


13.4.58 Bihurritu

manual_images_en/whirl

FINKATZEKO


13.4.59 YUV

manual_images_en/yuv

FINKATZEKO


13.4.60 Zooma lausotzea

manual_images_en/zoomblur

FINKATZEKO


14. Errendatutako efektuak

Denbora errealeko efektuez gain, beste efektu mota batzuk daude. Pistaren eskualde batean exekutatzen dira, eta emaitza disko gogorrean gordetzen da pantailan bistaratu aurretik. Normalean, emaitza pistan itsasten da, jatorrizko datuak ordeztuz.

Errendatutako efektuak ez dira baliabideen leihoan agertzen. Errendatutako efektuak eskuratzeko joan Audioa -> Errendatu efektua eta Bideoa -> Errendatu efektua menuetara. Menu bakoitzak errendatutako efektuen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du. Errendatutako efektuak pista mota batean aplikatzen dira: audioaren pistari edo bideoaren pistari. Mota berdineko pistarik ez bada existitzen, errore bat gertatuko da.

Errendatu efektua... menua erabili aurretik denbora-lerroan eskualde bat definitu behar da efektua aplikatzeko. Sarrerako eta irteerako punturik, edo eskualderik, ez badago efektua txertatzeko puntutik filmearen amaieraino aplikatuko da. Egonez gero, sarrerako eta irteerako puntuek, edo hautatutako eskualdeak, mugatuko dute aplikatuko den eskualdea.

Gainera, efektua ainguratuta dauden pistetan soilik aplikatuko da. Beste pista guztiei ez ikusi egingo zaie.

Azkenik, errendatutako efektuak pistaren atributu batzuk prozesatzen ditu sarrerako datuak irakurtzean, baina ez guztiak. Eragindako pistetako trantsizioak aplikatu egiten dira. Desplazamendua eta efektuak ez. Honela datu berriak dagoen hautapenaren posizioan itsas daitezke, desplazamenduaren balioa aldatu gabe.

'Errendatu efektua' elkarrizketa-koadroan efektu guztien zerrenda dago, bai denbora errealekoak bai errendatutakoak. Hemen agertzen diren denbora errealeko efektuak ordea errendatu egiten dira, pistan aplikatu ordez. Zerrendako efektu bat hautatu behar da exekutatu ahal izateko, eta disko gogorreko fitxategi bat zehaztu behar da errendatutako efektua bertan gordetzeko (Hautatu fitxategia errendatzeko eremuan). manual_images_en/magnify lupak fitxategia hautatzen lagun zaitzake.

Fitxategi-formatu bat hautatu behar da pistaren mota kudeatzeko. manual_images_en/wrench giltzak fitxategi-formatua konfiguratzea uzten ditu.

Etiketa bakoitzean fitxategi berria sortu aukera ere badago. Erauzitako CDa badago denbora-lerroan, eta hainbat fitxategitan zatitzea nahi izanez gero, etiketak izango liratee fitxategien arteko zatitzaileak aukera hau erabiltzean. Denbora-lerroa etiketekin zatituta dagoenean, eta aukera hau gaitzen denean, efektua etiketa bakoitzean berrabiarazten da. Ondorioz, egoera honetan, normalizazioaren eragiketak uneko fitxategiaren gailurra hartzen du, eta ez denbora-lerro osokoa.

Azkenik, txertatzeko estrategia erakusten da elkarrizketa-koadroan, errendatzeko elkarrizketa-koadroaren berdin funtzionatzen duelarik. Oharra: nahiz eta efektuek audioaren edo bideoaren pista bati aplikatu, txertatzeko estrategia pista guztiei aplikatzen zaie, arbeleko eragiketetan (kopiatu eta itsatsi) gertatzen den bezala.

Elkarrizketa-koadroko Ados botoi berdea sakatzean, efektuari dagokion beste elkarrizketa-koadroa agertzen da. Efektua gainera denbora errealekoa bada, bigarren elkarrizketa-koadroa agertuko da uneko konfigurazioa berresteko. Konfigurazio hori onartutakoan prozesatuko da efektua.


14.1 Errendatutako audio efektuak


14.1.1 Berriz lagindu

Irteera bakoitzaren lagin zenbakia eskalaren faktore batekin bidertzen du, sarrerari dagokion zenbakia aurkitzeko. Irteerako fitxategiaren lagin-tasa proiektuarena izango da, baina bere luzera aldatu egingo da lagin kopuruaren aldaketa adierazteko. Laginketa berriaren ondoren, audioa iragazten da aliasing-a kentzeko.

Eskalaren faktorea 2 bada, sarrerako bi laginetatik irteerako lagin batera murriztuko da, eta irteerako fitxategiak dituen laginak sarrerakoaren erdia izango da. Faktorea 0.5 bada, sarrerako 0.5 lagin bakoitza luzatu egingo da irteerako lagin oso bat betetzeko, eta honela irteerako fitxategiak edukiko duen lagin kopurua sarrerakoaren bikoitza izango da.


14.2 Errendatutako bideo efektuak


14.2.1 Aldatu fotograma-tasa

Denbora errealeko Aldatu fotograma-tasa - RT efektuaren (Tiratu moduan) gauza berdina lantzen du. Irteerako fotograma zenbakia eskalaren faktorearekin bidertzen du, dagokion sarrerako fotograma aurkitzeko eta sekuentziaren luzera aldatzeko. 'Aldatu fotograma-tasa - RT' ez bezala, Bideoa -> Errendatu efektua elkarrizketa-koadrotik exekutatzen da, eta bere exekuzioaren emaitza errendatu behar du.

Argi ibili, Aldatu fotograma-tasa efektuak ez baitu eskalatutako fotograma-tasa errendatutako fitxategiko fotogramak gisa erabiltzen. Luzera eskalatutako fitxategia ekoizten du, jatorrizko sekuentzia baino luzeagoa eskalaren faktorea 1 baino txikiagoa bada (baina proiektuko fotograma-tasa berdinarekin). Luzera berria jatorrizkoaren 1/(eskalaren faktorea) da.

Bideoa kamera motelean edo azkarrean sortzeko:

  1. Hautatu bideoaren klipa, fotograma-tasa aldatzeko, eta jaregin klipa bideoaren pistan.
  2. Fotograma-tasa aldatzea nahi diozun area hautatu.
  3. Bideoa menuan, hautatu Errendatu efektua aukera.
  4. Efektuen zerrendan hautatu 'Aldatu fotograma-tasa'.
  5. Sartu irteerako formatua eta txertatzeko estrategia sortuko den kliparentzako.
  6. Sakatu Ados botoia.
  7. Laster-menuan, sartu eskalaren faktorean 2 balioa (bi aldiz azkarrago exekutatzeko), eta 0.5 abiadura erdiarekin exekutatzeko.

15. Ladspa efektuak

LADSPA efektuak audioko efektuak dira, bai denbora errealekoak, bai errendatuak. LADSPA efektuak (plugin-ak ere deitzen zaie) internetetik lortzen dira, eta kalitate aldakorrekoak dira. Gehienak ezin diran denbora errealean aldatu, eta hobeto funtzionatzen dute errendatuta. Batzuk ez dute funtzionatzen edo hainbat errore dituzte. Beste batzuk pista bakar baten gainean aplika daitezke, berrabiorik ez dutelako. Nahiz eta Cinelerra-k LADSPAren interfazea ahalik eta xehetasun gehienarekin garatu, denbora errealeko hainbat pista edo aldi bereko prozesamenduak erabiltzaile arruntek LADSPArekin egiten dutena baino harutzago doaz. LADSPA efektua Audioa karpetan agertzen dira mailu eta bihurkin bat duen ikonoarekin, GNU/Linux-eko audio arloko garatzaileek landutako plugin-ak direla adierazteko.

LADSPA efektuak gaitzeko, nahikoa da inguruneko LADSPA_PATH aldagaiak plugin-en kokalekua edukitzearekin. Edo bestela, jarri plugin horiek `/usr/lib/cinelerra' direktorioan.

Debian GNU/Linux banaketa erabiltzen baduzu, plugin asko eskura ditzakezu apt tresna erabiliz:
apt-cache search ladspa
apt-get install jack-rack cmt blop swh-plugins


16. Trantsizioak


16.1 Trantsizioak erabiltzea

Sekuentzia edo klip bat amaitzean eta beste bat hastean, portaera nagusia aurrenekoa amaitzea eta bigarrenarekin zuzenean hastea da. Trantsizioak batetik bestera igarotzeko modu bat da aldaketa bisual (edota soinu aldaketekin) desberdinekin.

Cinelerra-k audioaren eta bideoaren trantsizioak onartzen ditu. Guztiak daude zerrendatuta baliabideen leihoan.

manual_images_en/resources_video_transitions

Bideoaren trantsizioak baliabideen leihoan

Trantsizioak pista mota batean soilik aplika daitezke: Audioaren trantsizioak karpetako trantsizioak audioko pistetan soilik aplika daitezke. Bideoaren trantsizioak karpetakoak berriz bideoko pistei.

Trantsizioak erabiltzeko modurik errazena, bideo-fitxategi bat kargatu eta erdialdeko eskualde bat ebaki, edizio-puntua ikusgai egoteko denbora-lerroan. Baliabideen leihoan ireki Bideoen trantsizioa karpeta, eta arrastatu trantsizio bat zerrendatik denbora-lerroko bideoaren pistara. Orain, kutxa bat agertuko da trantsizioak beteko duen lekuan. Trantsizioa bideoaren bigarren zatian jaregin dezakezu, eta kasu horretan lehenengo eta bigarren zatien artean aplikatuko da trantsizioa.

manual_images_en/drop_transition

Disolbatu trantsizioa denbora-lerrora arrastatzen

Orain, trantsizioan zehar mugi zaitezke nabigatzeko komandoak erabiliz, eta emaitza Konposaketa-leihoan ikusi. Normalean txertatzeko puntuarekin mugitzean ez da trantsizioa erakusten, bere iraupena laburregia izan ohi delako.

Ohartu beharko zatekeen denbora-lerroan trantsizioak bideo-gailuetan hardware bidezko azelerazioarekin erreproduzitzean, hardware bidezko azelerazioa aldi batean ez dela erabiliko, trantsizioa ongi errendatzeko. Behin tratsizioa amaitutakoan, hardware bidezko azelerazioa berriro aktibatuko da. Azeleraziorik ez duen gailu bat erabiltzean eragin hau ez da nabarituko.

Trantsizio bat gehitzen denean, efektu baten antzera edita daiteke. Saguaren eskuineko botoiarekin egin klik trantsizioan eta laster-menu bat agertuko da. Erakutsi aukerak elkarrizketa-koadro bat bistaratzen du, trantsizio horri dagozkion parametroekin (edukiz gero). Luzera parametroak trantsizioaren iraupena zehatzen du segundotan. Parametro horiek konfigura daitezke, trantsizio honi aplikatuko zaie eta baita antzekoak diren beste trantsizio batzuei ere (parametroak aldatzen ez badituzu bederen). Kendu aukerak trantsizioa kentzen du denbora-lerrotik.

Baliabideen leihotik trantsizioak arrastatzea eta jaregitea nahiko geldoa eta nekagarria gerta daiteke. Zorionez, baliabideen leihotik trantsizio bat arrastatzean, teklatuko U eta u teklek trantsizio hori itsatsiko dute. U teklak bideoaren azkeneko trantsizioa itsasten du, u teklak berriz audioaren trantsizioa grabazioko pista guztietan itsasten du. Txertatzeko puntua, edo sarrerako puntua, bideoaren edo audioaren zati baten gainean badago, trantsizioa zati horren hasieratik aplikatuko da.

Garrantzitsua: trantsizioa txertatzen den puntu zehatza ez da hain nabaria. Bideoaren (edo audioaren) bigarren zatiaren hasieran hasten da, eta zati horretan mugatutako denbora kopuru batean luzatzen da. Beraz, aurreneko klipak nahikoa datu eduki behar ditu bigarren zatira egingo den trantsizioan erabiltzeko. Hau da, denbora-lerroan erakusten den aurreneko zatiaren luzera diskoan gordetakoaren luzera baino txikiagoa izan behar da.

Adibidez, 'Disolbatu' trantsizioa denbora-lerroan kokatuta dagoen posizioan hasten da. Trantsizio honen iraupena segundo 1ekoa hautatzen bada, aurreneko zatiaren amaieratik ez da 0.5 segundo baino lehenago hasiko, eta ez da 0.5 segundotan jarraituko bigarren zatian. Gogoratu trantsizioa denbora lerroan kokatutako posizioan hasiko dela (aurreneko zatia amaitzen eta bigarrena hasten den posizioa hain zuzen), eta une horretatik segundo 1 iraungo duela. Hori dela eta, beharrezkoa da diskoan aurreneko bideo-zatiaren segundo bat gehiago egotea, denbora-lerroan agertzen dena baino.

Akats nahiko arrunta da 'Disolbatu' trantsizioa klip baten azkenengo fotogramaren atzean jartzea. Demagun A eta B klipen arteko trantsizio bat, A kliparen azkenengo fotogramaren atzean jartzeari buruz ari gara.

'Disolbatu' trantsizioa kokatuta dagoen posizio zehatzean hasten denez, ez dago A kliparen fotogramarik B kliparen hasierarekin iraungipena lantzeko. Beraz, Cinelerra-k A kliparen azkenengo fotograma izozten du eta B kliparen hasierako fotogramekin iraungitzen du.

A kliparen nahikoa fotograma daudela ziurtatu behar da trantsizioa hastean bistaratzeko. Fotograma horien iraupena trantsizioaren iraupenaren berdina edo handiagoa izan beharko luke.


16.2 Disolbatu bideoaren trantsizioak

manual_images_en/video_disolve_icon

Bideoaren bi zatiren arteko trantsizio leuna da. Zati hauei sarrerako eta irteerako zatiak deituko diegu. Trantsizioak zati batetik bestera iraungitzea eragiten du. Sarrerako zatia piskanaka gardentzen joaten da, eta bere ordez irteerakoa bistaratzen da piskanaka ere. Efektu osoak eragina izateko Luzera parametroarekin kontrola daiteke.

Kontrol erabilgarriak:
Denbora-lerroko trantsizioaren ikonoan saguaren eskuineko botoiarekin klik egitean, honako kontrolak dituen laster-menua bistaratuko da:


17. Gako-fotogramak

Iraungitzea, kamera, proiektorea edo pistaren beste parametro batzuk aldatzean, lehenetsi gisa denbora-lerroaren iraupen osoan mantentzen dira. Batzuetan parametro estatikoak ezartzea ez da oso erabilgarria izaten. Normalean, kamera edo maskaren posizioak denboran zehar aldatu behar izaten dira. Maskarek objektuei jarraitu behar izaten diete. Aldaketa dinamikoak sortzen dira gako-fotogramak definituz. Gako-fotograma bat denboraren puntu zehatz bat da, eragiketa baten ezarpenak aldatzen diren puntua. Cinelerra-n ia edozein konposaketa eta efektuen parametroentzako daude gako-fotogramak.

Parametro bat doitzen duzun edonon, balioa gako-fotograma batean gordetzen da. Balioa gako-fotograma batean gordetzen bada, zergatik ez da beti aldatzen? Lehenetsi gisa gordetzen den gako-fotogramari Gako-fotograma lehenetsia deitzen zaio. Gako-fotograma lehenetsia iraupen osoari aplikatzen zaio, beste gako-fotogramarik ez badago. Gako-fotograma lehenetsia ez da inon agertzen, beti existitzen delako. Aldatzeko modu bakarra beste gako-fotograma ez-lehenetsiak jartzea da.

Ikusi menua erabiliz edozein parametroren gako-fotogramak erakusten dira. Leihoa -> Erakutsi gainjarpen-leihoa menua aukeratuz hainbat gako-fotograma mota aktiba ditzakezu era azkarrean. Leiho honetan 'Ikusi' menuko parametro bakoitza aktiba dezakezu. Gako-fotogramak hautatzean, denbora-lerroan marrazten dira, aplikatzen diren pisten gainean.

Gako-fotogramak modu desberdinean erakusten dira: kurbak, aktiboak, moduak, e.a. Jarraian gako-fotograma mota desberdinak nola kudeatzen diren azaltzen da.


17.1 Gako-fotograma kurboak

Parametro asko Bezier-en kurbetan gordetzen dira. Joan Ikusi -> iraungitu edo Ikusi -> ...zooma menura parametro horien kurbak bistaratzeko denbora-lerroan. Hautapen edo arrastatze moduan, denbora-lerroan mugitu kurtsorea kurben gainean, kurba aldatu arte. Orduan, egin klik eta arrastatu kurba emandako posizioan gako-fotograma sortzeko.

Gako-fotograma sortutakoan, egin klik eta arrastatu posizioz aldatzeko. Bigarren gako-fotograman klik egin eta kurbaren gainera arrastatzean, malda leun bat sortzen da. Gako-fotograma baten gainean klik eginez eta Ktrl+arrastatuz sarrerako edo irteerako kontrolaren balioa aldatzen da. Honek maldaren leuntasunari eragiten dio. Sarrerako eta irteerako kontrola bai horizontalki bai bertikalki posizioz alda daitezkeen bitartean, mugimendu horizontala irakurtzeko soilik erabiltzen da eta ez da kurbaren balioan erabiltzen.

Gogora dezakezu Gimp eta konposaketako maskarak Maius erabiltzen dutela kontrol-puntuak hautatzeko, beraz, zergatik denbora-lerroak Ktrl erabiltzen du? Denbora-lerroan Maius+arrastatu egiten baduzu, gako-fotograma aurreko edo hurrengo gako-fotogramaren baliora doitzen da (zein existitzen den arabera). Honela, balio konstantea duen kurba bat jar daiteke, aurreko edo hurrengo gako-fotograma kopiatu gabe.


17.1.1 Gako-fotograma kurboetan nabigatzea

Denbora-lerroan ez dago nahikoa leku kurbaren barruti zabala edukitzeko. Kurben gainean zoom bertikala egin behar duzu aldagarritasun bat lortzeko. Hau bi tresnekin lantzen da: doitzeko botoiarekin eta manual_images_en/autozoom zoomaren automatizazio menuarekin.

Doitzeko botoiak barruti bertikala eskalatzen du, hautatutako kurbaren area denbora-lerroan bistaratuz. Denbora-lerroko eskualde bat kurtsoreakin nabarmentzen bada, eskualde hori soilik eskalatuko da. Sarrerako eta irteerako puntuek ez dute eraginik zooma egin zaion eskualdeari. Alt+f sakatuz doiketaren eragiketak lantzen dira.

Zoomaren menuak kurben eskalatze bertikala aldatzen dute eskuz (2-ren multiploekin). Egin klik botoian zooma aldatzeko. Teklatuko Alt+Gora eta Alt+Behera sakatuz zooma aldatzen da.


17.2 Gako-fotograma txandakariak

'Mututu' da gako-fotograma bakarra aktibatu edo desaktibatu daitekeena. 'Mututu' gako-fotogramek zehazten dute pista prozesatuko den baina ez irteeran bistaratu. Egin klik eta arrastatu kurba hauek gako-fotograma bat sortzeko. Gako-fotogramak bi balio dituzte, ez kurben bezala: aktibo edo desaktibo. Ktrl eta Maius teklek ez dute ezer egiten gako-fotograma txandakarietan.


17.3 Gako-fotograma automatikoak

Ohartuko zinen iraungitzeko kurba gutxi batzuk konfiguratzean, txertatzeko puntua kurben inguruan mugitzean, txertatzeko puntuaren azpian iraungitzaileak kurbaren balioa adierazten duela. Portaera hau ez da bakarrik itxura polita izateko. Iraungitzaileak beraien kasa gako-fotogramak sor ditzakete gako-fotograma automatikoaren moduan. Gako-fotogramen modu automatikoa erabilgarriagoa izan ohi da kurbak arrastatze baino.

Gako-fotogramaren modu automatikoa gaitzeko aktibatu manual_images_en/autokeyframe botoia. Gako-fotograma automatikoaren moduan, parametro bat aldatzen den bakoitzean gako-fotograma bat sortzen da denbora-lerroan. Modu honek parametro askori eragiten dionez, hobeto da gako-fotograma bat behar denean soilik gaitzean, eta gero berriro desgaitzea.

Erabilgarria izan ohi da Ikusi menura joatea eta nahi den parametroa ikusgai jartzea aldaketa bat egin aurretik. Gako-fotograma automatikoa sortzen den posizioa txertatzeko puntuarena da. Denbora-lerroa aldatu egiten bada erreproduzitzen ari dela, hainbat gako-fotograma sortuko dira parametroa aldatzen duzun arabera.

Gako-fotograma automatikoaren modua desgaituta dagoenean, antzeko zerbait gertatzen da. Parametro bat konfiguratzeak txertatzeko puntuaren aurretik dagoen gako-fotograma doitzen du. Iraungitzeko bi gako-fotograma badaude, eta txertatzeko puntua hauen artean badago, iraungitzailea aldatzean aurreneko gako-fotograma aldatuko da.

Parametro asko daude gako-fotograkikoak modu automatikoan soilik sor daitezkeenak. Kurbek pistan leku gehiegi beharko luketeen parametroak dira, edo kurba batekin erraz ezin adierazi daitezkeenak.

Efektuen kasuan ere gako-fotogramak modu automatikoan soilik sor daitezke, efektu bakoitzak dituen parametro kopurua dela eta.

Kameraren eta proiektorearen mugimendua gako-fotograma automatikoaren moduan soilik animatu daitezkeen bitartean, hauen zooma kurbekin animatzen da. Hemen amaitzen da konposaketari buruzko azalpenak, konposaketa denboran zehar aldatzeko trebetasunaren mende baitago.


17.4 Konposaketako gako-fotogramak

Kamera eta proiektorearen translazioa bi parametroekin adierazten da: X eta Y. Kurbak doitzea zerbait korapilotsua gerta daiteke. Cinelerra-k arazo hau gako-fotograma automatikoekin gainditzen du. Bideoaren pista bat kargatuta dagoela, txertatzeko puntua eraman pistaren hasierara, eta gaitu gako-fotograma automatikoaren modua.

Mugitu proiektorea piska bat Konposaketa-leihoan, gako-fotograma bat sortzeko. Aurreratu txertatzeko puntua segundo batzuk. Mugitu proiektorea distantzia handiago batekin, beste gako-fotograma sortzeko eta mugimendua nabarmentzeko. Honek proiektorea adierazten duen bigarren kutxa sortuko du Konposaketa-leihoan, bi kutxak lotzen dituen marra batekin. Loturaren marra mugimenduaren bidea da. Gako-fotograma gehiago sortzen badituzu, kutxa gehiago sortuko dira. Nahi dituzun gako-fotograma guztiak sortutakoan, desgaitu gako-fotograma automatikoaren modua.

Orain, Konposaketa-leihoko graduatzailea desplazatzen baduzu, bideoaren proiekzioa denboran zehar mugituko da. Bi gako-fotograma arteko edozein puntutan, mugimenduaren bidea gorria da denbora guztian txertatzeko puntuaren aurretik, eta berde kolorekoa txertatzeko puntuaren atzetik. Funtzionalitate hau erabilgarria den edo ez zalantzan jar dezakezu, hala ere, eroso sentituko zara proiektorearen hurrengo aldaketan zein gako-fotogramak eragingo diren jakitearekin.

Aurreko gako-fotograma doitzeko, egin klik eta arrastatu gako-fotograma automatikoaren modua desgaituta dagoenean. Bi gako-fotogramen tartean bazaude, proiektorearen aurreneko kutxa doitzen da, bigarrena ukitu gabe mantentzen delarik. Gako-fotogramen arteko proiektorearen mugimendua interpolatua delako gertatzen da. Bigarren gako-fotograma doitzeko, bigarren gako-fotogramararte desplazatu beharko zara.

Lehenetsi gisa, mugimenduaren bidea marra zuzena izaten da, baina kurba bat izan daiteke kontrolen puntuak erabiliz. Ktrl+arrastatu aurreko gako-fotogramaren sarrerako edo irteerako kontrol-puntua ezarri arte. Berriro ere, Gimp-en oinarritzen gara, Maius tekla zooma egiteko erabiltzen baita. Gako-fotogramatik sarrerako edo irteerako kontrol-puntuak estrapolatu ondoren, bideoaren edonon Ktrl+arrastatuz kontrol-puntu gertuena doituko da. Kontrol-puntu bat erabat bistaz kanpo egon daitekeen arren, oraindik ere kontrolagarria izan daiteke.

Kameraren mugimendua editatzen denean, kamera adierazten duten kutxen portaera piska bat desberdina da. Kameraren animazioa argazki baten panoramikoa lantzeko erabiltzen da. Uneko kameraren kutxa ez da mugitzen arrastatzean, baina hainbat gako-fotograma badaude, kameraren kutxa bakoitza (unekoa ezik) mugitzen ari direla dirudi. Kameraren leihoak kamera bakoitzaren posizio erlatiboa unekoarekiko erakusten duelako gertatzen da.

Egoera intuitiboagoa da bi gako-fotogramen arteko mugimenduaren bidea tolesten baduzu, eta bi gako-fotogramen artean desplazatzen baduzu. Gorria eta berdearen arteko zatiketa, gako-fotogramen arteko uneko posizioa, beti dago zentratua kameraren kutxa mugitzen den bitartean.


17.5 Gako-fotogramen edizioa

Garrantzitsua: gako-fotogramak kopiatzean edo itsastean, ziurtatu ez dagoela sarrerako edo irteerako punturik denbora-lerroan.

Gako-fotogramak kendu daitezke, edo denbora-lerroko pisten artean mugitu bideoaren ebaki eta itsatsi eragiketen antzekoak erabiliz. Hala ere, Ikusi menuan hautatutako gako-fotogramak soilik jasoko dute gako-fotogramen edizioko eragiketen eragina.

Edizioko eragiketa ospetsuena kurba bat pista batetik bestera erreplikatzea da, estereo bikotea sortzeko. Aurreneko urratsa jatorrizko pista gaitzea da manual_images_en/recordpatch_up bertan Maius+klik eginez. Gero, gako-fotogramen sarrerako edo irteerako puntuak doitu, edo nahi den eskualdea hautatu. Hautatu Gako-fotogramak -> Kopiatu gako-fotogramak menua arbelean kopiatzeko. Gaitu helburuko pista Maius+klik eginez manual_images_en/recordpatch_up botoian, eta joan Gako-fotogramak -> Itsatsi gako-fotogramak menura arbeletik itsasteko

Edizioko komandoak gako-fotogramen edizioko komandoekin lotuta daude Maius tekla erabiliz lasterbideak erabili ordez.

Gako-fotogramaren zatirik konplikatuenera eramaten gaitu honek, gako-fotograma lehenetsia. Gogoratu gako-fotogramarik ez dagoenean, oraindik ere gako-fotograma lehenetsi bat existitzen dela, non parametro globalak denbora-lerroaren iraupen osorako gordetzen dituen. Gako-fotograma lehenetsia ez da erakusten, beti existitzen delako. Zer gertaten da gako-fotograma lehenetsiaren balioa ona bada eta beste gako-fotograma ez-lehenetsien artean jartzea nahi baduzu? Gako-fotogramak -> Kopiatu gako-fotograma lehenetsia eta Gako-fotogramak -> Itsatsi gako-fotograma lehenetsia aukerek gako-fotograma lehenetsia bihurtzen dute gako-fotograma ez-lehenetsira.

Gako-fotogramak -> Kopiatu gako-fotograma lehenetsia aukerak gako-fotograma lehenetsia kopiatzen du arbelean, denbora-lerroko zein eskualde hautatuta dagoen kontutan izan gabe. Gako-fotogramak -> Itsatsi gako-fotograma lehenetsia aukera erabil daiteke orduan arbeletik gako-fotograma ez-lehenetsia bezala itsasteko.

Gako-fotograma noramala (ez-lehenetsia) kpoiatu baduzu, gako-fotograma lehenetsi gisa gorde dezakezu Gako-fotogramak -> Itsatsi gako-fotograma lehenetsia aukera erabiliz. Aukera hau erabili ondoren, gako-fotograma normala bihurtu lehenetsira. Ez duzu gako-fotograma lehenetsiaren balioa ikusiko gako-fotograma normal guztiak kendu arte.

Azkenik, badago modu bat gako-fotogramak kentzeko (eskualde bat hautatu eta gako-fotogramak -> garbitu gako-fotogramak aukera erabili ordez). Nahikoa da pistan gako-fotograma bat hautatu eta arrastatzea aurreko gako-fotograma baino aurrerago, edo hurrengo gako-fotograma baino harutzago.


18. Multimediaren kaptura


18.1 Cinelerra-rekin kapturatzea


18.1.1 Cinelerra-ren grabazio-funtzioak

Hoberenik hoberenean, eduki guztia disko gogorretan, CD-ROMetan, flash memorietan edo DVDtan gordeta egongo zatekeen, Cinelerra-n kargatzea edozein artxibo bezala kargatzeko. Tamalez munduak ez du honela funtzionatzen, eta jatorrizko multimediaren iturri gutxi daude fitxategi-sistema bat bezala atzi daitezkeenak: gehienetan zinta edo ordenagailuen artean datuak transferitzeko sarrera/irteera prozedimendu bitxietan fidatzen dira. Mota honetako edukiak Cinelerra-ra inportatzeko erabiltzen da Grabazioa elkarrizketa-koadroa.

Grabazio bat egiteko aurreneko urratsa sarrerako gailua konfiguratzea da. Ezarpenak -> Hobespenak menuan parametro batzuk agertzen dira, See section Grabazioa atalean azaldutakoak. Grabazioari aplikatzen zaizkion parametroak proiektuaren konfiguraziotik independenteak dira, grabazioaren parametroak hardwarearen gehienezko gaitasunarekin bat etortzen diren bitartean, proiektuaren konfigurazioa proiektu bakoitzeko aldatzen da.

Joan Fitxategia -> Grabatu menura sarrerako/irteerako iturburu bat grabatzeko. Elkarrizketa-koadro bat agertuko da irteeraren formatua eskatuz, errendatzean gertatzen den bezala. Formatua hautatutakoan, grabazioaren leihoa eta monitorea agertzen dira.

Grabazioaren leihoa ataletan zatitzen da. Parametro asko fitxategi motaren (audioa, bideoa) arabera aldatzen diren arren, leihoaren atalak berdinak dira beti.

manual_images_en/recording

Grabazio-leihoaren atalak

Cinelerra-n grabazioa batch kontzeptuaren inguruan antolatzen da. Bere baitan, grabazioaren emaitzaren irteerako fitxategi desberdin bat definitzeko balio du batch batek. Gaur egun, kontzeptu honi ez ikusi egin dezaiokegu, eta grabatu grabazioaren manual_images_en/record botoia sakatuz.

Grabazioaren botoiak uneko irteerako fitxategia irekitzen du (aurretik irekita ez badago), eta kapturatutako datuak idazten ditu fitxategi horretan. Gelditzeko botoiak grabazioa gelditzen du. Grabatzen jarraitzeko, sakatu berriro grabazioaren botoia, eta honela grabazioaren datu berriak irteerako fitxategiaren amaierari gehituko zaizkio. Bideoaren fitxategi bat grabatzen ari bada, fotograma bakarra grabatzeko aukera dago, manual_images_en/singleframe botoia erabiliz.

Nahikoa material grabatu denean, eta prozesua gelditzea nahi denean, Txertatzeko estrategia bat hautatu behar da eta Itxi botoia sakatu.


18.1.2 Batch grabazioa

Orain 'Batch' kontzeptura iritsi gara. Batch-ak sarrerako/irteerako datuak fitxategi-sistema bat bezalakoak izatea saiatzen dira. Garai batean, batch-ak zinta bat hainbat programa desberdinetan zatitzen zuten, eta hauetako bakoitza fitxategi desberdin batean gordetzen zen (datu guztiak zinta baten jarraian gorde ordez). Fotogramen doitasuna kontrolatzeko mekanismoak garatzea koste izugarria duenez, gaur egungo batch-en erabilpena programa desberdinak grabatzea da eguneko ordu desberdinetan. Oso egokia da telebistako programak edo filmeak grabatzeko (gailu sofistikatuagoak ezin dutenak erosi ongi dakiten bezala).

Grabazioaren leihoak batch-zerrenda eta bi grabazio modu onartzen ditu: elkarreragilea eta batch. Grabazio botoia sakatzean hasten da grabazioa, eta uneko batch-a erabiltzen da gauza guztiak zehazteko, hasierako ordua ezik. Uneko batch-a lehenetsi gisa konfiguratuta dago zinta baten antzeko portaera izateko.

Batch moduan grabazioa Hasi botoia sakatzean hasten da. Batch moduko grabazioan, hasierako denbora batch grabazioaren hasierako ordua da.

Baliteke aurrenik zenbait batch sortu nahi izatea. Batch bakoitzak parametro eta doitzeko metodo batzuk ditu.

Grabazioaren leihoak uneko batch-ari buruz informazioa ematen du. Uneko batch-ak ez dauka zer batch-zerrendan nabarmendutakoarekin bat etorri beharrik. Uneko batch-aren testua gorri kolorez agertzen da batch-zerrendan. Nabarmendutako batch-a editatzen ari da batch-en edizioaren atalean. Honela, hainbat batch-en atributuak alda daitezke uneko batch-a aldatu gabe.

Grabazioaren eragiketa guztiak uneko batcha-rengain gertatzen dira. Hainbat batch badaude, bat aukera daiteke unekoa izateko. Horretarako, batch hori hautatu eta dagokion errenkadako Aktibo zutabean klik egin. Grabazioaren botoian sakatzean berehala uneko batch-a grabatzen da modu elkarreraginkorrean.

Grabazio elkarreraginkorrean edo batch-ean, uneko batch-aren grabazioa amaitzen denean hurrengo batch-a aktibatzen da. Etorkizuneko grabazio guztiak batch moduan egingo dira. Aurreneko batch-a amaitzean, hurrengoa keinuka gelditzen da bere hasierako ordua iritsi zai.

Gelditu botoiak grabazioa gelditzen du, bai modu elkarreaginkorrean bai batch moduan.

Birbobinatzeko botoia ere badago, manual_images_en/rewind. bai modu elkarreraginkorrean bai batch moduan, botoi honek uneko batch-aren fitxategia ixten du. Uneko batch-aren gaineko hurrengo grabazioaren eragiketak fitxategia ezabatuko du.


18.1.3 Sintonizatzailearen informazioa editatzea

Batzuetan, grabazioaren edo konfiguratzeko prozesuan sintonizatuko diren kanalak hautatu eta definitu behar dira grabatzeko edo erreproduzitzeko. Grabazioaren kontrolatzaileen kasuan (Video4Linux eta Buz) iturburuak definitzen ditu sintonizazio-kanalak. Buz kontrolatzailea erabiltzen bada erreproduzitzeko, sintonizazio-kanalak helburuan zehazten dira.

Sintonizazio-kanalak defini daitezke manual_images_en/channel kanalen botoia sakatuz, grabazioaren monitorearen leihoan aurkitzen da. Botoi hau sakatzean kanalen edizioaren leihoa bistaratzen da. Leiho honetan kanalak gehitu, editatu eta ordena ditzakezu. Gainera, bideo-kontrolatzaile batzuekin posiblea da irudiaren kalitatea doitzea.

Gehitu eragiketak kanala editatzeko leihoa bistaratzen du. Kanalaren izena kanal-zerrendan agertzen da. Kanalaren iturburua sintonien taulako izenari dagokion maiztasunaren balio fisikoa da.

Kanalaren edizioaren elkarrizketa-koadroan 'fina' graduatzailea erabil daiteke kanalaren maiztasuna pittin bat aldatzeko, kontrolatzaileak onartzen badu behintzat. Normak eta maiztasunen taulak biak batera iturburuak definitzeko zein maiztasun taula erabiliko den definitzen dute. Gailuak hainbat sarrera onartzen baditu, sarreraren menuak hauek hautatzea utziko du.

Hautatutako kanalak ordena daitezke, kanaletariko bat hautatuz zerrendan eta Eraman gora edo Eraman behera sakatuz zerrendan gora edo behera eramateko.

Behin kanalak definituta daudela, grabazioaren leihoan Iturburua elementua erabil daiteke grabazioko kanalak hautatzeko. Grabazioaren monitorearen leihoan ere kanalak hautatzeko gaitasun berdina dago. Gogoan izan, grabazioaren leihoan edo monitorearen leihoan egindako kanalen hautapenak uneko batch-ean gordetzen direla.

Kontrolatzaile batzuekin baliteke Trukatu eremuak aukera ikusgai egotea. Kontrolatzaile hauek ez dute beti asmatzen eremuen ordena zuzenekin, gizakien laguntzik gabe. Lerro bakoitiak eta bikoitiak nahastuta badaude, hautatu aukera hau zuzeneko ordenean grabatzeko.


18.2 dvgrab-ekin kapturatzea

'dvgrab' tresna oso eraginkorra da DV kameretik bideoak kapturatzeko. 'dvgrab' tresna komando-lerroan exekutatzen da. Tresna honek, exekutatzen hasten bezain laster, kamera erreprodukzio moduan jarriko du automatikoki, eta bideoak sistemako disko gogorrean gordetzen hasiko da. Bideoaren fitxategiak sekuentzialki etiketatuko dira, adibidez: `001.avi', `002.avi', e.a...

'dvgrab' instalatzeko, GNU/Linux banaketaren tresna egokia erabili (apt, rpm, deb, e.a.), edo galdetu dvgrab-en web gunean.

Kapturatu bideoak lau urrats errazekin:

  1. Sortu direktorio bat bideoen kapturak gordetzeko
  2. cd direktorio horretara
  3. Idatzi: dvgrab --buffers 500 eta sakatu Sartu tekla
  4. Sakatu Ktrl+C bideoa kapturatzea gelditzeko

`--autosplit' aukera oso erabilgarria da. Eszenak denbora-kodearen arabera zatitzen ditu. Tamalez, DV motako kamera digitaletik grabatzean soilik funtzionatzen du. Ez du funtzionatzen bihurgailu analogiko-digitaletik grabatzean (adib Canopus ADVC110), ezin baitu jatorrizko multimediaren denbora-koderik erabili.

Irakurri dvgrab-en eskuliburua, tresna honen funtzionalitateari buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko.


19. Fitxategiak errendatzea

Errendatzeak denbora-lerroko atal bat hartzen du, muntaketa guztia landu (efektuak eta konposaketak) eta filme hutsa fitxategi batean gordetzen du. Behin errendatze prozesua fitxategi batean gordetakoan, iturburuko klip guztiak ezaba ditzakezu (nahi izanez gero), errendatutako fitxategia filme-erreproduzigailu batean erreproduzitu, edo jarraitu filmearen muntaketa Cinelerra aplikazioan. Azken kasu honetan, oso zaila da filme hutsean muntatze-erabakiak berriro ikutzea, eta ondorioz mantendu iturburuko klipak eta XML fitxategiak egun dezente proiektua errendatu eta gero (baliteke hauek behar izatea eta).

Errendatze-eragiketa guztiak denbora-lerroko eskualde batean oinarritzen dira errendatzeko. Eskualde hori definitu behar duzu denbora-lerroan. Nabigazioaren atalak eskualdeak definitzeko azalpenak ditu. See section Denbora-barra. Errendatzeko funtzioek eskualdea definitzen dute arau-multzo batean oinarrituz. ESkualde bat nabarmentzen denean, edo sarrerako eta irteerako puntuak ezartzen direnean, eragindako eskualdea errendatzen da. Eskualderik ez denean nabarmentzen, txertatzeko puntuaren atzetik dagoen edozer errendatzen da. Txertatzeko puntua pista baten hasieran kokatzearekin bakarrik, sarrerako eta irteerako puntu gutiak kenduz, pista osoa errendatuko da.


19.1 Fitxategi bakarra errendatzea

Multimediako edukia disko gogorrean ekoizteko biderik azkarrena fitxategi bakar batean errendatzeko funtzioa da.

Joan Fitxategia -> Errendatu menua, edo sakatu Maius+R, errendatzearen elkarrizketa-koadroa bistaratzeko. Sakatu manual_images_en/magnify lupa fitxategi hautapenaren elkarrizketa-koadroa bistaratzeko. Azken elkarrizketa-koadro horretan, fitxategiaren izena zehaz dezakezu, errendatutaako fitxategia gordetzeko eta kodeketaren parametroak zehaztu.

manual_images_en/render_window

Errendatze-leihoa

Errendatzearen elkarrizketa-koadroan, hautatu formatu bat Formatua menuan. Hautatutako formatuak audioa, bideoa edo biak errendatuko diren zehazten du. Hautatu Errendatu audioko pistak botoia audioko pistak sortzeko, eta Errendatu bideoaren pistak bideoaren pistak sortzeko.

Botoi bakoitzaren alboan dagoen manual_images_en/wrench giltza hautatu amaierako fitxategia kodetzean erabiliko den konpresioaren parametroak doitzeko. Hautatutako formatuak ez badu audioa edo bideoa gordetzen uzten, ezin izango da konpresioaren parametrorik doitu. Errendatu audioko pistak edo Errendatu bideoaren pistak aukerak gaituta badaude, eta fitxategiaren formatuak ez badu uzten, errorea gertatuko da errendatzen saiatzean.


19.2 Banandutako fitxategiak errendatzea

Denbora-lerroan aurkitzen den etiketa bakoitzeko fitxategi berri bat sortzen du Etiketa bakoitzean fitxategi berria sortu aukerak. Oso erabilgarria da audioko grabazio luzeak banandutako fitxategietan zatitzeko. Errendategia erabiltzean, Etiketa bakoitzean fitxategi berria sortu aukerak errendatzeko ataza bat sortzen du etiketa bakoitzeko, barneko balantzearen algoritmoa erabili ordez (errendategia osatzen duten ordenagailuen artean atazak banatzeko erabiltzen dena).

Etiketa bakoitzean fitxategi berria sortu aukera hautatzean, irteerako fitxategi bakoitzeko fitxategi-izen berri bat sortzen da. Errendatzearen elkarrizketa-koadroan ematen den fitxategi-izenak 2 digituko zenbakia badu, zenbaki hori beste zenbaki desberdin batekin ordeztuko da, zenbaki hori 1 balioarekin gehituz sortzen den fitxategi bakoitzeko. 2 digituko zenbakirik ez badago, Cinelerra-k automatikoki zenbaki desberdin bat erantsiko dio izenaren atzetik fitxategi bakoitzeko.

Adibidez, `/hmov/pista01.wav' fitxategi-izena ematen bada, `01' zatia gainidatzi egingo da irteerako fitxategi bakoitzeko. Bestalde, `/hmov/pista.wav' izena ematen bada, aurreneko irteera `/hmov/pista.wav01' izango da, eta beste guztiek zenbaki hori gehitzen joango dira 1 balioarekin.

Portaera hau errendategia gaituta dagoenean soilik gertatzen da, edo Etiketa bakoitzean fitxategi berria sortu aukera hautatuta dagoenean.


19.3 Errendatutako fitxategien txertatzeko estrategia

Azkenik, errendatzearen elkarrizketa-koadroak txertatzeko modua hautatzea uzten du. Fitxategiak kargatzean bezala funtzionatzen du txertatzeko moduak. Kasu honetan, Ezer ez txertatu hautatzean errendatu ondoren sortzen den fitxategia sistemako disko gogorrean kopiatuko da, Cinelerra-n irekita dagoen proiektuan ezer aldatu gabe. Txertatzeko beste estrategiek berriz uneko proiektuaren denbora-lerroa aldatzen dutenez, estrategia horietariko bat erabiltzean ziurtatu denbora-lerroa prest dagoela sortutako fitxategia txertatzeko. See section Muntaketa. Errendatzea amaitzean txertatuko da sortu berri den fitxategia.

Ohartuko zara audioa edo bideoa bakarrik errendatutakoan Itsatsi txertatzeko estrategiaren portaera itsatsi eragiketa arrunt baten antzekoa izango dela, denbora-lerroan hautatuta dagoen eskualdea ezabatu eta errendatutako datuak soilik itsatsiko dituela. Audioa bakarrik errendatzen baduzu, baina bideoaren pistak ainguratuta badaude, bideoaren pistak trunkatu egingo dira (audioaren pisten antzera), baina errendatutako irteera audioaren pistetan soilik itsatsiko da.


19.4 Batch-ekin errendatzea

Proiektu asko multimediako hainbat fitxategietan errendatzea nahi baduzu, Errendatu elkarrizketa-koadroa erabili gabe, Fitxategia -> Batch-ekin errendatzea menua erabili. Funtzio honi muntatze-erabakien zerrenda (EDL) bat edo gehiago eman behar zaizkio errendatzeko, eta irteerako fitxategiak bakoitzeko. Cinelerra-k automatikoki EDL bakoitza kargatu eta errendatzen du erabiltzailea arduratu gabe. EDL fitxategi bakoitza, eta dagokion errendatutako irteera, batch bat da. Multimediaren eduki ugari prozesatzea uzten du, eta ordenagailu oso garesti bati etekina ateratzen dio. Adibidez, egunean zehar landutako proiektuak gabean batch moduan prozesatzeak sistemaren erabilpena hobetzen du, eta erabiltzailearen denbora aurreztu.

Batch moduan lan egiteko, aurrenik errendatuko diren proiektuak definitu behar dira. Batch-ekin errendatzeak EDL fitxategi bat eskatzen du errendatuko den batch bakoitzeko. Proiektu bakoitzeko errendatuko den eskualdea definitu behar da eskualdea nabarmenduz, sarrerako eta irteerako puntuak ezarriz, edo txertatzeko puntua eskualdearen hasieran kokatuz. Ondoren, proiektua EDL bat bezala gorde behar da. Honela nahi adina proiektu defini daitezke. Errendatzaileak EDL fitxategiaren eskualde aktiboarekin bakarrik lan egiten du.

Errendatuko diren proiektuak prest daudenean (EDL fitxategi guztiak prestatutakoan), Fitxategia -> Batch-ekin errendatu aukera abiarazi. Honek elkarrizketa-koadro bat bistaratuko du. Batch-ekin errendatzea elkarrizketa-koadroa fitxategi bakarra errendatzea baino zerbait konplexuagoa da.

Batch-en zerrenda bat zehaztu behar da errendatzeko eragiketarekin hasi aurretik. batch-en taula elkarrizketa-koadroaren behean agerten da, eta Batch-ak errendatzeko izena dauka. Taula honen gainean, batch bakarraren parametroen konfigurazioa agertzen da.

Fitxategi bakarra izan balitz bezala, honako parametroak doitu: Irteerako bide-izena, Formatua, Audioa, Bideoa eta Etiketa bakoitzean fitxategi berria sortu. Parametro hauek batch bakar bati aplikatzen zaizkio. errendatzeko parametro estandar hauetaz gain, EDLaren iturburua hautatu behar da batch-ean erabiltzeko. Horretarako erabili EDLren bide-izena.

Batch-ak errendatzeko zerrenda hutsik egonez gero, edo ezer ez badago hautatuta, sakatu Berria botoia batch berri bat sortzeko. Batch berriaren parametroak doitu berri diren parametroekin bat etorriko dira.

Parametro berdinekin batch gehiago sor daitezke. Horretarako sakatu Berria botoia nahi adina aldiz. Edozein batch-en konfigurazioa alda daiteke: hautatu batch bat taulan eta doitu gaineko parametroak. Hautatutako batch-a beti mantentzen da gainean bistaratutako informazioarekin.

Batch-ak lekuz alda daitezke taulan, batch baten gainean klik egin eta arrastatu nahi den kokalekura, eta honela errendatuko diren ordena berrantola dezakezu. Batch bat betirako ezaba dezakezu Ezabatu botoia sakatuz.

Batch-en taulan zutabe bat dago batch bakoitza gaitzeko edo desgaitzeko. Honela, batch batzuk salta daitezke errendatzetik, ezabatu edo aldatu beharra izan gabe. Gaituta zutabean klik egin batch bat gaitzeko edo desgaitzeko. Gaituta badago, batch-a errendatu egingo da. Bestela, batch-a ez da errendatuko eta hurrengo gaitutako batch-a errendatuko da.

Taulako beste zutabeak informazioa eskaintzeko bakarrik erabiltzen dira.

Gaituta dagoen aurreneko batch-a errendatzen hasteko, sakatu Hasi botoia.

Errendatze-prozesua behin hasitakoan, leiho nagusiak batch bakoitzaren progresioa erakusten du. Batch bat errendatzea amaitzean, batch-en taulako Igarotakoa zutabea eguneratu egiten da eta hurrengo gaitutako batch-a errendatzen hasiko da. Horrela gaituta dauden batch guztiekin. Errendatzen ari den batch-a kolore gorriarekin agertzen da.

Batch guztiak amaitu aurretik errendatzea gelditzeko, errendatzearen elkarrizketa-koadroa itxi gabe, sakatu Gelditu botoia.

Batch guztiak amaitu aurretik errendatzea gelditzeko, errendatzearen elkarrizketa-koadroa itxiz, sakatu Utzi botoia.

Batch-ekin errendatzearen elkarrizketa-koadrotik irtetzeko, errendatze-prozesua abioan dagoen edo ez kontutan hartu gabe, sakatu Utzi botoia.


19.5 Errendategiak

Interpolazio bikubikoa eta HDTV Cinelerra-n garatu ziren aurreneko aldian, emaitza bakunenak ekoizteko behar zen denbora ikaragarri luzea zen, nahiz eta garai horretako bi bihotzdun Xeon 1.7 Ghz prozesagailua erabili. Errendategia erabiltzean, nahiz eta bere modurik errazenean izan, HDTV erabil daiteke eta SD denbora errealeran exekutatzen da.

Errendategiaren interfazea ikusgarria ez izan arren, 12 nodo baino gutxiagorekin erabiltzeko erraza da. Ehundaka nodo dituen errendategi batean erabiltzeko ordea nahiko korapilotsua gerta daiteke. Fitxategia -> Errendatu menuarekin deitzen zaio errendategiari, programaren hobespenetan errendategia gaituta egonez gero.

Cinelerra-k denbora-lerroan nabarmendutako eskualdea ataza kopuru batean zatitzen du, gero nodo desberdinen artean banatzen ditu atazak karga-balantzearen arabera. Nodoek atazak prozesatu eta irteerak sistemako disko gogorreko fitxategietan gordetzen dituzte. Irteerako fitxategiak ez dira kateatzen. Garrantzitsua da nodoek fitxategi-sistema berdinera, leku berean muntatuta, sarbidetzeko eskubidea edukitzea jatorrizko baliabideak eskuratzeko.

Nodo batek ezin badu baliabide bat atzitu, bere kontsolan erroreari buruz jakinaraziko du, baina nodoaren prozesua ez da hilko. Ezin badu direktorio edo irteerako klip bat atzitu, orduan baliteke errendatzeko prozesua bertan behera uztea.

Ohartu zaitez errendatzearen elkarrizketa-koadroko Etiketa bakoitzean fitxategi berria sortu aukerak Cinelerra-ren karga-balantzearen algoritmoa saihesten du. Bere ordez, etiketa bakoitzeko ataza berri bat sortzen da (erabiltzaileak kargak nahi dituen bezala banatu dituela suposatzen da). Aukera hau gaituta badago eta ez badaude etiketarik, errendatzeko ataza bakarra sortuko da.

Cinelerra-ren errendategia osaten duten ordenagailuak honela antolatzen dira: nodo maisu bat ezartzen da, eta beste guztiak morroiak dira. Nodo maisua (edo nagusia) erabiltzailearen interfaze grafikoa exekutatzen ari den ordenagailua da. Morroiak diren nodoak sareko edozein lekutan egon daitezke, eta komando-lerrotik exekutatzen dira. Nodo morroia komando-lerrotik exekutatzeko erabili honako komandoa: cinelerra -d

Hau konfigurazio errazena da. cinelerra -h komandoa exekutatuz aukera gehiago bistaratuko dira terminalean. Ataka zenbaki lehenetsia gainidatzi daiteke `-d' aukeraren ondoren idatziz. Adibidez, nodo morroi baten ataka 3658 bada, honela abiaraziko litzateke: cinelerra -d 3658

Askotan gertatzen da errendatutako irteera gainbegiratu nahi izatea eta denbora-lerroa erabiliz denborak doitzea. Bestalde, MPEG bezalako formatu batzuk ezin dira zuzenean kopiatu. Guzti honengatik, atazen emaitzak banakako fitxategietan uzten dira.

Banakako fitxategi hauek Cinelerra-n karga daitezke: sortu pista berri bat, eta Kateatu dauden pistei zehaztu kargaren elkarrizketa-koadroan. Zuzeneko kopia onartzen duten fitxategiak fitxategi bakar batean kateatu daitezke, fitxategi-formatu berdinean errendatuz eta errendategia desgaituz. Gainera, zuzeneko kopia bat lortzeko pisten dimentsioak, irteerako dimentsioak eta baliabideen dimentsioak berdinak izan behar dute.

Zuzeneko kopia onartzen ez duten MPEG edo beste formatuko fitxategiak beste aplikazio batekin kateatu behar dira. MPEG fitxategia kateatzeko komando-lerroko cat tresna erabil dezakezu.

Errendategiaren konfigurazioa See section Errendategia atalean azaltzen da. Nodo morroiek datuak fitxategi-sistema amankomun batean sarearen bidez irakurri eta idatzi egiten dutenez, ez dute disko gogorrik behar.

Hoberenik hoberenean, errendategia osatzen duten ordenagailuek errendimendu antzekoa edukitzea izango litzateke. Aurkitzen diren nodoen arabera atazak banatzen ditu Cinelerra-k. Azken zatiaz nodo geldoena arduratzen bada, gerta daiteke beste nodo guztiek (azkarragoak) geldoenak amaitu arte zai gelditu behar izatea, nahiz eta beraiek ataza askoz ere azkarrago amaitu.


19.6 Komando-lerroarekin errendatzea

Lantzea falta den batch multzo bat errendatu daiteke komando-lerroa erabiliz (interfaze grafikoa erabili gabe). Oso erabilgarria da edozer arrazoi dela eta X sistema grafikoak kraskatu bataiteke. Urruneko superordenagailu bat edukiz gero ere oso erabilgarria izan daiteke, adibide gisa, demagun norbait Euskal Herrian bizi dela eta Argentinako ordenagailu batean sarbidetzeko baimenak dituela. Kasu horretan komando-lerroa oso erabilgarria da.

Komando-lerrotik errendatzeko, aurrenik Cinelerra modu grafikoan exekutatu behar da. Hautatu Fitxategia -> Batch-ekin errendatzea menua. Elkarrizketa-leihoan sortu errendatzea nahi dituzun batch-ak. Honela batch-en zerrenda fitxategi batean gordeko dira. Doitu errendategiaren atributuak Ezarpenak -> Hobespenak menuan eta irten Cinelerra aplikaziotik. Burututako ezarpenak komando-lerrotik errendatzea exekutatzean erabiliko dira.

Komando-lerroan exekutatu honakoa: cinelerra -r

Honela falta diren batch-ak prozesatuko dira interfaze grafikoria erabili gabe. Zaila da parametro guztiak doitzea eragiketa hau lantzeko. Hori dela eta, komando-lerroan errendatzea bertan abortatu egingo da irteerako fitxategiren bat existitzen bada.

Badaude beste parametro batzuk hobespenen eta batch-en bestelako fitxategiak zehazteko. Balio lehenetsien desberdinak diren bestelako gauzak erabiltzeak lan asko eskatzen du, hori dela eta orainarte ez da probarik egin.


19.7 Errendatzeko aukerak eta kodeketen argibideak


19.7.1 Quicktime4linux-era errendatzea mencoder erabiliz berkodetzeko

Errendatutako fitxategia 'mencoder' tresnarekin berriro kodetzeko, esportatu fitxategia Quicktime4linux gisa:

Mencoder kodeketaren aukerak:

Scott Frase-k 'Quicktime GNU/Linuxentzako bateragarritasun diagrama' idatzi zuen. Quicktime konpresioaren eskema erabilgarrien zerrenda zehatza dauka, eta hauek Cinelerra, MPlayer eta beste zenbait multimedia erreproduzigailuekin duten bateragarritasuna azaltzen du. Dokumentu horrek bi atal nagusi ditu, bata HDV bereizmeneko formatua duen proiektu batean oinarritutakoa, eta bestea DV bereizmeneko formatua duen proiektu batean oinarrituta.

Honako gunetik deskarga daiteke:
http://content.serveftp.net/video/qtcompatibility.ods

Ohar interesgarri batzuk:


19.7.2 DVDa sortzea


19.7.2.1 mpeg2-ra errendatzea

Atal honetan mpeg2 bideora esportatu eta kapitulu bakarreko DVD bat nola sortzen den azaltzen da. Metodo honek nahi duzun kodeketaren aukera doitasunez zehaztea uzten dizu, mpeg2 formatuko fitxategi bat sortuz (kontsumo arrunteko DVD erreproduzigailuen %100-ekoarkin bateragarria izanik).

mjpegtools paketeko 'mplex' tresna instalatuta egon behar da. mjpegtools paketea hvirtual banaketaren zati da, eta bertatik atera daiteke mplex tresna.

Aurrenik, Cinelerra-n proiektuaren formatua ongi definituta dagoela ziurtatu, bideoa errendatzen hasi aurretik (Ezarpenak -> Formatua). PAL formatuak 720x576 tamainako bereizmena erabiltzen du 25 f/s fotograma-tasarekin; NTSC formatuak berriz 720x480 tamaina, 29.97 f/s tasarekin.

  1. Sortu script bat: `~/cine_render.sh'
  2. Kopiatu `~/cine_render.sh fitxategian' honako lerroak:
    #/bin/bash
    mpeg2enc -v 0 -K tmpgenc -r 16 -4 1 -2 1 -D 10 -E 10 -g 15 -G 15 -q 6 -b 8600 -f 8 -o $1
  3. Eman exekutatzeko baimenak script-ari: chmod 777 ~/cine_render.sh
  4. Abiarazi Cinelerra, eta hautatu errendatzea nahi duzun bideoaren zatia [ eta ] puntuekin
  5. Sakatu Maius+R teklak
  6. Hautatu YUV4MPEG korrontea fitxategi-formatua
  7. Desautatu Errendatu audioko pistak eta hautatu Errendatu bideoaren pistak
  8. Egin klik giltzaren gainean
  9. Ireki berri den leihoan, adierazi sortzea nahi duzun `m2v' fitxategiaren izena. Fitxategi horrek bideoa bakarrik edukiko du.
  10. Egin klik Erabili kanalizazioa gainean eta idatzi honako komandoa: /home/<zure_erabiltzailea>/cine_render.sh %
  11. Egin klik Ados botoian bigarren leihoa ixteko, eta berriro Ados botoian zure `m2v' fitxategia errendatzen hasteko.
  12. m2v fitxategia errendatzen ari den bitartean, ireki errendatzearen leihoa berriro eta errendatu AC3 fitxategia 224 bit-ekin.
  13. Azkenik, konbinatu bideoa eta audioa honako komandoarekin: mplex -f 8 zure_bideo_fitxat.m2v zure_audio_fitxat.ac3 -o bideo_audio_fitxat.mpeg Mplex erabiltzean erroreak gertatzen badira, handitu kuantizadorearen aukera, '-q'.

mpeg2enc-en parametroak alda ditzakezu nahi izanez gero. Begiratu mpeg2enc tresnaren eskuliburua. Horren konfigurazioari buruzko xehetasun batzuk ongi etorriko zaizkizu:

Multimediaren edukia zaratatsua bada (Hi8 multimedia analogikoa, adibidez), mpegtools-eko komando batzuk gehitu `~/cine_render.sh' script-ari:


19.7.2.2 DVD baten menua sortzea

DVD batek honako osagaiak ditu:

Menu bat sor dezakezu qdvdauthor, dvdstyler, dvdwizard edo tovid bezalako aplikazio grafikoekin. Hala ere, interfaze horiek oraingoz ez dira perfektuak, akatsak dituztelako eta mugatuta daudelako.

Azpian azaltzen den metodoa interfaze grafikoa erabiltzea baino konplexuagoa izan arren, baditu bere alde onak:

Interfaze grafikoa duen aplikazioa erabiltzea nahi izanez gero, saiatu tovid programarekin:
http://tovid.wikia.com/wiki/Main_Page

DVDaren menua sortzeko jarraitu honako urratsak:

Demagun menuaren atzeko planoan animazioa edukitzea nahi duzula. Horretarako abiarazi Cinelerra eta sortu proiektu bat menuaren atzeko planoa duena. Nahi izanez gero, gehituiozu musika. Ohartu zaitez menu hau begizta batean errepika daitekeela. Hau da, menuaren amaierara iristean hasieratik erreproduzitzen hasiko da, eta horrela behin eta berriz.

Botoiak marrazteko, bi bide dituzu:

Bideoa m2v eta ac3 formatutan errendatu arestian aipatu den cine_render.sh metodoa erabiliz. Konbinatu audioa eta bideoa mplex tresna erabiliz, bideo 'normalekin' egingo zenukeen antzera.

Menuaren atzeko planoa edukiko duen mpeg2 formatuko fitxategia lortuko duzu, eta gainean botoi batzuk bistaratuta Cinelerra-n gehitu badituzu.

'spumux' tresna erabili behar da botoi bakoitzaren posizioa mpeg2 fitxategiko definitzeko. Ez badituzu botoiak Cinelerra-n margotu, spumux tresnarekin botoiak jarri dagokien posizioetan.

Spumux komandoak 2 argumentu ditu:

XML fitxategiaren adibidea spumux-ek erabiltzeko:

<subpictures>
 <stream>
  <spu start="00:00:00.0" image="botoi_arruntak.png" highlight=
  "botoi_nabarmenduak.png" select="botoi_hautatuak.png">
   <button name="1" x0="94 " y0="234 " x1="253 " y1="278"
   down="2" right="4" />
   <button name="2" x0="63 " y0="287 " x1="379 " y1="331" up="1"
   down="3" right="5" />
  </spu>
 </stream>
</subpictures>

Botoiak Cinelerra-n egin badituzu, irudi horiek hutsak (%100 gardenak) bezala zehaztu behar dituzu.

Spumux-en erabiltzen diren PNG irudiek eduki beharrekoa:

Botoi bakoitzeko lerro bat dago. Lerro bakoitzak botoiaren koordenatuak ditu, botoiak beti izango dira laukizuzen formakoak:

Gainera, ikusleak urrunetik teklak sakatzean (gora, behera, ezkerrera, eskuinera) zein botoira joan behar duen mugimendua zehaztu behar duzu. Adibidez:

<button name="3" ...coordinates... up="1" down="5" left="2" right="4" />

"3" botoia hautatzen denean, urruneko kontrolean "Gora" tekla sakatzen bada "1" botoia nabarmenduko da. "Eskuinera" tekla sakatzen bada, "4" botoia nabarmenduko da.

Spumux-en XML fitxategia editatzea amaitutakoan, honako komandoa exekutatu:
spumux menua.xml < menua.mpeg > menua_botoiekin.mpeg
Honek `menua_botoiekin.mpeg' fitxategia sortuko du. Botoiak dituen mpeg2 motako fitxategia da.


19.7.2.3 DVD bat sortzea

Zure bideo-fitxategiak mpeg2 formatura errendatu ondoren, eta spumux tresnarekin menu bat prestatutakoan, DVDa sortu behar duzu dvdauthor aplikazioarekin.

Gezurra dirudi baina egia da, dvdauthor-ek ere XML fitxategiak erabiltzen ditu DVDaren egitura azaltzeko. Sintaxia oso garrantzitsua da, eta .xml fitxategiaren sintaxia nola dagoen egituratua sakonki aztertu behar da. Sintaxia ez badago ongi finkatuta erreproduzigailu batzuk ez dute DVDa erreproduzituko.

'dvdauthor' tresna erabiltzen laguntzeko, hemen duzu XML fitxategien zenbait adibide.

<dvdauthor dest="/bidea/direktorioaren/edukia/dvd">
    <vmgm />
    <titleset>
        <titles>
            <pgc>
                <vob file="/the/mpeg/fitxategia.mpeg" />
		<post>
                    jump chapter 1;
                </post>
            </pgc>
        </titles>
    </titleset>
</dvdauthor>

dvdauthor tresnarentzako XML fitxategi xumea. Menurik ez duenez, `/the/mpeg/fitxategia.mpeg' fitxategia zuzenean erreproduzitzen hasiko da DVDa erreproduzigailuan sartu bezain laster.

<post> etiketapean dagoen komandoak bideoa begizta batean erreproduzitu behar dela adierazten du. DVDaren erreproduzigailua bideoaren amaierara iristen denean, bideoaren aurreneko kapitulura salto egingo du (dvdauthor-ek bideoaren hasiera dela suposatuko du, ez baita kapitulurik definitu).

DVDa sortzeko, idatzi honako komandoa:
dvdauthor -x adibide_xumea.xml

Orain adibide pittin bat konplexuagoa ikusiko dugu. DVDa erreproduzigailuan sartzen denean, menu bat bistaratuko da eta 4 bideoetatik edozein aukera dezakezu erreproduzitzeko.

<dvdauthor dest="/bidea/direktorioaren/edukia/dvd" jumppad="yes" >
<vmgm>
 <fpc> jump menu 1; </fpc>
  <menus>
   <video format="pal" aspect="4:3" resolution="720x576" />
   <pgc entry="title" >
    <vob file="menua.mpeg" pause="0" />
    <button name="1" > { g3=1; jump titleset 1 menu entry root; } </button>
    <button name="2" > { g3=2; jump titleset 1 menu entry root; } </button>
    <button name="3" > { g3=3; jump titleset 1 menu entry root; } </button>
    <button name="4" > { g3=4; jump titleset 1 menu entry root; } </button>
     <post> { jump cell 1; } </post>
   </pgc>
  </menus>
 </vmgm>
 <titleset>
  <menus>
   <pgc entry="root" >
    <pre> { if ( g3 gt 0 )  {
		if ( g3 eq 1 ) { g3=0; jump title 1  chapter 1; }
		if ( g3 eq 2 ) { g3=0; jump title 1  chapter 3; }
		if ( g3 eq 3 ) { g3=0; jump title 1  chapter 5; }
		if ( g3 eq 4 ) { g3=0; jump title 1  chapter 7; }
		jump vmgm menu entry title;
		}
	} </pre>
    <post> { jump vmgm menu entry title; } </post>
   </pgc>
  </menus>
  <titles>
   <video format="pal" aspect="4:3" resolution="720x576" />
   <pgc pause="0" >
    <vob file="bideoa_1.mpeg" pause="0" />
    <vob file="bideobeltza.mpg" pause="0" />
    <vob file="bideoa_2.mpeg" pause="0" />
    <vob file="bideobeltza.mpg" pause="0" />
    <vob file="bideoa_3.mpeg" pause="0" />
    <vob file="bideobeltza.mpg" pause="0" />
    <vob file="bideoa_4.mpeg" pause="0" />
    <post> { call vmgm menu entry title; } </post>
   </pgc>
  </titles>
 </titleset>
</dvdauthor>

`bideobeltza.mpg' fitxategia erabiltzen da 2 segundotako pantaila beltza gehitzeko bideo bakoitzaren artean. Goazen `bideobeltza.mpg' fitxategia sortzera:
convert -size 720x576 xc:black -depth 8 markobeltza.ppm
dd if=/dev/zero bs=4 count=960000 | toolame -b 128 -s 48 /dev/stdin audiogabe.mpa
ppmtoy4m -S 420mpeg2 -n 50 -F 25:1 -r markobeltza.ppm | mpeg2enc -a 2 -n p -f 8 -o bideobeltza.mpv
mplex -f 8 -o bideobeltza.mpg bideobeltza.mpv audiogabe.mpa


19.7.2.4 DVD bat grabatzea

DVDa sortu ondoren, helburuko karpetan honako direktorioan aurkituko dituzu: `AUDIO_TS' eta `VIDEO_TS'. Probatu zure DVDa grabatu aurretik. Horretarako joan helburuko karpetara eta idatzi honako komandoa (suposatzen dugu xine aplikazioa instalatuta dagoela):
xine dvd:`pwd`

Komando hori exekutatuz DVDa ongi erreproduzitzen bada, disko huts batean grabatzeko ordua iritsi da. `AUDIO_TS' eta `VIDEO_TS' direktorioak dituen karpetan kokatuta zaudela, idatzi honako komandoa (egokitu direktorioa DVD grabatzeko gailuari, adibidez /dev/dvdrw):
nice -n -20 growisofs -dvd-compat -speed=2 -Z /dev/dvd -dvd-video -V VIDEO ./ && eject /dev/dvd

DVD horren kopia asko egin behar badituzu, hoberena `.iso' irudi bat sortzea da honako komandoa erabiliz:
nice -n -20 mkisofs -dvd-video -V VIDEO -o ../dvd.iso .
Sortu berri den `../dvd.iso' fitxategia DVD disko huts batean graba dezakezu beste komando hau erabiliz:
nice -n -20 growisofs -dvd-compat -speed=2 -Z /dev/dvd=../dvd.iso && eject /dev/dvd

Gomendioa: 4x baino abiadura handiagoekin ez grabatu, eta kalitate oneko DVD-R disko hutsak erabili.

DVDa erreproduzigailu zehatz batean (etxeko DVD erreproduzigailuan) probatzeko ez daukazu DVD diskoak alferrik bota beharrik zerbait gaizki gertatuz gero, aurreneko grabazioa DVD-RW euskarrian egin. Horretarako aurrenik DVD-RW diskoari formatua eman:
dvd+rw-format -lead-out /dev/dvd
Gero, grabatu DVD-RW diskoa arestiko komandoekin.


19.8 Atzeko planoan errendatu

Atzeko planoan errendatzeak ia denbora errealean efektuak erreproduzitzea uzten du, bestela oso motelak izango ziren bistaratzeko. Aldi baterako irteera modu jarraian errendatzen du: denbora-lerroan zerbait aldatzen denean, edo efektu berri bat gehitzen denean, atzeko planoan errendatzen hasten da eta denbora gutxira unean errendatua izan den bezala ikus ahal izango dugu Konposaketa-leihoan. Aukera hau ez edukiz gero, muntatzen ari garen proiektua erreproduzitzean gauzak saltoka bistaratuko dira, edo ez agian ez dira bistaratuko.

Errendategia lanean ari bada, atzeko planoan modu jarraian errendatuko da. Honela, denbora errealean edozein proiektu erakuts daiteke, prozesamendurako gaitasun nahikoa (nodo kopurua) duen errendategi bat edukiz.

Atzeko planoan errendatzeko joan Ezarpenak -> Hobespenak -> Errendimendua menura. Bistaratuko den elkarrizketa-koadroan funtzio elkarreragile bat dago: Ezarpenak -> Ezarri atzeko planoan errendatzea. Funtzio honek atzeko planoan errendatzen hasteko puntua ezartzen du, puntu hori sarrerako puntua da. Posizio horretan bideoa badago, denbora-lerroan marra gorri bat agertuko da, atzeko planoan errendatu den zatia adieraziz.

Askotan egokia izaten da Hobespenak -> Ezarri atzeko planoan errendatzea hautatzea efektu edo trantsizio bat txertatu ondoren, eta honela emaitza fotograma-tasa zuzenean bistaratzeko (audioaren eta bideoaren arteko sinkronizazioa galdu gabe).


20. Aholkuak

Atal honetan Cinelerra-ren erabilerarekin zerikusia duten arazo batzuk nola gainditzen diren azaltzen da. Arazoen eta gainditzeko erabilgarriak diren tresnen arabera dago ordenatuta.


20.1 'Dolby Pro Logic'-era kodetzea

Dolby pro logic modu erraz bat da 6 kanaletako audioa erreproduzitzeak 2 kanal bakarrik dituen soinu-txartel batekin, soinu piskat degradatuarekin baina hala ere erabilgarria. Dolby pro logic-en oinarrizko kodeketa lor daiteke efektuen erabilpen argia landuz.

Aurrenik, sortu aurreko ezkerreko eta eskuineko kanalak. Sortu audioaren bi pista, bakoitzak kanal hauetariko bat edukiko duelarik. Kokatu ezkerreko kanala ezkerrean, eta eskuineko kanala eskuinean, panoramikoa ikuspegiarekin.

Gero, sortu atzeko ezkerreko eta eskuineko kanalak. Sortu audioaren beste bi pista, aurrekoen antzera. Desplazatu ezkerreko kanala ezkerrera, eta eskuineko kanala eskuinera. Ondoren, aplikatu Alderantzikatu audioa efektua bi kanalei eta seinalea atzeko bozgorailuetatik etorriko da.

Jarraian, sortu zentruko kanala, audioaren pista bakarra sortuz soinu monofonikoarekin ("mono") iturburu desberdin batetik. Zentratu ezazu Panoramikoa ikuspegia erabiliz, seinalea bozgorailu zentraletik kaleratzeko.

Atzeko bozgorailuen seinalearen kopia bat aurreko bozgorailuan egotea nahi bada, atzeko bozgorailuen seinalea gutxienez 0.05 segundo atzeratu behar da, eta pista berri bakar bat sortu behar da. Erabili ikuspegi panoramikoa aurreko bozgorailuetako seinalea orientatzeko.

Seinale berdina edukitzea nahi bada bozgorailu guztientan, zentrukoa ezik, atzeko bozgorailuen soinua 0.5 segundo atzeratu, eta aurreko eskuineko edo ezkerreko bozgorailua 0.2 segundo atzeratu.

Maiztasun baxuko kanala (subwoofer) entzutea nahi baduzu, sortu pista berri bat, hautatu maiztasunen barruti bat, gehitu 'Sintetizatzailea' efektua eta doitu maiztasuna 60 Hz azpitik. Baxuen bozgorailuak normalean 60 Hz azpitik dauden soinuak soilik erreproduzitzen ditu.

Beste trikimailu bat bozgorailuak banatzeko ekualizazio parametrikoa erabiltzea da, bozgorailu bakoitzean maiztasun barruti zehatz bat erreproduzitzeko, eta behe-paseko iragazkiak erabiltzea baxuen bozgorailutik irtengo diren seinaleak hautatzeko.


20.2 TB analogikoa garbitzea

Txina bezalako estatu aberats batean bizi edo bideo-artista izan ezik, litekeena da telebista modu analogikoan gehiago grabatzea digitalean baino. Telebista analogikoaren kalitatea txarra da, baina zerbait hobetu daiteke Cinelerra erabiliz, estudio batetik lortuko zatekeenaren itxura gehiago izateko.

Aurrenik, bideoa kapturatzean, saiatu ahalik eta bereizmen handienarekin kapturatzen. Europan 720x576 da, eta Amerikan 720x480. Ez saiatu monitorearen distira edo kontrastea doitzen, nahiz eta kolorea maximizatzea erabilgarria den. Kapturatu MJPEG erabiliz, edo konprimatu gabeko osagaien moduan, posible bada. Gehiegi eskatzea bada, kapturatu JPEG formatuan. GBU azken baliabide gisa soilik erabili.

Orain, denbora-lerroan, erabili Ezarpenak -> Formatua YUV kolore-espazioa ezartzeko. Gehitu Lagin-murrizketa efektua muntaiari, eta doitu honela:

Horizontala:        2
Despl. horizontala: 0
Bertikala:          2
Despl. bertikala:   0
      gorria
  x   berdea
  x   urdina
      alfa

Erabili kamera tresna filmea lerro bat gora edo behera eramateko, eta irudiaren kolore-interferentzia gehiena kentzeko. Bilatzen ari garen desberdintasuna hau da:

manual_images_en/cleaning1

Hutsune bertikalari buruzko informazioa baduzu, edo fotograma bakoitzean konstanteki aldatzen diren ondulazioak, Maskara tresnarekin bloketau. Honek konpresioaren erlazioa hobetzen du.

Gutxi gorabehera hauxe da egin daitekeen guztia, konpresioarekin naturalki galduko liratekeen datuen baino gehiago suntsitu gabe. Teknika suntsitzaileagoek desgurutzelarkatzea daukate.


20.3 Gurutzelarkatua gainditzea

Bideoaren iturburu gehienak gurutzelarkatuak dira, eskaneatze progresiboko kamerak eta CRTak sortzea garestiegiak direlako. Kontsumitzaile bat baino gehiago sutu da 6 hilabetetako soldata kamera digital batean gastatu eta ordenagailuko monitorean irudiak zatarki desitxuratuta agertzen direlako.

Eskaneatze progresiboko kamerei buruz, hobeto ahatzea. Kostuen arazoak direla eta baliteke gurutzelarkatutako kameren bereizmen espaziala inoiz ez lortzea. Gurutzelarkatzea gure artean dago, eta bertan geratzeko asmoarekin gainera. Gutzi hau kontutan eduki zenez garatu zen desgurutzelarkatzea Cinelerra-n.

Ez dugu uste inoiz desgurutzelarkatzeko efektu perfekturik egon denik. Edo itzulbiderik gabekoak dira, edo ez dute funtzionatzen. Cinelerra-k tarteko erabakia hartu zuen: desgurutzelarkatzeko tresnak eskainitzen ditu, batzuetan itzulibiderik ez dute, eta beste batzuetan ez dute funtzionatzen, baina ez dira ez bata ez bestea.

HDTV salbuespenak
Definizio altuko telebista, 1920x1080 HDTV, modu berezi batean kodetzen da. Jatorrizko HDTV filmearen igorpena bada, 'Alderantzikatu Telezinema' efektuak ongi funtzionatzen du. Baino igorpenaren jatorriz 720x480 bada, denbora-oinarriaren zuzenketa eta lerro bikoizketaren algoritmoa erabili behar da desgurutzelarkatzeko. Irakurri See section 1080-tik 480-ra atala.


20.4 Bideoa filmaren itxurarekin

Bideoaren kalitatea hobetuz doa egun batetik bestera. Bizi garen garaian, etxeko kamera digital merketik eskuratutako bideoa 24 f/s fotograma-tasa progresibora bihurtzea da egin daitekeen gauzarik hoberena. Benetan hau lortu ezin den arren, nahiko hurbil irits gaitezke. Kontu ibili beharra dago ordea, prozedura honek kalitate altuko bideoa degradatu dezakelako, kalitate baxuko bideoa hobetu dezakeen bezain erraz.

  1. Ezarri proiektuaren fotograma-tasa bideoaren bikoitzera.
  2. Aplikatu Enfokatu efektua. Doitu garbitasuna (sharpness) 25 balioarekin, ez-gurutzelarkatua, eta horizontala soilik.
  3. Jaregin Fotogramak eremuetara efektua pista berdinaren gainean. Gaitu 'Average empty rows' eta erreproduzitu bideoa behin baino gehiagotan aurreneko eremua zein den jakiteko. Aurretik doan okerreko eremua hautatzen baduzu, filmea dardarka agertuko da. Kontutan izan, bideoaren gainean egindako edozein muntaketa (bikoiztutako fotograma-tasarekin) eremuen ordena hondatzeko gai dela. Cinelerra-ren garatzaileak eremuen aldaketen abisuak emateko modu errazagoa ikertzen ari dira, baina oraingoz muntaketa osoa fotograma-tasa normalarekin egin behar da edo eremuen ordena ongi dagoela ziurtatzea behin eta berriz.
  4. Errendatu bideoa ahalik eta kalitate altuenarekin.
  5. Inportatu bideoa pista berri batera. Proiektuaren fotograma-tasa 24 f/s balioarekin doitu. Orain pista berriak filme baten itxura gehiago eduki beharko luke, jatorrizko metrajea baino.

Prozedura oso hau efektu batean (ez zen denbora errealekoa izango) garatu daiteke, baina horrela egitearen arazo nagusiena honakoa da: erabiltzaileek eremuetan oinarritutako irteera eta 24 f/s mantentzea nahi izaten dute, etorkizunean erabiltzeko. Denbora errealekoa ez den efektu batek prozedura guzti hau beharko luke 24 f/s fotograma-tasako kopiarentzat. Oraindik eztabaidatzen dago.


20.5 Behelainoa kentzea

Askotan gertatzen da behelainorekin argazkiak ateratzea, eta zeru urdina inoiz ez ikustea. Norbaitek egun batean zeru urdina kapturatzea lortzen badu ere, zeruertzaren argazkiek ia beti sakonera gehiago eduki lezakete. Horretarako erabiltzen da Gradientea efektua.

Jaregin 'Gradientea' efektua behelainoa duen pistaren gainean. Ezarri honako parametroak:

Garrantzitsua da kolorea 'urdina 0% alfa' balioarekin doitzea, nahi eta erabat gardena izan. Kanpoko alfaren kolorea barneko kolorearekin interpolatzen da. Hau gradientearen aplikazio orokorreko ezarpena da. Ilunabarreko eszena batzuk laranja edo marroia kolorearekin hobeto geratzen dira.


20.6 Mugikorrentzako tonua sortzea

Honela sortu genituen tonuak Motorola V180 gailuarentzako, eta baliteke telefono mugikor berrietan ere funtzionatzea. Joan Fitxategia -> Kargatu fitxategiak menura, kargatu soinua duen fitxategi bat Ordeztu uneko proiektua txertatzeko estrategiarekin. Joan Ezarpenak -> Formatua menura, eta aldatu Kanalak 1 balioarekin, eta Lagin-tasa 16000 edo 22050 balioarekin.

Orain nabarmendu denbora-lerroko eskualde bat, edo gehitu sarrerako eta irteerako puntuak, politonua osatuko duen zatia zehazteko. Telefono mugikorraren soinu-kalitatea hobetzeko gehienezko anplitutea beharko duzu soinuaren hainbat zatitan. Saguaren eskuineko botoiarekin Audio 1 pistaren gainean klik egin, eta hautatu Erantsi efektua. Agertuko den elkarrizketa-koadroan hautatu Konpresorea efektua, eta egin klik Erantsi botoian.

Ziurtatu zaitez txertatzeko puntua edo nabarmendutako area Konpresorea efektuaren eskualdean dagoela. Saguaren eskuineko botoiarekin egin klik Audio 2 pistaren gainean eta hautatu Erantsi efektua. Hautatu Audio 1: Konpresora elementua eta egin klik Erantsi botoian. Audio 1 Konpresorea efektuko manual_images_en/magnify luparen gainean klik egin konpresorearen elkarrizketa-koadroa bistaratzeko..

Doitu honako parametroak:

Egin klik Garbitu botoian grafikoa garbitzeko. Saretaren areako edozein puntutan klik egin eta arrastatu puntu berria 0 Irteerara (Output), eta -50 Sarrerara (Input). Grafikoak honelakoa izan beharko luke:

manual_images_en/compress

Joan orain Fitxategia -> Errendatu menura. Idatzi irteerako mp3 fitxategiaren izena. Ezarri formatua MPEG Audioa elementuarekin. Egin klik Audioaren manual_images_en/wrench giltzaren gainean, eta ezarri Geruza eremua III balioarekin, eta Kbit segundoko: eremua 24 edo 32 balioarekin. Aktibatu Errendatu audioko pistak eta desaktibatu Errendatu bideoko pistak. Egin klik Ados botoiaren gainean fitxategia errendatzeko.

Emaitzeko `.mp3' fitxategia web zerbitzarira igo. Ondoren, telefonoaren nabigatzailearekin `.mp3' fitxategia URL horretatik deskagatu. Baliteke telefono batek deskargatu eta erabili dezakeen fitxategien tamaina mugatuta edukitzea.


20.7 Tiratu audioa denboran

Audioaren pista baten eskualde bat hautatu, nahi den pistaren grabazioa aktibatu, Audioa -> Errendatu efektua menura joan eta Tiratu denbora efektua aplikatzea bezain erraza dela dirudi audioa denboran luzatzea. Audioaren 3 efektu daude audioa denboran zehar luzatzeko: Tiratu denbora, Berriz lagindu eta Baliabidearen informazioaren elkarrizketa-koadroa.

Berriz lagindu efektuak Fourier-en transformatu azkar bat aplikatzen du tonua aldatu gabe iraupena aldatzen saiatzeko, baina honek distortsioak sortzen ditu audioan. Erabilgarria da denboran aldaketa nabarmenak egiteko, aldaketa nabarmena denean entzuleari distortsioak onargarriagoak gertatzen zaizkiolako.

Iraupen txikiagoko aldaketetan, %5 baino handiagoak ez, Berriz lagindu erabili behar da. Honek audioaren garaiera aldatzen du, eta egindako aldaketak nahiko txikiak badira, entzuleak ez ditu nabarmentzen. Laginketa berriro egitean ez da soinu distortsiorik sortzen, eta honela erabilgarriagoa da iraupen txikiko aldaketetan.

Iraupena piskat aldatzeko beste modua hau da: joan Baliabideak leihora, hautatu Multimedia (media) karpeta, saguaren eskuineko botoiarekin audioaren fitxategi batean klik egin eta Informazioa hautatu. Informazioaren elkarrizketa-koadroan ezarri lagin-tasa iraupena doitzeko. Metodo honek saguarekin audioaren pistaren eskuineko muga eskuinera edo ezkerrera arrastatzea eskatzen du, iraupenaren aldaketari egokitzeko.


20.8 Bideoaren pantaila-kapturak

Atal honetan monitorean agertzen dena bideo batean kapturatu eta Cinelerra-n nola editatu azaltzen da.

Aurrenik, bideoa xvidcap tresnarekin kapturatu. Tresna hau GNU/Linux banaketetako biltegietan aurkitzen da, edo honako gunetik deskarga daiteke:
http://xvidcap.sourceforge.net

Esan bezala, aurrenik kapturatu bideoa
xvidcap --fps 10 --cap_geometry 1280x1024+0+0 --file "fitxategia1.mpeg" --gui no --audio no Ez ahaztu geometriaren aukera doitzea zure pantailaren tamainara egokitzeko. Ondoren, lortu berri duzun `fitxategia1.mpeg' fitxategia bihurtu Cinelerra-k erabiltzen duen mpeg formatura:
ffmpeg -r 10 -i fitxategia1.mpeg -s 1280x1024 -b 3000 -aspect 1.33 -r 25 fitxat2.mpeg

Orain fitxategi hori (fitxat2.mpg) Cinelerra-n karga dezakezu. Ziurtatu proiektuaren bideo-formatua ongi konfiguratzen duzula: tamaina, fotograma-tasa, aspektu-erlazioa.

Bideoa muntatzea amaitu ondoren, errendatu egin behar duzu. JPEG sekuentzia gisa errendatu. Sortuko diren JPEG fitxategiak karpeta berri baten gordetzea gomendatzen da, fitxategi berri asko sortuko baitira.

Ondoren, ireki kontsola bat eta kokatu zaitez karpeta horretan (cd komandoa erabiliz). Kodetu jpeg fitxategiak honako komandoak erabiliz:

Aurreneko urratsa:
mencoder "mf://*.jpg" -mf fps=25 -oac pcm -sws 2 -vf scale=1280:1024,hqdn3d=2:1:2 -ovc lavc -lavcopts vcodec=mpeg4:vbitrate=800:aspect=4/3:vpass=1 -ofps 10 -of avi -o /dev/null -ffourcc DIVX
Bigarren urratsa:
mencoder "mf://*.jpg" -mf fps=25 -oac pcm -sws 2 -vf scale=1280:1024,hqdn3d=2:1:2 -ovc lavc -lavcopts vcodec=mpeg4:vbitrate=800:aspect=4/3:vpass=2 -ofps 10 -of avi -o ../rendered_file.avi -ffourcc DIVX

Bideoa mpeg4 formatuan zuzenean errendatu dezakezu Cinelerra-tik, horrela egitea nahi izanez gero.


20.9 Errendimendua hobetzea

Oraingoz GNU/Linux sistemak ez du agintzen mahaigainetan, bai zerbitzarien arloan ordea. GNU/Linux-eko programa asko sareko aplikazioak dira, aurpegirik gabekoak, estrategikoki diseinatuak nolabait Microsoft-en zerbitzarien funtzionalitateei aurka egiteko, baina ez erabiltzailearekiko dagoen elkarreraginkortasunean pentsatuz. Erabiltzaile batek GNU/Linux sistemako hainbat parametro doitu ditzake odol garbiko abere baten antzeko portaera izateko mahaigaineko arloan.

Itzultzailearen oharra: arestiko paragrafo hori jatorrizko dokumentuak zuen. Gaur egun GNU/Linux sistemak ez dio inolako enbidiarik beste sistema eragileei mahaigainen arloan, eta ari da piskanaka zabaltzen bai etxeetan bai bulegoetan ere. Gainera eguneroko zereginetarako aplikazio ugari ditu.


20.9.1 Trukatzeko diskoa desgaitzea

Memoria asko duten sistemetan baliteke Cinelerra-k trukatzeko diskorik gabe (swap partizioa) hobeto funtzionatzea. Ordenagailuak 4 GB memoria RAM badu, litekeena da trukatzeko partiziorik gabe hobeto funtzionatzea. Memoria gutxi badu, 512 MB adibidez, trukatzeko partizioa mantendu beharko litzateke. Grabazio bat lantzea nahi baduzu, trukatzeko partizioa desaktibatu beharko zenuke. Honek badu bere zergatia: GNU/Linux sistemak dagoen memoriaren erdia bakarrik erabiltzea uzten du. Hortik aurrera orrialde libreak bilatzen hasten da trukatzeko, memoria askatu eta diskora sarbidetzeko cache gisa erabiltzeko. 4 GB memoria duen sistema batean, orrialdeen trukatzearen atzerapena 2 GB erabili ondoren hasten da nabarmentzen.

Orduan, honako galdera etortzen da burura: nola exekutatu GNU/Linux trukatzeko partiziorik gabe. Teorian nahikoa izango litzateke honako komandoa exekutatzea:
swapoff -a

Zoritxarrez, trukatzeko partiziorik gabe 'kswapd' ataza begizta batean exekutatzen da errendimenduaren %100 bereganatuz. Arazo hau saihesteko, editatu `linux/mm/vmscan.c' fitxategia. Gehitu lerro bat return 0; dioena, honako lerroen aurretik:

    /*
     * Kswapd main loop.
     */

Gero, gorde fitxategia eta berkonpilatu nukleoa.


20.9.2 Handiagotu soinuaren bufferrak

Denbora errealeko errendimendua handitzeko, GNU/Linux-en soinu-kontrolatzaile guztien audioaren bufferrak 128K-tik 64K-ra mugatu ziren. Audio eta bideoaren aldi bereko grabazioan, eta audioaren grabazio askotan, honek seinalearen galerak sortzen ditu. Adabakiak aplikatzea, latentzia baxua eta prozesuak lehentasunez lantzea lortzeko, audioaren grabazioaren arazo gehienak konpontzen ditu, baina ez du bideo eta audioa aldi bereko grabazioa hobetzen. Hori dela eta, nukleoa aldatu egin behar da.

Sistemako soinuaren bufferrak egokiak diren ikusteko, exekutatu ekartzen duen soinuaren probarako programa, audioa edo bideoa jadanik beste programa batekin erreproduzitzen ari ez dela ziurtatuz. Programa honek ahalik eta tamaina handienarekin ezartzen ditu bufferrak eta erakutsi egiten ditu. Guztirako Byte erabilgarriak 131072 azpitik egonez gero, kontrolatzailearen bufferrak handiagotu egin beharko dituzu. Kontrolatzaile gehienak desberdinak izan arren, oraingoz eraldaketa bat prestatu dugu horietariko batentzako.

Jarraian datorrena SoundBlaster Live kontrolatzailearen OSS bertsioari aplikatzen zaio. Soinu-txartel bakoitzak eta eratorritako soinuaren kontrolatzaile bakoitzak inplementazio desberdin bat duenez, beste soinu-txartelen kasuetan ikertu egin beharko duzu. Kasu honetan, editatu `linux/drivers/sound/emu10k1/audio.c' fitxategia.

Honakoa agertzen den lekuan

if (bufsize >= 0x10000)

honeki ordeztu:

if (bufsize > 0x40000)

Honakoa agertzen den lekuan

    for (i = 0; i < 8; i++)
        for (j = 0; j < 4; j++)

honekin ordeztu:

    for (i = 0; i < 16; i++)
        for (j = 0; j < 4; j++)

`linux/drivers/sound/emu10k1/hwaccess.h' fitxategian, honakoa agertzen den lekuan

#define MAXBUFSIZE 65536

honekin ordeztu:

#define MAXBUFSIZE 262144

Azkenik, `linux/drivers/sound/emu10k1/cardwi.h' fitxategian, hau aldatu

#define WAVEIN_MAXBUFSIZE         65536

honekin

#define WAVEIN_MAXBUFSIZE         262144

Gero, konpilatu berrirnire_gailuao nukleoaren moduluak.


20.9.3 Partekatutako memoria gehiago askatzea

Linux nukleoak memoriaren 32 MB soilik partekatzea uzten du lehenetsi gisa. Kopuru hau handiagotu beharra dago zerbait erabilgarria lantzeko. Abiaraztean, Cinelerra-k honako abisuarekin jakinaraziko du:

The following errors occurred: void MWindow::init_shm0: WARNING:/proc/sys/kernel/shmmax is 0x2000000, which is too low. Before running Cinelerra do the following as root: echo "0x7fffffff">/proc/sys/kernel/shmmax

Aldaketa betirako izateko, gehitu honako lerroa `/etc/sysctl.conf' fitxategian: kernel/shmmax=0x7fffffff

Aurreneko aldian, ordenagailua berrabiarazi dezakezu, edo supererabiltzaile gisa honakoa exekutatu:

sysctl -p


20.9.4 Disko gogorra bizkortzea

GNU/Linux sistemako adituen artean komando oso ospetsua da, baina GNU/Linux banaketetan ez da lehenetsi gisa erabiltzen.
hdparm -c3 -d1 -u1 -k1 /dev/hda


20.9.5 Cron desgaitzea

GNU/Linux sistemak eguneroko ataza batzuk lantzen ditu, hala nola eskuliburuen orrialdeak (man orrialdeak) konprimitzea. Normalean, aplikazio bat konpilatzen edo testu bat idazten ari bagara, ez dira antzematen atzeko planoan lantzen ari badira. Baina bideoa erreproduzitzen edo muntatzen ari garenean bai ordea, antzematen dira. Eragiketa hauek desgaitu daitezke `/etc/rc.d/init.d/anacron' fitxategia editatuz.

Horretarako, idatzi exit hitza # ikurrarekin hasten ez den aurreneko lerroan. `/etc/rc.d/init.d/crond' fitxategian idatzi exit hitza # ikurrarekin hasten ez den aurreneko lerroan. Gero, berrabiarazi ordenagailua.

Aldaketa hauek egin ostean, ezin izango da at komandoa erabili, gaur egun norbaitek erabiltzen al du komando hori?


20.9.6 USB saguaren sentikortasuna murriztea

Bideojokuetara aritzen diren erabiltzaileek bereizmen altuko saguak atsegin dituzte, baina mota horretako saguekin denbora-lerroan edo bideoaren pantailan doitasunez posizio batean kokatzea oso zaila izaten da. Bere garaian, XFree86 zerbitzari grafikoak PS/2 saguaren sentikortasuna murriztea uzten zuen, xset m 1 1 bezalako komandoak erabiliz, baina ez da horrelakorik gertatzen USB edo KVM-etan.

USB motako sagu baten sentikortasuna murrizteko modu bat badago, baina nukleoaren iturburua editatzea eskatzen du. USB motako euskarria duela urteetatik garatuta egon arren, sagu mota horien nukleoaren iturburua behin eta berriro idazten da. Instrukzio hauek nukleoaren 2.6.12.3 bertsiorako dira baliozkoak. Editatu `/usr/src/linux/drivers/input/mousedev.c' fitxategia.

Honakoa dioen lerroaren ondoren

struct mousedev_hw_data {

idatzi

#define DOWNSAMPLE_N 100
#define DOWNSAMPLE_D 350
int x_accum, y_accum;}

Gero, honelako zerbait dioen atalean:

switch (code) {
    case REL_X:	mousedev->packet.dx += value; break;
    case REL_Y:	mousedev->packet.dy -= value; break;
    case REL_WHEEL:	mousedev->packet.dz -= value; break;
}

honekin ordeztu

switch (code) {
    case REL_X:
    mousedev->packet.x_accum += value * DOWNSAMPLE_N;
    mousedev->packet.dx += (int)mousedev->packet.x_accum
    / (int)DOWNSAMPLE_D;
    mousedev->packet.x_accum -=
    ((int)mousedev->packet.x_accum / (int)DOWNSAMPLE_D)
    * (int)DOWNSAMPLE_D;
    break;
    case REL_Y:
    mousedev->packet.y_accum += value * DOWNSAMPLE_N;
    mousedev->packet.dy -= (int)mousedev->packet.y_accum
    / (int)DOWNSAMPLE_D;
    mousedev->packet.y_accum -=
    ((int)mousedev->packet.y_accum
    / (int)DOWNSAMPLE_D) * (int)DOWNSAMPLE_D;
    break;
    case REL_WHEEL: mousedev->packet.dz -= value; break;
}

Aldatu DOWNSAMPLE_N-ren balioa saguaren sentikortasuna aldatzeko.


20.9.7 X zerbitzariaren ezarpenak

Lehenetsi gisa, XFree86 ez da oso azkarra izaten Cinelerra-ren pixmapak errendatze aurretatuarekin erakustean. X zerbitzaria gelditu egiten da interfazearen zerrendak marraztean. Sistemak XFree86 erabiltzen badu (egungo banaketa askok ez dute erabiltzen), arazo hau gainditzeko XFree86-ren konfigurazioko fitxategian lerro bat gehitu.

Section "Device" atalean, gehitu honako lerroa:

Option "XaaNoOffscreenPixmaps"

eta berrabiarazi zerbitzaria.

Monitorea automatikoki itzaltzea saihesteko, `/etc/X11/xinit/xinitrc' fitxategian idatzi

xset s off
xset s noblank

aurreneko if instrukzioaren aurretik.

Windows sistemako teklei buruz, GNU/Linux-eko banaketa bat berak ere erabiltzen ez dituztenak, Alt teklaren funtzionalitatea edukitzea lor dezakezu. `/etc/X11/Xmodmap' fitxategian gehitu honakoa

keycode 115 = Hyper_L
keycode 116 = Hyper_R
add mod4 = Hyper_L
add mod5 = Hyper_R

Leiho-kudeatzaile batek Windows-eko teklak Alt bezala onartzeko behar diren aldaketak nahiko konplexuak dira. FVWM kudeatzailearen kasuan editatu `/etc/X11/fvwm/system.fvwm2rc' fitxategia eta idatzi:

Mouse 0 T A move-and-raise-or-raiselower
#Mouse 0 W M move
Mouse 0 W 4 move
Mouse 0 W 5 move
Mouse 0 F A resize-or-raiselower
Mouse 0 S A resize-or-raiselower

atal lehenetsiaren ordez mugitzeko eta tamainaz aldatzeko. Errendimendu onena FVWM leiho-kudeatzailearekin lortzen da. Beste leiho-kudeatzaileek bideoa moteltzen dutela dirudi, gertaera gehiegi atzitzen dutelako eta diseinuan ez direlako hain eraginkorrak.


20.9.8 Fitxategi-sistema bizkortzea

Maiz gertatuko da bideoa disko oso handi eta garesti batean gordetzea, eta abioko disko gogorraren desberdina izatea. Hori dela eta, disko gogor horretan EXT fitxategi-sistema eskuz instalatu beharko duzu, mke2fs tresna erabiliz. Fitxategi-sistema azkarrena honakoarekin lortzen da
mke2fs -i 65536 -b 4096 nire_gailua
tune2fs -r0 -c10000 nire_gailua

Honela konfiguratuta, fitxategi-sistemak ez du egunkaririk (journaling), ahalik eta bloke gutxien gordetzen ditu fitxategi-izenekin erabiltzeko, eta ahalik eta datu kopuru gehiena atzitzen du. Piska bat motelagoa den fitxategi-sistema, baina argi indarra joan ondoren leheneratzeko egokiagoa dena, lortzeko
mke2fs -j -i 65536 -b 4096 nire_gailua
tune2fs -r0 -c10000 nire_gailua

Konfigurazio honek egunkaria gehitzen du, idazketa piska bat motelduz, eta fitxategi-sistemaren egiaztaketak bizkortzen du.


20.9.9 Zoran bideoa hobetzea

ZORAN sarreretik grabatutako bideoa ez da lerrokatuta egoten, edo ez dago erabat eskuinera kodetuta. Portaera hau piskat zuzendu daiteke kontrolatzailearen iturburuko parametroak doituz.

`/usr/src/linux/drivers/media/video/zr36067.c' fitxategiko 623garren lerroaren inguruan definitutako egiturak eragiten dio lerrokadurari. NTSC moduarentzako gutxienez, kontrolatzailearen 2.4.20 bertsioa hobetu zatekeen honakoa

    static struct tvnorm f60ccir601 = { 858, 720, 57, 788, 525, 480, 16 };
honeki aldatuz
    static struct tvnorm f60ccir601 = { 858, 720, 57, 788, 525, 480, 17 };

`/usr/src/linux/drivers/media/video/bt819.c' fitxategiko 76garren lerroaren inguruan lerrokadurari eta kodeketari eragiten dion egitura dago.
NTSC moduarentzat

    {858 - 24, 2, 523, 1, 0x00f8, 0x0000},
honeki aldatu
    {868 - 24, 2, 523, 1, 0x00f8, 0x0000},

Parametro hauek doitzea irudia zentrura gerturatzeko balio lezake, edo ez. Gehienetan kontrolatzailea blokeatu egiten da aurreneko fotograma kapturatu aurretik.

Berria 2.6.5 bertsioan:

2.6 bertsioko nukleotan, bideoaren azpisistema hutsetik berridatzi zen. ZORANen parametroak doitzeko, joan `drivers/media/video/zoran_card.c' fitxategira eta bilatu bertan honako lerroen antzekoa

    static struct tvnorm f50sqpixel = { 944, 768, 83, 880, 625, 576, 16 };
    static struct tvnorm f60sqpixel = { 780, 640, 51, 716, 525, 480, 12 };
    static struct tvnorm f50ccir601 = { 864, 720, 75, 804, 625, 576, 18 };
    static struct tvnorm f60ccir601 = { 858, 720, 57, 788, 525, 480, 16 };

    static struct tvnorm f50ccir601_lml33 = { 864, 720, 75+34, 804, 625, 576, 18 };
    static struct tvnorm f60ccir601_lml33 = { 858, 720, 57+34, 788, 525, 480, 16 };

    /* The DC10 (57/16/50) uses VActive as HSync, so HStart must be 0 */
    static struct tvnorm f50sqpixel_dc10 = { 944, 768, 0, 880, 625, 576, 0 };
    static struct tvnorm f60sqpixel_dc10 = { 780, 640, 0, 716, 525, 480, 12 };

    /* FIXME: I cannot swap U and V in saa7114, so i do one
     * pixel left shift in zoran (75 -> 74)
     * (Maxim Yevtyushkin <max@linuxmedialabs.com>) */
    static struct tvnorm f50ccir601_lm33r10 = { 864, 720, 74+54, 804, 625, 576, 18 };
    static struct tvnorm f60ccir601_lm33r10 = { 858, 720, 56+54, 788, 525, 480, 16 };

Badirudi, lerro horiek direla irudiaren posizioa kontrolaren arduradunak. Gutxienez LML33rentzako, f60ccir601_lml33-ren definizioak lortzen du:

static struct tvnorm f60ccir601_lml33 = { 858, 720, 67+34, 788, 525, 480, 13 };

20.10 Cinelerra itzultzea

Informazio hau behar da Cinelerra beste hizkuntza batera itzultzen laguntzea nahi baduzu. Irakurri See section Inguruneko aldagaiak atala Cinelerra zure hizkuntzean exekutatzeko.


20.10.1 Itzulpen erabilgarriak

Cinelerra honako hizkuntzetara itzulita dago:


20.10.2 Itzulpen bat eguneratzea

Eguneratutako `.po' fitxategi bat sortzeko, Cinelerra-ren iturburuko mezu berriekin, ./configure exekutatu ondoren:
cd po && make

Gero, zure helburuko hizkuntzako `po/' direktorioko `.po' fitxategia editatu, eta bidali diff fitxategia Cinelerra-CV proiektuko garatzaileei.


20.10.3 Itzulpen berria sortzea

Itzulpen berria sortzeko, ./configure exekutatu ondoren
cd po && make

Gero, `po/' direktorioan dagoen `cinelerra.pot' fitxategia editatu, eta itzuli bertan agertzen diren mezuak. Aldatu fitxategiaren izena `(hizkuntza_kodea).po' eta gehitu hizkuntzari dagokion kodea `po/LINGUAS' fitxategiari. Azkenik, bidali diff fitxategia Cinelerra-CV proiektuko garatzaileei.


20.11 Irudi finkoen panoramikoak eta zoomak

Cinelerra-ren gako-fotogramen funtzionalitate ahaltsuak, irudi finkoen panoramikoak eta zoomaren efektuak sortzea uzten du.

  1. Kargatu eta sortu klip bat irudi finkotik, arestiko atalean aipatu den bezala. Klip honek 10 segundo iraun ditzala egin.
  2. Gaitu Gako-fotogramak automatikoki sortzea.
  3. Nabigazioko kontrolak erabiliz, joan kliparen hasierara.
  4. Kameraren kontrola erabiliz, kliparen hasierako posizioa doitu.
  5. Nabigazioko kontrolak erabiliz, joan aurrerantz bi segundo klipean.
  6. Konposaketako kamera arrastatuz, eraman posizio desberdin batera.
  7. Orain joan kliparen hasierara eta erreproduzitu.

Ikus dezakezunez, kamera gako-fotograma batetik hurrengora leuntasunez mugituko da, Cinelerrak automatikoki doitzen baitu kameraren mugimendua marra zuzenen bidez puntu batetik bestera.


21. Arazoen ebazpena


21.1 Erroreen berri ematea

Errore bat aurkitzean, aurrenik http://bugs.cinelerra.org gunea (ingelesez) bisitatu, beste norbaitek errore berdinari buruz berri eman duen jakiteko. Beste inork ez badu errorearen berri eman, erroreari buruzko txostena bete dezakezu. http://bugs.cinelerra.org gunean ez bazaude harpidetuta, kontu berri bat sortu beharko duzu. Behin harpidetuta zaudela, erroreari buruz berri eman ahal izango duzu, honako informazioa eskainiz:

Ez izan zalantzarik, errorea finkatzeko erabilgarria izan daitekeen edozein fitxategi erantsi, adibidez pantailaren kaptura bat. gdb tresnaren irteera erabilgarriagoa da Cinelerra arazteko ikurrekin konpilatu denean. Irakurri See section Arazketako ikurrekin konpilatzea atala konpilazioaren xehetasunak ezagutzeko.

Gainera, Cinelerra CV-ek fitxategi zehatz bat kargatzean errorea gertatzen bada, laguntza handikoa izango da fitxategi horren zati txiki bat bidaltzen baduzu. Honela, erroreak finkatzen aritzen diren bolondresek fitxategi horrekin probak egin eta arazoa non dagoen errazago aurkituko dute.


21.2 Buz kontrolatzailea krastatuta

Aurrenik, ZORAN-en kapturaren taula atzitu behar da Buz bideo-kontrolatzailea erabiliz Ezarpenak -> Hobespenak -> Grabazioa eta Hobespenak -> Grabazioa menuan. Errendimendua hobetzeko trikimailu batzuk azaldu dira See section Errendimendua hobetzea atalean.

Behin doitutakoan, Buz kontrolatzailea blokeatu egin ohi da grabazioaren buffer kopurua handiegia bada. Ziurtatu Hobespenak -> Grabazioa -> Gailuaren bufferreko fotogramak eremuak 10 balioa baino txikiagoa edukitzeaz.


21.3 Sarrerako eta irteerako puntuak ezin arrastatu

Batzuetan bi klip edo filmaren zati bata bestearengandik oso gertu egongo dira. Arrastatzea nahi den muntaketaren muga aurreko mugatik oso gertu egon daiteke. Arrastatzen saiatzean, aurrekoa edo hurrengoa arrastatu ohi da. Arazo hau gainditzeko denbora-lerroaren zoomaren maila handiagotu.


21.4 Blokeatu da fitxategiak kargatzean

Fitxategi bat kargatzean Cinelerra blokeatzeko arrazoi nagusiena fitxategia sortzeko erabilitako kodeka Cinelerra-k ez duela onartzen izan daiteke. Beste arrazoi bat Cinelerra koadro txikiak sortzen ari dela baliabideen leihoan izan daiteke. Irudi kopuru handia kargatzen ari bada, programak irudi bakoitza deskonprimitu behar du dagokion koadro txikia sortzeko. Ezarpenak -> Hobespenak -> Interfazea menuan desgaitu Erabili koadro txikiak baliabideen leihoan aukera arazo hau saihesteko.


21.5 Sinkronizazioaren galera grabatzean

Grabazioko fotogramen kapturaren abiadura bideoaren jatorrizko fotograma-tasa baino askoz ere motelagoa bada, denbora igarotzean grabazioaren bufferrean pilatzen joango dira, eta piskanaka audioaren eta bideoaren arteko sinkronizazioa galtzen joango da. Arazo hau saihesteko, gutxiagotu Gailuaren bufferreko fotogramak eremuko kopurua (Hobespenak -> Grabazioa elkarrizketa-koadroan), honela soberan dauden fotogramak baztertu egingo dira bufferran gorde beharrean.


21.6 Gammaren ostean lausoak ez du funtzionatzen

Bi efektuek matematikako kalkuluak burutzeko liburutegi berdina erabiltzen dute. Gamma efektuak pow funtzioa erabiltzen du zenbaki bat berretzeko, lausoa efektuak berriaz exp funtzioa erabiltzen du berreketak kalkulatzeko. Arrazoi bitxi bat dela eta, pow funtzioa erabiltzean exp funtzioak funtzionatzeari utzi egiten dio. Cinelerra-k erabiltzen duen liburutegi matematikoaren arazo esklusiboa da, eta Cinelerra-k ez dauka honekin inolako ardurarik. Arazo hau gainditzeko, egokiena Gamma efektua Lausotu efektuaren atzetik erabiltzea da.


21.7 Hautapena kopiatzeak/itsasteak ez du funtzionatzen

KDE mahaigainean Klipper aplikazioa erabiltzen ari bazara, desgaitu ezazu edo saguaren eskuineko botoiarekin ataza-barrako bere ikonoan klik egin eta hautatu Konfiguratu Klipper, eta ziurtatu Saihestu arbela hutsa ez dagoela hautatuta.


21.8 Cinelerra askotan kraskatzen da

Instalazio berri bat landu. Ziurtatu aurreko instalazioko liburutegiak ez daudela instalatuta. Ezabatu `$HOME/.bcast/' direktorioa ere.
rm -f /usr/local/lib/libguicast*
rm -f /usr/lib/libguicast*
rm -f /usr/local/lib/libquicktimehv*
rm -f /usr/lib/libquicktimehv*
rm -f /usr/local/lib/libmpeg3hv*
rm -f /usr/lib/libmpeg3hv*


21.9 Ez da Blond gaia aurkitzen

Honako errorea agertzen bada: Aborted, MWindow::init_theme: Theme Blond not found, orduan:


22. Laster-teklak

Alex Ferrer teklatuko laster-teklen informazioa biltzen hasi zen. Tekla gehienek funtzio bat dute bere baitan, inolako Maius edo Ktrl eraldatzailerik erabili gabe. Leiho gehienak Ktrl+w laster-teklarekin ixten dira. Eragiketa gehienak Ihes teklarekin bertan behera uzten dira, eta onartzeko Sartu tekla erabiltzen da.


22.1 Programaren leihoa


22.1.1 Multimedia editatzea

dooteo

z

Desegin

MAIUS Z

Berregin

x

Ebaki

c

Kopiatu

v

Itsatsi

Ezabatu

Garbitu

MAIUS + Zuriunea

Itsatsi isiltasuna

m

Mututu eskualdea

a

Hautatu dena

MAIUS + klik egin

Filma baten gainean egitean, nabarmendutako hautapena kurtsorea dagoen posizioraino zabaltzea eragiten du. Efektu baten mugan egitean, mozketaren eragiketa efektu bakar bati aplikatzea eragiten du.


22.1.2 Etiketak eta sarrerako/irteerako puntuak editatzea

[

Txandakatu sarrerako puntua

]

Txandakatu irteerako puntua

l

Txandakatu etiketa uneko posizioan

KTRL + <-

Joan aurreko etiketara

KTRL + ->

Joan hurrengo etiketara


22.1.3 Nabigazioa

Eskuinera gezia ->

Mugitu eskuinera *

Ezkerrera gezia <-

Mugitu ezkerrera *

Gora gezia

Handiagotu zooma *

Behera gezia

Txikiagotu zooma *

KTRL + Gora

Zabaldu uneko kurbaren anplitutea

KTRL + Behera

Murriztu uneko kurbaren anplitutea

KTRL + Alt + Gora

Zabaldu kurba guztien anplitutea

KTRL + Alt + Behera

Murriztu kurba guztien anplitutea

Alt + Gora

Zabaldu kurbaren anplitutea

Alt +Behera

Murriztu kurbaren anplitutea

f

Hautatutako zatiaren denbora bistaratu

Alt + f

Automatizazio mota guztien barrutia kalkulatu. Doitu unean nabarmendutako hautapenaren gehienezko eta gutxieneko barrutia.

KTRL + Alt + f

Unean hautatutako automatizazioaren barrutia doitu unean nabarmendutako hautapenaren gehienezko eta gutxieneko barrutira.

Alt + Ezkerrera

Joan fotograma bat ezkerrera

Alt + Eskuinera

Joan fotograma bat eskuinera

Orri Gora

Mugitu gora *

Orri behera

Mugitu behera *

KTRL + Orri Gora

Zabaldu pistaren altuera

KTRL + Orri Behera

Murriztu pistaren altuera

Etxea

Joan denbora lerroaren haiserara *

Amaiera

Joan denbora-lerroaren amaierara *

* Saguarekin denbora-lerroaren gainean klik egin behar da aktibo dagoen edozein testu-eremu edo zenbaki-koadro desaktibatzeko, laster-tekla hauek funtzionatu aurretik.


22.1.4 Fitxategien eragiketak

n

Proiektu berria

o

Kargatu fitxategiak

s

Gorde proiektua

r

Grabatu

MAIUS + R

Errendatu

q

Irten

MAIUS + P

Hobespenak

MAIUS + B

Batch-ekin errendatzea

MAIUS + F

Ezarri formatua


22.1.5 Gako-fotogramak editatzea

MAIUS + X

Ebaki gako-fotogramak

MAIUS + C

Kopiatu gako-fotogramak

MAIUS + V

Itsatsi gako-fotogramak

MAIUS + Ezabatu

Garbitu gako-fotogramak

Alt + c

Kopiatu gako-fotograma lehenetsia

Alt + v

Itsatsi gako-fotograma lehenetsia


22.1.6 Pisten kudeaketa

t

Gehitu audioaren pista

u

Txertatu audioaren trantsizio lehenetsia

MAIUS + T

Gehitu bideoaren pista

MAIUS + U

Txertatu bideoaren trantsizio lehenetsia

d

Ezabatu azken pista

MAIUS + L

Erreproduzitu begiztan

TAB

Ainguratu edo kendu aingura pista bati

MAIUS + TAB

Ainguratu edo kendu aingura beste pista guztiei (unekoa ezik)


22.1.7 Denbora-lerroko informazioa

1

Erakutsi tituluak

2

Erakutsi trantsizioak

3

Iraungitu gako-fotogramak

4

Mututu gako-fotogramak

5

Moduen gako-fotogramak

6

Panoramikoen gako-fotogramak

7

Kameraren gako-fotogramak

8

Proiektorearen gako-fotogramak

9

Plugin-en gako-fotogramak

0

Maskaren gako-fotogramak

-

Kameraren zooma

=

Proiektorearen zooma


22.2 Ikustailea eta konposaketa-leihoak

x

Ebaki

c

Kopiatu

v

Itsatsi

v

Lotu

b

Gainidatzi

[

Txandakatu sarrerako puntua

]

Txandakatu irteerako puntua

l

Txandakatu uneko posizioko etiketa

KTRL + <-

Joan aurreko etiketara

KTRL + ->

Joan hurrengo etiketara

Etxea

Joan haiserara

Amaiera

Joan amaierara

z

Desegin

MAIUS + Z

Berreregin

+

Handiagotu zooma

-

Txikiagotu zooma


22.3 Erreprodukzioan nabigatzea

Nabigatzeko kontrolak edozein leihotan funtzionatzen dute erreprodukzioaren garraio gisa. Teklatu numerikoa erabiliz atzitzen dira, teklatu numerikoa desgaituta dagoela.

4

Fotograma bat atzera

5

Atzerantz motel

6

Atzerantz

+

Atzerantz motel

1

Fotograma bat aurrera

2

Aurrerantz motel

3

Erreproduzitu

Enter

Aurrerantz azkar

0

Gelditu

ZURIUNEA teklarekin normal erreproduzitzen da. Edozein tekla birritan sakatuz pausarazi egiten da.

Nabigazioko kontrolak KTRL teklarekin aldi berean sakatzean, sarrerako eta irteerako puntuen arteko eskualdea soilik erreproduzitzen da, baldin eta sarrerako eta irteerako puntuak definituta badaude.


22.4 Grabazioaren leihoa

Zuriunea

Uneko batch-aren grabazioa hasi eta pausarazten du

l

Uneko posizioko etiketa txandakatzen du


GNU Lizentzia Publiko Orokorra

2 bertsioa, 1991ko ekaina

 
This is an unofficial translation of the GNU General Public License
into Basque. It was not published by the Free Software Foundation,
and does not legally state the distribution terms for software that
uses the GNU GPL--only the original English text of the GNU GPL does
that. However, we hope that this translation will help Basque
speakers understand the GNU GPL better.

Hau "GNU General Public License" delakoaren euskaraketa ez-ofizial
bat da. Itzulpen hau ez du "FSF Free Software Foundation"-ek
argitaratu, eta ez ditu legalki zehazten GNU GPL lizentzia
erabiltzen duen softwarearen banatze baldintzak -- Hori GNU GPL
Ingelesezko jatorrizko testuak baino ez du egiten. Hala ere,
itzulpen hau euskaldunak GNU GPL lizentzia hobeto ulertzen
laguntzeko asmoarekin egin dugu.
 
Copyright © 1989, 1991 Free Software Foundation, Inc.
51 Franklin Street, Fifth Floor, Boston, MA  02110-1301, USA

Edonork egin eta bana ditzake lizentzia-dokumentu honen kopia
literalak, baina debekatuta dago dokumentuan aldaketak egitea.

Aitzinsolasa

Softwarea konpartitzeko eta aldatzeko askatasuna kentzeko diseinatuta daude software-lizentzia gehienak. Aitzitik, software librea konpartitu eta aldatzeko duzun askatasuna bermatzea da GNU Lizentzia Publiko Orokorraren xedea, hau da, softwarea erabiltzaile guztientzat librea izango dela ziurtatzea. Lizentzia Publiko Orokor hau Free Software Foundation-en software gehienari aplikatzen zaio, eta baita beste edozein programari ere, egileek hala aginduz gero (Free Software Foundation-en beste zenbait softwareri GNU Liburutegien Lizentzia Publiko Orokorra aplikatzen zaio horren ordez). Zure programei ere aplika diezaiekezu.

Software libreaz hitz egiten dugunean, askatasunari buruz ari gara, eta ez prezioari buruz. Gure Lizentzia Publiko Orokorren xedea da software librearen kopiak banatzeko (eta nahi izanez gero, zerbitzu horrengatik kobratzeko) askatasuna duzula ziurtatzea, iturburu-kodea jasoko duzula edo nahi izanez gero hartzeko aukera duzula bermatzea, softwarea aldatzeko edo software-zatiak beste programa libre berri batzuetan erabiltzeko eskubidea duzula segurtatzea, eta gauza horiek egin ditzakezula jakinaraztea.

Zure eskubideak babesteko, norbaitek zuri eskubide hauek ukatzea edo eskubide horiei uko eginaraztea debekatzeko eta eragozteko mugak jarri behar ditugu. Mugaketa horien ondorioz, softwarea aldatu edo kopiak banatzen badituzu, zenbait erantzukizun hartuko dituzu zure gain.

Adibidez, horrelako programa baten kopiak banatzen badituzu, bai doan eta bai kuota baten truke, zuk dituzun eskubide guztiak eman behar dizkiezu hartzaileei. Beraiek ere iturburu-kodea jasotzen dutela edo jaso dezaketela ziurtatu behar duzu. Eta baldintza hauek erakutsi behar dizkiezu, zein eskubide dituzten jakin dezaten.

Bi urrats hauekin babesten ditugu zure eskubideak: (1) softwarearen egile-eskubideak erregistratuz, eta (2) softwarea kopiatzeko, banatzeko edota aldatzeko legezko baimena ematen dizun lizentzia eskainiz.

Horrez gainera, egile oro eta geure burua babestearren, ziurtatu nahi dugu jende guztiak ulertzen duela software libre honek ez duela inolako bermerik. Norbaitek softwarea aldatu eta beste bati pasatzen badio, hartzaileak, berak jaso duena ez dela jatorrizkoa jakitea nahi dugu, besteen eraginez sortzen diren arazoek kalterik egin ez diezaioten jatorrizkoaren egilearen ospe edo izen onari.

Azkenik, aipatu beharrekoa da software-patenteek etengabe mehatxu egiten diotela edozein programa libreri. Programa libre baten birbanatzaileek banaka patente-lizentziak eskuratu eta ondorioz programaren jabe egitearen arriskua ekidin nahi dugu. Hori gerta ez dadin, argi utzi dugu patente guztiek edonork askatasunez erabiltzeko lizentzia izan behar dutela edo bestela, inongo lizentziarik ez.

Softwarea kopiatzeko, banatzeko eta aldatzeko baldintza zehatzak dituzu jarraian:

Kopiatzeko, banatzeko eta aldatzeko baldintzak

  1. Lizentzia Publiko Orokor honen baldintzen pean bana daitekeela adierazten duen oharra jarri baldin badio egile-eskubideen jabeak, programa edo lan horri lizentzia hau aplikatuko zaio. Behean aipatzen den "Programa" hitzak horrelako edozein programa edo lani egiten dio erreferentzia, eta "programan oinarritutako lana"rekin egile eskubideen legearen baitan egindako Programa edo edozein lan eratorri adierazi nahi da: hau da, Programa bera edo Programaren zati bat daukan lana, bai kopia literala, bai aldaketak dituen kopia eta bai beste hizkuntza batera itzulitakoa ere. (Aurrerantzean itzulpena "aldaketa" terminoaren baitan sartuko da inongo mugarik gabe). Lizentzia guztiak "zuri" zuzenduta daude.

    Lizentzia honi dagozkion jarduera bakarrak kopiatzea, banatzea eta aldatzea dira; bestelako jarduerak lizentzia honen esparrutik kanpo daude. Programa exekutatzea ez dago mugatuta, eta Programaren emaitza estaltzen da edukia Programan oinarritutako lana bada soilik (Programa exekutatuz egina izan edo ez). Egia den edo ez, programak egiten duenaren araberakoa da.

  2. Programaren iturburu-kodea jaso bezala literalki kopia eta bana dezakezu, edozein euskarritan, baldin eta behar bezala eta ikusteko moduan jartzen badiozu kopia bakoitzari egile-eskubideen oharra eta bermerik ez duela dioen oharra; Lizentziari eta bermerik ezari dagozkion ohar guztiak oso-osorik mantentzen badituzu; eta Programaren hartzaile guztiei Lizentziaren kopia ematen badiezu Programarekin batera.

    Kuota kobra dezakezu kopia ematearen ekintza fisikoagatik, eta zure esku dago garantia-babesa ematea kuota baten truke.

  3. Programaren kopia edo kopiak edo zati bat alda ditzakezu, ondorioz Programan oinarritutako lana osatuz, eta aldaketa horiek edo lana goian dagoen 1. ataleko baldintzak betez kopia edo bana ditzakezu, baina, betiere, beste baldintza hauek guztiak ere betetzen badituzu:
    1. Aldatu dituzun fitxategiei ohar nabarmenak jarri behar dizkiezu, eta ohar horietan fitxategiak aldatu dituzula adierazi behar duzu eta baita aldaketen data ere.
    2. Programatik edo haren zati batetik eratorritako lana, edo hura osoki edo haren zatiren bat biltzen duen lana banatzen edo argitaratzen baduzu, osoki lizentziatu behar duzu hirugarrenentzako inongo kargurik gabe eta lizentzia honen baldintzen pean.
    3. Aldatutako programa horrek exekutatutakoan komandoak interaktiboki irakurtzen baditu, halako erabilera interaktiboetan modu normalean erabiltzean iragarki bat inprimatu edo erakustera behartu behar duzu. Iragarki horrek dagokion egile-eskubideen oharra eta bermerik ezarena (edo bestela, zuk bermea ematen diozula dioena) izan behar ditu eta horrez gain adierazi behar du erabiltzaileek programa birbana dezaketela baldintza hauen pean; gainera, horrekin guztiarekin batera, Lizentzia honen kopia nola ikus dezaketen adierazi behar diezu. (Salbuespena: Programa bera interaktiboa izan arren normalean ez badu halako iragarkirik inprimatzen, Programan oinarritutako zure lanak ez dute iragarkirik inprimatu beharrik).

    Aldatua izan den lanari bere osotasunean hartuta aplikatuko zaizkio bete behar horiek. Lan horren atal identifikagarriak ez badira Programatik eratorritakoak, eta ondorioz lan independente eta bereizitzat har baldin ba daitezke, orduan Lizentzia eta haren baldintzak ez zaizkie aplikatuko atal horiei lan independente gisa banatzerakoan. Baina atal horiek Programan oinarritutako lan oso baten zati bezala banatzen badituzu, lan oso horren banaketa Lizentzia honen baldintzak betez egin behar da, eta lizentzia honek beste lizentziadun batzuentzako dituen baimenek osoa hartzen dute, eta beraz, zati bakoitza eta zati guztiak, nork idatzi dituen kontuan hartu gabe.

    Honela, beraz, atal honen xedea ez da zuk osoki idatzitako lanaren eskubideak eskatu edo exijitzea, baizik eta Programan oinarritutako lan eratorrien edo talde-lanen banaketa kontrolatzeko eskubidea baliatzea.

    Horrez gainera, Programari (edo programan oinarritutako lan bati) Programan oinarritu gabeko beste lan bat gehitzen bazaio biltegi-bolumen batean edo banaketarako euskarri batean, gehitze hutsarengatik beste lan hori ez da sartuko Lizentzia honen esparruan.

  4. Programa kopia edo bana dezakezu (edo Programan oinarritutako lana, 2. Atalean azaltzen den bezala) objektu-kodean edo forma exekutagarrian 1. eta 2. Ataletako baldintzei jarraiki, baldin eta honako hauetako bat ere egiten baduzu:
    1. Makina bidez irakurtzeko moduko iturburu-kode osoarekin batera banatu goiko 1. eta 2. Ataletan biltzen diren baldintzak betez softwarea trukatzeko erabiltzen den euskarrian; edo,
    2. Gutxienez hiru urterako balio duen eskaintza idatziarekin batera banatu, hirugarrenei eskainiz makina bidez irakurtzeko moduko iturburu-kode osoa, iturburu-banaketa egitea fisikoki kostatu zaizuna baino gehiago kobratu gabe, 1. eta 2. Ataletan biltzen diren baldintzak betez softwarea trukatzeko erabiltzen den euskarrian, edo,
    3. Dagokion iturburu-kodea banatzeko eskaintzari buruz jaso duzun informaziorekin batera banatu (Aukera hau merkataritzara zuzendu gabeko banaketetan soilik onartzen da, eta programa objektu-kodean edo forma exekutagarrian halako eskaintza batekin jasotako kasuetan bakarrik, goian dagoen b Azpiatalarekin bat etorriz).

    Lan baten iturburu-kodea da lanari aldaketak egiteko modurik egokiena. Lan exekutagarri baten iturburu-kode osoa zera da: bere modulu guztien iturburu-kodea, lan horri lotutako edozein interfazeren definizio-fitxategiak eta exekutagarrien konpilazioa eta instalazioa kontrolatzeko erabiltzen diren script-ak. Nolanahi ere, aparteko salbuespen gisa, banatzen den iturburu-kodeak ez dauka eman beharrik exekutatzeko erabiltzen den sistema eragilearen osagai nagusiekin (konpiladorea, nukleoa, eta abar) banatu ohi den guztia (iturburu nahiz bitar moduan), baldin eta osagaia bera ez bada exekutagarriarekin batera banatzen.

    Exekutagarri edo objektu-kodeen banaketa xede horretarako zehaztutako leku batetik kopiatzeko sarbidea eskainiz egiten bada, orduan, leku beretik iturburu-kodea kopiatzeko sarbide baliokidea eskaintzea, iturburu-banaketa gisa hartzen da, nahiz eta hirugarren alderdiak ez dauden behartuta objektu-kodearekin batera iturburua kopiatzera.

  5. Lizentzia honen baitan espresuki adierazitakoa bete gabe ezin da Programa kopiatu, aldatu, azpilizentziatu edo banatu. Beste era batean Programa kopiatu, aldatu, azpilizentziatu edo banatzeko saio oro deuseza izango da, eta Lizentzia honen baitan dauzkazun eskubideak automatikoki kendu egingo zaizkizu. Dena den, Lizentzia honen baitan zuregandik kopiak edo eskubideak jaso dituztenei ez zaizkie lizentziak kenduko, baldintzak betetzen dituzten bitartean.
  6. Lizentzia hau sinatu ez duzunez, ez daukazu onartu beharrik. Nolanahi ere, beste ezerk ez dizu emango Programa edo programatik eratorritako lanak aldatzeko edo banatzeko baimena. Ekintza horiek legez debekatuta daude Lizentzia hau onartu ezean. Ondorioz, Programa (edo Programan oinarritutako edozein lan) aldatu edo kopiatzen baduzu, Lizentzia hau onartzen duzula adierazten duzu, eta berarekin batera, Programa edo Programan oinarritutako lanak kopiatzeko, banatzeko eta aldatzeko baldintza guztiak.
  7. Programa (edo Programan oinarritutako edozein lan) birbanatzen duzunean, hartzaileak automatikoki jasotzen du jatorrizko lizentza-emailearengandik Programa kopiatu, banatu edo aldatzeko lizentzia, baldintza hauek ezartzen dituena. Hemen ematen diren eskubideei dagokienez, ezin diozu bestelako murriztapenik ezarri hartzaileari. Ez da zure ardura hirugarrenei Lizentzia hau betearaztea.
  8. Epaitegi-ebazpen baten ondorioz edo patente-eskubidea urratu dela dioen salaketa baten ondorioz, edo beste edozein arrazoirengatik (ez bakarrik patente gaiei dagokiena) Lizentzia honen baldintzekin bat ez datozen baldintzak ezartzen bazaizkizu, ez zaituzte Lizentzia honen baldintzak bete beharretik libratuko. Ezinezkoa bazaizu Lizentzia honetako baldintzak eta dagozkion beste betebehar batzuk betez banatzea, ezingo duzu Programa inola ere banatu. Adibidez, patente-lizentzia batek ez balu onartuko zure bitartez zuzenean edo zeharka kopiak jasotzen dituztenek Programa royalty-rik gabe birbanatzea, orduan, bai patentea eta bai Lizentzia hau betetzeko modu bakarra Programa ez banatzea litzateke.

    Atal honen zatiren bat baliogabea edo bete ezina bada egoera bereziren batean, atalaren gainerako guztia aplikatu beharko da, eta atala bere osotasunean aplikatu beharko da beste egoeretan.

    Ez da atal honen xedea patenteak edo jabetza-eskubideen eskakizunak ez betetzera bultzatzea edo halako eskakizunen baliozkotasuna ukatzea. Atal honen xede bakarra software librearen banaketa-sistemaren zuzentasuna babestea da; izan ere, lizentzia publikoen bidez bideratzen baita. Sistema horren baitan banatutako software ugariari ekarpen oparoa egin dio jende askok, sistema modu iraunkorrean aplikatuko delakoan. Egilearen/emailearen esku dago erabakitzea beste sistemaren baten bidez banatu nahi duen edo ez eta lizentziadun batek ezin du halako erabakirik inposatu.

    Atal honen xedea da argi eta garbi uztea Lizentzia honen gainerako zatiaren ondoriotzat jotzen dena.

  9. Zenbait herrialdetan Programaren banaketa edo/eta erabilera mugatzen baldin badute patenteen edo copyright-dun interfazeen bidez, jatorrizko copyright-a duenak banaketa geografikoki mugatu ahal izango du herrialde horiek kanpoan uzteko, era horretan baztertu gabeko herrialdeetan edo herrialdeen artean soilik egin ahal izan dadin banaketa. Halako kasuetan, mugaketa hori Lizentzia honetan sartuta geratuko da, Lizentziaren gorputzean idatzita egongo balitz bezala.
  10. Free Software Foundation-ek noizean behin Lizentzia Publiko Orokorraren bertsio berrikusiak edo berriak argitara ditzake. Bertsio berri horiek egungoaren antzekoak izango dira espirituz, baina arazo edo kezka berriei aurre egin beharko dienez, litekeena da zehatz-mehatz bat ez etortzea.

    Bertsio bakoitzak bertsio-zenbaki desberdindua dauka. Programak Lizentzia honen bertsio-zenbaki bat zehazten badu bai berari eta bai geroagoko "beste edozein bertsiori" aplikatzen zaiona, aukera duzu bertsio horren edo Free Software Foundation-ek geroago argitaratutako beste bertsioren baten baldintzak betetzeko. Programak ez badu Lizentzia honen bertsio-zenbakirik zehazten, Free Software Foundation-ek argitaratutako bertsioetako edozein aukera dezakezu.

  11. Banaketa-baldintza desberdinak dituzten beste programa libre batzuetan sartu nahi badituzu Programaren zatiak, idatz iezaiozu egileari baimena eskatzeko. Free Software Foundation-en esku baldin badaude jabetza intelektualeko eskubideak, idatz ezazu Free Software Foundation-era, batzuetan salbuespenak egiten baititugu halakoetan. Gure erabakia bi helburu hauen araberakoa izango da: gure software libretik eratorritako lan guztien egoera librea mantentzea eta oro har softwarea konpartitua eta berrerabilia izan dadin sustatzea.
  12. PROGRAMAREN LIZENTZIA DOAN EMATEN DENEZ, PROGRAMAK EZ DU BERMERIK, LEGE APLIKAGARRIAK ONARTZEN DUEN NEURRIAN. AURKAKORIK ADIERAZTEN EZ DEN KASUETAN, JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEA DUTENEK ETA/EDO BESTE ALDERDI BATZUEK PROGRAMA "DAGOEN-DAGOENEAN" EMATEN DUTE INOLAKO BERMERIK GABE, EZ ESPRESUKI ADIERAZITAKORIK ETA EZ INPLIZITURIK, BARNE HARTUZ, BAINA HORRETARA MUGATU GABE, KOMERTZIALIZAGARRITASUNAREN EDO XEDE JAKIN BATERAKO EGOKITASUNAREN BERMEA. PROGRAMAREN KALITATEARI ETA ERRENDIMENDUARI DAGOKIONEZ, ZURE GAIN DAGO ARRISKU GUZTIA. PROGRAMAK AKATSIK IZANGO BALU, KONPONTZEKO EDO ZUZENTZEKO BEHARREZKO ZERBITZU GUZTIEN KOSTUA ZURE GAIN HARTU BEHARKO DUZU.
  13. EZ BADA LEGE APLIKAGARRIAK EDO IDATZIZ JASOTAKO BORONDATEZKO AKORDIOAK HALA ESKATZEN DUELAKO, JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEDUNARI EDO GOIAN BAIMENTZEN DEN BEZALA PROGRAMA BIRBANATU EDO BERTAN ALDAKETAK EGIN DITZAKEEN BESTE ALDERDI BATI EZINGO DIOZU ERANTZUKIZUNIK ESKATU KALTEENGATIK, EZTA PROGRAMAREN ERABILERA EDO ERABILTZEKO EZGAITASUNAREN ONDORIOZ SOR LITEZKEEN EDOZEIN ERATAKO KALTE OROKOR, BEREZI, GEHIGARRI EDO ONDORIOZKOAK IZANDA ERE (BESTEAK BESTE, DATUAK GALTZEA EDO HONDATZEA, EDO ZUK EDO BESTE NORBAITEK JASANDAKO GALERAK, EDO BESTE PROGRAMEKIN LAN EGITEKO PROGRAMAREN HUTS EGITEREN BAT), NAHIZ ETA ESKUBIDEDUNARI EDO BESTE NORBAIT HORRI KALTEAK IZAN LITEZKEELA AURRETIK ABISATU IZAN.

Appendix: How to Apply These Terms to Your New Programs

If you develop a new program, and you want it to be of the greatest possible use to the public, the best way to achieve this is to make it free software which everyone can redistribute and change under these terms.

To do so, attach the following notices to the program. It is safest to attach them to the start of each source file to most effectively convey the exclusion of warranty; and each file should have at least the "copyright" line and a pointer to where the full notice is found.

 
one line to give the program's name and a brief idea of what it does.
Copyright (C) yyyy  name of author

This program is free software; you can redistribute it and/or modify
it under the terms of the GNU General Public License as published by
the Free Software Foundation; either version 2 of the License, or
(at your option) any later version.

This program is distributed in the hope that it will be useful,
but WITHOUT ANY WARRANTY; without even the implied warranty of
MERCHANTABILITY or FITNESS FOR A PARTICULAR PURPOSE.  See the
GNU General Public License for more details.

You should have received a copy of the GNU General Public License
along with this program; if not, write to the Free Software
Foundation, Inc., 51 Franklin Street, Fifth Floor, Boston, MA  02110-1301, USA.

Also add information on how to contact you by electronic and paper mail.

If the program is interactive, make it output a short notice like this when it starts in an interactive mode:

 
Gnomovision version 69, Copyright (C) year name of author
Gnomovision comes with ABSOLUTELY NO WARRANTY; for details type `show w'.
This is free software, and you are welcome to redistribute it
under certain conditions; type `show c' for details.

The hypothetical commands `show w' and `show c' should show the appropriate parts of the General Public License. Of course, the commands you use may be called something other than `show w' and `show c'; they could even be mouse-clicks or menu items--whatever suits your program.

You should also get your employer (if you work as a programmer) or your school, if any, to sign a "copyright disclaimer" for the program, if necessary. Here is a sample; alter the names:

 
Yoyodyne, Inc., hereby disclaims all copyright interest in the program
`Gnomovision' (which makes passes at compilers) written by James Hacker.

signature of Ty Coon, 1 April 1989
Ty Coon, President of Vice

This General Public License does not permit incorporating your program into proprietary programs. If your program is a subroutine library, you may consider it more useful to permit linking proprietary applications with the library. If this is what you want to do, use the GNU Lesser General Public License instead of this License.


[Top] [Contents] [Index] [ ? ]

Footnotes

(1)

Ikusi David Arendt-ek bidalitako mezua Cinelerra CV-ren posta-zerrendara 2003-11-11 datan xehetasun gehiagorako


[Top] [Contents] [Index] [ ? ]

Table of Contents


[Top] [Contents] [Index] [ ? ]

About This Document

This document was generated by Raffaella Traniello on December, 31 2007 using texi2html 1.76.

The buttons in the navigation panels have the following meaning:

Button Name Go to From 1.2.3 go to
[ < ] Back previous section in reading order 1.2.2
[ > ] Forward next section in reading order 1.2.4
[ << ] FastBack beginning of this chapter or previous chapter 1
[ Up ] Up up section 1.2
[ >> ] FastForward next chapter 2
[Top] Top cover (top) of document  
[Contents] Contents table of contents  
[Index] Index index  
[ ? ] About about (help)  

where the Example assumes that the current position is at Subsubsection One-Two-Three of a document of the following structure:


This document was generated by Raffaella Traniello on December, 31 2007 using texi2html 1.76.